EUSKAL HERRIKO HIRIBURUAK UZTARTUZ 2003-2004
       
3. SEKTOREA: DONIBANE GARAZI ... MAULE AIZKARDI Mendizale Elkartea
3. ETAPA: DONAIXTI (ARLA) ... MAULE VILLABONA
     
     

IBILBIDEAREN LABURPENA


Etapa hau Behe Nafarroa eta Zuberoaren tartean zehar doa. Arlako Donaixti auzunetik abiatuta, Napal lepotik barrena iritxiko gara eskualde batetik bestera. Elaudi izango da puntu garaiena, S. Antonio kaperarekin batera, zeinek, gertuko bailerei buruz, naiz gero eta gertuago ikusiko ditugun euskal Piriniotako tontorrak, begiztatzeko aukera paregabea eskeiniko dizkigute. Jetxiera motz batek, Maule-Zuberoako hiriburu-ra eramango gaitu.

Oharra
Ezarritako orduak ibil-denborei dagozkie, atsedenak kontuan hartu gabe.


  Altuera Km Ordutegia        
               
DONAIXTI-ARLA 248 0 0:00        
Napal lepoa 539 2,5 0:50        
Elaudi 700 6,0 1:40        
Ehutza lepoa 570 6,8 1:55        
S.Antonio Kapera 705 7,5 2:10        
S. Gregorio Kapera 425 15,1 3:50        
MAULE 142 21,6 5:45        
               



IBILBIDEAREN NONDIK NORAKOA
lDONAIXTI-ARLA Altuera : 248m Distantzia : 0,0Km Ordutegia : 0h00m


Etapa honen abiapuntua, Arbaileta ohianaren I. ean aurkitzen den, baserri multzo batez osatutako Donaixtiko Arla auzunetik hasten da.

Biduze ibaiaren iturburura doan bidea utzi eta HE rantz doan asfaltozko bidea hartuz, 100 bat mt. aurrerago eta ezkerraldera Biduze ibaia zeharkatuko dugu zubi bat igaroaz. Pistaz, Olhoborotegia baserrira eta ondoren, hesi bat gurutzatuta, eskuinerat doan bide bat jarraituko dugu, ezker aldera dagoen belardi batetara doana, bainan beste hesi bat zeharkatuz, aurrerat hartuko dugu. Oraingoan, belarrez estalitako pista batetik barrena, beste hesi batetara iritxiko gara eta goruntz eginaz, erorita dagoen baserri baten gunean, ezkerrerat hartuko dugu, aldapa belartsu bat zeherka igaroaz, itxidura bat topatu harte (beronek, pasadizo txiki bat eskeintzen du). Hau igaro ondoren, basoan sartuko gara, non bide trakets batetik bartrena, ezkerrerat, hesituta dagoen belardi baten etxola batetara helduko gara. Hemen bidea zabaltzen da. Belardiaren ertzetik, ezkerrean dagoen bide bat hartuz, pista bat topatuko dugu. Honeek errepidera eramango gaitu eta berehala, eskuinerat Napal lepoa aurkituko dugu.

][ NAPAL LEPOA Altuera : 539m Distantzia : 2,5Km Ordutegia : 0h50m


Behe Nafarroa eta Zuberoa tartean, bi eskualdetako muga eginik, Arbailetako ohianaren ertzean kokatzen da Napal lepoa. Lepo hontatik barrena doa Behe Nafarroako Donaixti eta Zuberoako Urdiñarbe lotzen dituen errepidea. Urdiñarbe XII. mendean sortutakoa, Orreagaren esku zegoen harrerazko zentru bat, berau Santio bidean. Napal lepotik gertu Garabieko bainuak.

E.aldeko maldatik Napaleko errepidean beherantz joango gara -500 mt.tan-, ezker aldera dagoen bide gurutze bat hartuz, baserri batetara iristeko. Basoa utzi, baserriko hesia igaro eta E. aldetik gertu dagoen mendi muntotik barrena, ezkerrean dagoen bide bat hartuko dugu, zuhaitz eta itxidurak dituen mendi lepo batetara iristeko. Eskuinerat hartu, itxidura baten ondotik eta eskuinerat dagoen ttonttor zapal eta belartsura iritxiko gara.. Parez pare, S. Antonio baseliza begiztatuko dugu. Ezker aldera berriz, behekaldean, Donaixti bailera ikus ahal izango dugu eta utzi dugun Arbailetako ohiana.

Tontor guri eta belartsuak- desnibela gutxikoak- igaroz, antena batetara iritxiko gara; Ehutza lepora doan bidea utzita, parez pare hartu eta Elaudi tontorraren azken malda belartsuak igoko ditugu.

pELAUDI Altuera : 700m Distantzia : 6,0Km Ordutegia :1h40m


Borobil itxurako tontor honek, ikuspegi zoragarria eskeintzen du: Beheran eta IE an, Muskildi bailara. IW an gertuko tontorra non S.Antonio baseliza aurkitzen da. H. aldean, Arbailetako oihana, Beltxu eta Etxekortia begirariak eta E aldean Zuberoa Garaia eta urrutien,Pirinioko gailurreria.

Bide zehatzik gabe W rantz hartuko dugu mendibizkar zabal batetik barrena, seinale horiak topatu arte( W rantz jeisten doa). Iturri bat topatu orduko, aurreko mendi lepotik datorren pista topatuko dugu; berau jarraituz Ehutza mendi lepora iritxiko gara eta bera zeharkatzen jarraituko. Pistak goruntzako norabidea hartzen hasten denean, ezker aldeko joera hartuaz, eskuineko bidea hartuko dugu -bi itxiduren artean- I aldera, zuzenean doan bide bat hartuz, ermitara iristeko.

pSAN ANTONIO KAPERA Altuera : 705m Distantzia : 7,5Km Ordutegia :2h10m


Elaudi tontorraren antzera, tontor honek ere Muskildi eta Zuberoa Garaiari buruzko ikuspegi zoragarria eskeintzen du. Neurri handiko ermita zuriak, hirukoiztar kanpaia du, Zuberoako ezaugarria eta inguruko jendeak, erromesaldian bertara joateko ohitura du (Garazi eta Maule batzen dituen mendilepotik igarotzen den errepidetik igoera erraza du).

Kaperatik I alderako norabidea hartuko dugu, goiko aldean dagoen bidea jarraituz Oskaxeko mendatera iristen den pista hartu arte; 583 m. tan ezker aldera doan pista zeharkatuko dugu eta seinalizatutako sendatik jarraituz IE aldera, itxidura baten ondoan marra horiak ikusiaz. Bidetik , eskuinerat doan pista batetaraino jeitxi(E). Jarraitu eta hesi bat igaro ondoreen, biurgune ertsi batetan, pistak eskuinerateko joera hartzen du, Muskildirantz. Pista utzi eta landa batetara doan beste pista bat hartu. Landetan barrena jarraituko dugu, hesi baten gainetik igaro ondoren, pista jarraituz, etxola batetara iritxiko gara eta hemendik gertu dagoen errepider-Oskaxe eta Muskildiko mendatetik datorrena (Othekoegi lepoa).

Errepidea 200 bat m.tan jeitxi eta ezkerrerat, landa batzuetara doan bidea irikitzen da. Errepidea jarraituz -500 bat m-, markan jarraituz pista har daiteke, urrengo leporaino joateko bainan HE deko maldako landak trabeskatuz ere iritxi daiteke. Horrela, bide gurutzean, lehenengo landak, eskuinean, alanbrezko hesi bat dauka; berau pasa eta bidea jarraituz HE aldetik zeharkatuko ditugu mendibizkarrak. Beste landa batetan sartu eta urrengo mendilepoa begiztatzen dugularik, eskuinerat hartzen dugu, itxiduraren hesiraino. Hesia igaro eta mendilepora eramango gaituen pista hartu,( ezkerraldera markatua).

Pistak gurutzatzen diren lekuan, eskuinean dauden markak jarraituko ditugu. Pistak, urrengo mendibizkarra I aldetik zeharkatzen du beste errepide bat topatu arte. Kakueta izeneko mendilepoan aurkitzen gara. eta parez pare daukagun pistatik jarraituko dugu (hori-orlegi marrak). Urrengo mendibizkarrak eskuinetik haseran eta gero ezkerretik igaroko ditugu, azkenekora igo arte (Gastelusare izenekoa). Parez pare, S. Gregorio ermita ikusiko dugu. Mendilepora jeitxi, eskuineko pistan azaltzen diren markak utzi eta aldapa pikua igoaz baselizara helduko gara.

pSAN GREGORIO KAPERA Altuera : 425m Distantzia : 15,1Km Ordutegia :3h50m


S. Gregorioren izenean eraikitako ermita, mendibizkar suabe batetan aurkitzen da. (S. Antonio ermita baino berriagoa). Atseden leku bat dago, arboltegia eta mahainekin.

Pista ezker aldean utzita W tik irtengo gara zehar zehar eta malda behera samurrago egiten hasten denean, urrengo leporaino eramango gaituen bidea topatuko dugu, non Urdiñarbera doan errepidea topatuko dugu. Aurreko mendilepoan utzitako seinaliztapen markak berhartuko ditugu, parez pare irteten den pistatik barrena jarraituz. Mendibizkarra eskuinetik zeharkatu eta Ganbara izeneko auzunera eramango gaituen errepidea goruntz hartuko dugu. Ganbara, baserriz osatutako auzune bat dugu, mendilepo zabalaren gainean kokaturik. Eskuinerat doan errepidea Mauletik gertu dagoen Garindaine herrira doa.

Errepidea parez pare eta beherantz hartzen duenean ezkerrean, bidegurutze bat topatuko dugu eskuin aldean, zein jarraituz, etxe batetaraino eramango gaitu eta hesi bat igaroz, bidea jarraitzen du. Bidea, trabeska suabe suabe , igotzen doa ete urrengo mendibizkarrak eskuin aldetik zeharkatuko ditugu. Mauletik gertu aurkitzen gara. Markak utzi eta zeharka jarraitzen dugu, beherantz doan bailera bat ikusi arte. Bailera hortatik jeitsiko gara, Mauletik gertu dauden baserri batzuek topatu arte. Hesi bat igaroz baserri batetara iritxiko gara, non ezker aldean dagoen bidea hartuz, baserriraino iristen den errepidera iritxiko gara. Jarraitu bide hau beherantz, ezkerrerat eta Lextarreko enparantza handira iritxiko gara, non frontoia aurkitzen da (guztia Gazteluaren gerizpean).

lMAULE Altuera : 142m Distantzia : 21,6Km Ordutegia : 5h45m


Zuberoako hiriburua, probintziaren Ipar aldean (mauletar-lextarrestarrak). Uhaitzaidi ibaiak hiria H-tik I-ra zeharkatzen du. Irigunea muinoz inguraturik dago. Biztanle gehienak Uhaitzandiren ezkerrraldean bizi dira (eskuinaldean Zuberoako bizkonteen jauregia aurkitzen da). Maule, hiriburua izan arren, emigrazioak jotako herria da, Zuberoa osoa bezela.

Historiaurreko gotorleku bat egon zen tokian eriki zen Erdi Aroan gaztelua ete horren inguruan garatu zen hiria pixkanaka. Anduraingo jauregian hiru gotzain jaio ziren eta gaurko Udaletxea Montreal gobernadoreen jauregia izandakoan kokatzen da. Hiriburutzat Maule hartu bada ere, Lextarren -Lextarreko intxaurrondoaren pean- biltzen zen Zuberoako erakunde politiko nagusia (Ordenuzko Gortea).

XVII. mendeaan Frantziako erregearen aginteari aurre eginez eta Zuberoaren askatasunaren aldeko borroka latzetan, ezaguna izan zen Bernard de Goyhenecche apaiza, Matalas, preso hartua izan zena eta 1661 an lepoa moztu ziotena.

Ekonomia, tradiziozko artesautzari lotuta egon da : soka ehun, elikagai tradizionalak eta, batez ere, oinetakogintza (alpargatak). Ameriketara joandako emigranteek alpargatak eskatzen zituztelarik, industri txiki hau garatzen joan zen. Gaur egun, turismoaren inguruko serbitzuak ari dira garatzen eta nekazaritzak eta abelzaintzak ez du ia garrantzirik udalerrian.