AIZKARDI  
Mendizale Elkartea

38. IBILALDIA

2006ko MARTXOAREN 26
 
 

IZEN EMATEA
(DOHAINIK)

l IZENA EMATEKO FORMULARIOA - ITXITA - CERRADO
(Ostirala 24 - Gaueko 12 arte /Hasta las 12 de la noche de Viernes 24)
 
  l TFNO.: 649 717182 - ITXITA - CERRADO
(Arratsaldeko 7tatik 10etara, Ostirala 24arte / Hasta las 10 de la noche de Viernes 24)
  l ATERATZEKO EGUNEAN / DIA DE LA MARCHA
 
  IZEN EMATEKO DATUAK è Izena eta bi abizen
è Ibiladi LUZEA edo MOTZA adierazi
è Federatuta BAI edo EZ. Federatuta bazaude,
     Mendiko taldearen izena eta Lizentzia zenbakia (dni)
 
 

 
   

IBILALDI LUZEA
5. Euskal Herriko Iraupen Luzeko Ibilaldien Zirkuitorako baliagarria

LUZERA : 42 km.
DESNIBELA : 1.950 m.
IRAUPENA : 9.30 ordu (ggb)
IRTEERA ORDUA : Goizeko 7tan
¡ ADI ! ORDU ALDAKETA

IBILBIDEA : Villabona - Otita (Leitzaran) - Lapurtxulo - Onddo (780m) - Azketa (832m) - Leuneta (880m) - Abadekurutz (984m) - Mandoegi (1.045m) - Kondizatzeko lepoa - Leitzaran - Gorosmendi - Mugaga - Urdelar (858m) - Belabieta - Meaka - Otsabi - Villabona

IBILALDI MOTZA
 


LUZERA
: 23 km.
DESNIBELA : 850 m.
IRAUPENA : 5.30 ordu (ggb)
IRTEERA ORDUA : Goizeko 8tan
¡ ADI ! ORDU ALDAKETA

IBILBIDEA : Villabona - Otita (Leitzaran) - Lapurtxulo - Astabizkar (575m) - Amasola (Leitzaran) - Praxku - Kanal Haundia - Lastur - Villabona

IBILBIDEA
DESNIBELAK
ARAUTEGIA
EGURALDIA
HASIERA
l IRTEERA LEKUA : Aizkardi Mendizale Elkartea - VILLABONA
l
Jan edanak norberaren kontu
l Bukaeran, dutxa zerbitzua egongo da
l Ibilaldia bukatzen duten partaideen artean, mendiko tresnaz osatutako opariak zozketatuko dira. Zozketa ordua : 17:30
l Antolakuntzak, gela bat prestatuko du koltxonetekin bezperan bertan lo egin nahi dutenentzat. Zerbitzu hau erabili nahi dutenek, mesedez antolakuntzari jakinarazi telefonoz edo e-mailez.
IBILBIDEA
DESNIBELAK

 

ARAUTEGIA

 1. artikulua: AIZKARDIKO IBILALDIA
AIZKARDI Mendizale Elkarteak antolatutako zeharkaldi hau mendian egindako ibilbide herrikoia da, eta kirol- eta kultur-arloko helburuak ditu: mendizaletasuna bultzatzea eta Villabona inguruko leku eta ibilbideak erakustea, betiere natura erabat errespetatuz.
Partehartzea zabaltzeko asmoz, aurtengo edizioan bi ibilbide prestatuko dira; bata 5. Euskal Herriko Iraupen Luzeko Ibiltarien Zirkuiturako baliagarria izango dena, eta bestea motzagoa, ibilbide erdikoa.

 2. artikulua: ERANTZUKIZUNAK
Parte-hartzaileek garbi izan behar dute zeharkaldi hau mendi-ibilbide bat dela, eta kirol-jarduera horren arriskuak dituela. AIZKARDI Mendi Elkarteak ez du bere gain hartzen parte-hartzaileei ibilbidean edo ibilbidearen ondorioz gertatutako istripuen, galdutako objektuen edo izandako min eta lesioen ardura. Parte-hartzaileek uko egiten diote elkartearen kontra erreklamazioak jartzeari edo indemnizazioak eskatzeari. Mendi-jarduera hau edo gainerakoak egiteko federatuta egotea gomendatzen da.
Elkarteak jarduera hau bertan behera uzteko edo atzeratzeko eskubidea du, eguraldia edo bestelako arrazoiak tarteko.

 3. artikulua: IBILBIDEA
Aizkardiko 38. ibilaldia 2006ko martxoaren 26an egingo da, irteera eta helmuga Villabonan izango direlarik. Ibilbide luzeak 42Km inguru ditu, Villabona - Otita (Leitzaran) - Lapurtxulo - Onddo (780m) - Azketa (832m) - Leuneta (880m) - Abadekurutz (984m) - Mandoegi (1.045m) - Kondizatzeko lepoa - Leitzaran - Gorosmendi - Mugaga - Urdelar (858m) - Belabieta - Meaka - Otsabi - Villabona-tik igarotzen delarik, eta 1950 metroko desnibel gehitua du, BEDERATZI ordu T'ERDI inguruan burutzen dena.
Luzera erdiko ibilbideak berriz, 23Km inguruko luzera du Villabona, Otita (Leitzaran) - Lapurtxulo - Astabizkar (575m) - Amasola (Leitzaran) - Praxku - Kanal Haundia - Lastur - Villabona-tik igarotzen delarik, eta 850 metro inguruko desnibel gehitua du, BOST ordu T'ERDI inguruan burutzen dena.

 4. artikulua: IZEN-EMATEA
Izen-ematea DOAKOA da, Martxoaren 1etik aurrera egin ahal izango da eta ondoren azaltzen diren bideak erabiliz egin daiteke:
- Telefonoa (lanegunetan 19etatik 22etara): 649717182
- Interneteko helbidea: www.aizkardi.galeon.com
- AIZKARDI Mendi Elkartearen lokalean, ostegunetan 21:00etatik 22:00etara.
- Zeharkaldiaren egunean bertan.
Izena emateko behar diren datuak: izena eta bi abizen, autatutako ibilbidea, federatuta zauden ala ez, eta federatuta baldin bazaude, klubaren izena ere bai

 5. artikulua: ZERBITZUAK
Elkarteak lokal bat prestatuko du koltxonetekin, bezperan bertan lo egin nahi duten guztientzat. Zerbitzu hori erabili nahi dutenek izena ematean jakinarazi beharko dute. Zeharkaldia bukatzean, parte-hartzaileek udal-dutxak erabili ahal izango dituzte, Villabonako Olaederra Kiroldegian.

 6. artikulua: IRTEERA
Zeharkaldi luzea goizeko ZAZPIETAN hasiko da, eta motza ZORTZIETAN. Irteeran txartel pertsonalizatua emango zaio parte-hartzaile bakoitzari, izen-ematearen hurrenkeraren araberako zenbakiarekin. Era mailakatuan emango da irteera, gutxi gorabehera 20 parte-hartzaile minutuko.

 7. artikulua: KONTROLAK
Parte-hartzaileek goian azaldutako ibilbidea egin behar dute, eta derrigor igaro behar dute ezarritako kontroletatik. Kontrol horietan martxa-txartela erakutsi beharko dute, zigilua jartzeko. Kontrolak txartelean adierazitako gutxieneko eta gehieneko denbora-tartean egongo dira zabalik.

 8. artikulua: BALIZAK
Ibilbideak plastikozko zinten bidez markatuta egongo dira. Antolaketako kideek azken parte-hartzailearen atzetik egingo dute ibilbidea, zintak jasoz eta zeharkaldiari amaiera emanez.

 9. artikulua: HORNIDURA
Parte-hartzaileei jarduera hau egiteko beharrezko diren elikagai eta edariak ekartzea gomendatzen zaie. Antolaketako kideek gutxieneko hornidura jarriko dute Lapurtxulo eta Leitzarango kontroletan (azken hau, martxa luzerako bakarrik). Ibilbidean dauden iturri naturalak: Azketa (km 12) eta Urepel (km 21).

 10. artikulua: ERRETIRATZEA
Ibilbidean zehar erretiratzen diren parte-hartzaileek antolaketako kideei eman behar diete txartela, edo bestela 649.71.71.82 telefono-zenbakian jakinarazi. Erretiratzeko punturik egokiena Leitzaran da.

 11. artikulua: BUKAERA
Ibilbidea egiten duten parte-hartzaileei, martxa gehienez HAMAR ORDU T'ERDI (Ibilaldi Luzea) eta SEI (Ibilaldi Motza) orduren buruan egin duela ziurtatzen duen martxa-txartela erakutsiz gero, diploma banatuko zaie helmugan.
Arratsaldeko BOSTERDIETAN, beti bezala, mendiko materiala zozketatuko da proba amaitu duten parte-hartzaileen artean.