EUSKAL HERRIKO HIRIBURUAK UZTARTUZ 2003-2004-2005
       
7. SEKTOREA: BILBO ... DONOSTIA AIZKARDI Mendizale Elkartea
5. ETAPA: ORIO ... DONOSTIA VILLABONA
     
     
RESUMEN DEL RECORRIDO

Etapa honekin amaitzen dugu Euskal Herriko hiriburuak uztartuz egin dugun bidea. Amaitzeko, ibilbide arin samarra aukeratu dugu, mendia eta itsasoa txandakatuz. Orio eta Donostia arteko itsasertzean barrena joango gara, lehen sastrakak harturik zegoen bide batetik, Gipuzkoako Mendi Federazioak garbitu eta egokitu berri baitu. Dena dela, leku horietatik jende gutxi ibiltzen baita, landaretzak berriro ere jaten ari du. Hala ere, ibilbideak merezi du, badiatxoak, behe-ibarrak eta labar zoragarriak ikusiko baititugu.

Oharra
Ordutegiak ibil-denborei dagozkie, atsedenaldian kontuan hartu gabe.


  Altuera Km Ordutegia  
         
ORIO 5 0 0:00  
Antillako Hondartza 0 2,0 0:25  
Itxaspe Baserria 110 3,5 0:45  
Egiluze Baserria 180 7,0 2:00  
Agiti 65 8,0 2:15  
Galeseno 75 10,0 2:45  
Lezkako Muturra (Punta Galea) 55 11,0 3:00  
Biosalbi 40 11,5 3:15  
Igeldoko Errepidea 140 13,0 3:35  
Erregenea Dorrea 35 14,5 3:55  
Ondarreta 5 15,0 4:00  
Kontxa 5 16,5 4:20  
DONOSTIA (kaia) 5 17,5 4:30  
         



DESCRIPCIÓN DEL RECORRIDO
l ORIO Altuera : 5m Distantzia : 0,0Km Ordutegia : 0h00m


N-634 errepidetik abiatuko gara, Oria ibaiaren gaineko zubitik. Ibaiondo ibilbidera jaitsiko gara eskailera batzuetatik, Herriko Enparantzara heltzeko. Handik, Antilla hondartzaraino joango gara, itsasadarraren ertzetik, erriberan aurrera. A-8 autopistaren zubi azpiko zutabeetara heltzean, ibilbidea itxita dago, kirol-portua egiteko lanengatik (Antillako eremuan). Hondartza horretara jende asko biltzen da Gipuzkoa osotik. Eraikuntza-lanak inguratuz, aurrera egingo dugu, udal-kanpinera iritsi arte, eta handik Antilla edo Plaiaundi hondartzara helduko gara.

Karramarro deritzan hormigoizko bideari jarraituko diogu, aldapa gogorrean gora, Talaimendi muinoa inguratuz. Izen hori oso ohikoa da itsasertz hauetan, garai batean talai horietatik begiratzen baitzen portura zetozen itsasontziak ikusteko. Aldapa igo eta gaina hartuta, Orioko hondartza ikusiko dugu, eta itsaso zabala. Hormigoirik ez dago hemendik aurrera, eta belarrez estalitako bide zabal batetik jarraituko dugu. Gipuzkoako itzuliaren arrasto zuri-gorriak ageri dira, GR-121, eta Donostiaraino eramango gaituzte. Bideak Maspildegiren gerria zeharkatzen du, eta gora-behera gutxirekin, Itxaspe baserriraino eramango gaitu; izen bereko badiatxoaren gainean dago baserri hori.

l ITXASPE BASERRIA Altuera : 110m Distantzia : 3,5Km Ordutegia : 0h45m

Baserritik, aurrera jarraituko dugu, pista bat hartuta, gorantz; ezkerrera egiten du pistak, eskuinetara iturri batera doan beste bide bat utzita. Aurreraxeago, berriz ere eskuinetara utziko dugu bide bat, zuzen jarraitzeko, belarrez estalitako bide batean zehar, burdin hesi baten ondotik. Bideak eskuinera jotzen du, baina burdinazko hesi batek ixten du pasabidea. Alanbre-hesia zeharkatu, eta bide estu bat hartuko dugu, pinudi batera sartzeko. Bidea baino gehiago, harriz estalitako hodi baten gainetik goaz, baina ez da beste biderik, sasiak harturik dago eta guztia. Mutegizar errekastora jaitsiko gara, Aiznal-Txiki badiatxoaren gainera, eta gora egingo dugu berriro, mendiaren gerritik, pinudi batean aurrera, garo artean; handik Erkidi behe-ibarrera jaitsiko gara. Basotik irtenda, harri-xafla handi bat itsasoraino jaisten da, Aiznal-Haundi badiatxoan. Aurreraxeago, hodia ikusiko dugu, hormigoizko zubi batetik igarotzen dela. Errekastoa zeharkatu, eta malkar bat igoko dugu, luze samarra, bi behe-ibarren artean; bide zabal zelai bat topatuko dugu gero, eta han ezkerrera joko dugu. Laster gara beste bide batean (behetik dator, Pikozarreta eta Plaiaunditik), baina ez dugu hura hartuko.

Aurrera jarraituko dugu, baso batera doan bidetik; beste aldera jaisten da, hurrengo behe-ibarrera. Ezkerrera hartuta, malkarrean behera jaitsi behar dugu, berriz ere hodiarekin topo egin arte. Mendiaren gerritik jarraitu, basotik irten, eta, aurreraxeago, beste harri-xafla handi bat topatuko dugu, itsasora doana, Plaiaundi deituriko gune batean. Haiztarte estu batean behera jaitsi behar dugu, hodiaren gainetik, kable baten laguntzaz, errazago jaisteko. Harri-xafla handira iritsita, hodiak xafla ebakitzen du zuzen, erdi parean. Bidea belarrez estalia dago, eta sastrakaz. Lekua txundigarria da, itsasora begira, ikuspegi zoragarriarekin. Harri-xafla luzea da, eta, amaieran, sastrakarik ez dago, belar handia soilik, eta errazago ibiltzen da. Alanbre-hesi bat zeharkatu, eta beste behe-ibar batera jaitsiko gara; ur dezente dakarren errekasto bat zeharkatuko dugu; uraren lanak, zulo handiak egin ditu. Hodiak beso batzuk dauzka, lotura-balbulekin. Beste aldean gora joko dugu, eta mendiaren gerrian, hodiaren bideari jarraituko diogu, Lezkadiko erreka izeneko behe-ibarrera iritsi arte. Urrunean, Igeldoko atrakzio-parkea ikus dezakegu. Hementxe dago Orioren eta Donostiaren arteko muga.

Behe-ibar zenbaiten bilgunea zeharkatuko dugu, mendiaren gerritik, eskuinera. Baso batera sartu, eta igotzen hasiko gara, errekasto txiki bat zeharkatu, eta igotzen jarraituko dugu, Egiluze baserriraino, mendiaren bizkarrean. Beste aldera jaitsiko gara, Iranguen errekastoraino, zeharkatu, eta mendiaren gerritik jarraituko dugu, bide estu batetik, pagadi batera heldu arte; han, behera egingo dugu. Kanabera artetik igaro, eta bide zabal bat topatuko dugu, harrizkoa; hark Agiti baserrira eramango gaitu, izen bereko badiatxoan.

l AGITI Altuera : 65m Distantzia : 8,0Km Ordutegia : 2h15m

Badiatxo nahiko zabala da; erreboilo-haztegi bat jarri berria dute bertan. Hemen amaitzen da ibilbidearen alderik menditsuena, eta hemendik aurrera gero eta eraikin gehiago topatuko ditugu. Asfalto gainean jarraituko dugu, Agiti Bidea kalean zehar, Perus jatetxeraino, eta aldapa bat igoko dugu, harik eta ezkerretara hormigoizko bide bat topatu arte; Lapabidera doa bide hori. Hortik hartu, eta baso sarrian sartuko gara, bi aldeetara etxeak ditugula. Basotik irtetean, itsasora begira dagoen alde batera irtengo gara, Galeseno badiatxora. Harri handi batzuk begiratoki gisa daude. Hormigoizko pistan aurrera jarraituko dugu, aldapa bateraino; ezkerretara dagoen bidegurutze batean, behera joko dugu, Gure Txolarte izeneko etxe multzo bateraino. Hara iristean, eskuinera joko dugu, harresiaren ondotik doan bide batetik, egurrezko hesi bat igarota. Harresiaren ondotik jarraitu, eta, hura amaitzean, beste hesi bat igaroko dugu, basora sartu, alanbre-hesi bat zeharkatu, eta mendiaren gerritik jarraituko dugu, altuerari eutsiz, garo handien artean, borda batzuen gainetik doan pista bateraino. Pista horretan gora igo pixka bat, eta laster ezkerrera joko dugu, borda horietara doan bidea hartuta.

Lezkako Muturra edo Punta de la Galea edo Galera deritzan lurmuturrean gaude. Ezkerretara dagoen bihurgune batean, pista utzi, eta aurrera egingo dugu, belarrez estalitako bide batean zehar, lursail baten erdian dagoen borda bateraino; hara sartu gabe, eskuinera joko dugu, bide estu bat hartuta, eta pinudi batera sartuko gara. Bidea harkaitz hezearen gainetik doa, goroldioz estalirik, eta itxi samarra da, pinu eta pago artean. Basotik irtetean, Biosalbi badiatxoan gaude, hondarrik gabeko hondartza batean; harri handi biribilak ikus ditzakegu bertan. Bide estu batek zeharkatzen du badiatxoa, harkaitzen gainetik, eta beste aldean landare artean gora egiten du, bide zabal bateraino; han ezkerrera joko dugu.

Lauza handiak dituen bide zabalak era askotako zuhaitzak dauden baso batean zehar eramango gaitu, hormigoizko pista bateraino; aurrerago, asfaltaturik dago. Tximistarri kalean gaude. Izen hori bertan dagoen badiatxoak ematen dio; hondartza naturista bat dago bertan. Etxe artean aurrera egingo dugu, Itxas Bide eta Tximistarri ostatuetaraino; aurreraxeago, Igeldo auzora doan errepidea topatuko dugu.

Errepidean behera jarraitu, eta Zentellazuloa badiatxoa ikusiko dugu, osorik, eta Igeldo mendia, gailurreko dorre eta guzti. Leku Eder ostatuaren parean, atrakzio parkera sartzeko bidegurutzearen ondoan, errepidea utzi, eta aurrera jarraituko dugu, hartxintxarrezko bide batean zehar, baserri bateraino. Sarreran, hesi batek ixten digu bidea; belazean zehar bide estu bat doa, eta beste pista zabal batera iristen da, bihurgune itxi batean. Bide horretatik jo, eta Erregenea dorreko etxebizitzetara eramango gaitu pistak. Eskaileretan behera jaitsiko gara Murgileko bideraino eta bertako parkeraino, eta handik Ondarretako hondartza ingururaino. Donostiako Kontxako badian gaude.En una curva a la izquierda, abandonamos la pista para seguir de frente por un camino ancho de hierba hasta una borda en el centro de un terreno. Sin entrar en él, seguimos a la derecha un estrecho camino que se introduce en el vecino pinar. El camino es sobre roca húmeda, recubierta de musgo, se mezclan los pinos con las hayas y es bastante cerrado. Al salir del bosque nos encontramos en la ensenada Biosalbi, una playa sin arena y con grandes bloques de piedras redondeadas. Un estrecho camino recorre la ensenada por encima de las rocas y en el otro extremo sube entre vegetación hasta encontrar un camino ancho que seguimos a la izquierda.

l DONOSTIA Altuera : 5m Distantzia : 17,5Km Ordutegia : 4h30m

Donostia, San Sebastián, Bella Easo eta Iru-Txulo izenak ematen zaizkio Gipuzkoako hiriburuari. Hiria maskor formako badia baten inguruan eraikia dago, hiru mendik itxirik: Urgull, Santa Clara uhartea eta Igeldo. Hasiera batean, bi gune zituen hiriak; itsasaldekoa bata, Urgull mendiaren oinean, arrantzaleen portua dagoen horretan; eta bestea baserritarra, gaur egun Antigua auzoa deitzen diogun horretan.Ingurune natural zoragarria badu ere, XIX. mendean Donostia oso behean zegoen, harik eta Isabel II erreginak modan jarri zuen arte hiri honetan uda pasatzea; medikuan aginduta etorri zen bere gorte osoarekin, 1845ko udan; geroztik, gaur egun arte, udaleku gutiziatua bihurtu da Donostia.