AIZKARDI  
Mendizale Elkartea

39. IBILALDIA

2007ko MARTXOAREN 25
Argazkiak / Fotos ARGAZKIAK / FOTOS
 
   
INFORMAZIOA

IZEN EMATEA
(DOHAINIK)

l IZENA EMATEKO FORMULARIOA - ITXITA - CERRADO
(Ostirala 23 - Gaueko 12 arte / Hasta las 12 de la noche de Viernes 23)
l TFNO.: 649 717182 (Arratsaldeko 7tatik 10etara, Astelehenetik Ostiralera / 19:00-22:00, Lunes a Viernes) - ITXITA - CERRADO
(Azkeneko eguna : Ostirala 23 / Ultimo día : Viernes 23)
l ATERATZEKO EGUNEAN / DIA DE LA MARCHA
Ibilbidea / Recorrido IBILBIDEA
Desnibelak / Desniveles DESNIBELAK
Aratutegia / Reglamento ARAUTEGIA
  REGLAMENTO
Eguraldia / Meteo EGURALDIA
   
IZEN EMATEKO DATUAK è Izena eta bi abizen
è Ibiladi LUZEA edo MOTZA adierazi
è Federatuta BAI edo EZ. Federatuta bazaude,
     Mendiko taldearen izena eta Lizentzia zenbakia (dni)
   
Hasiera - Inicio HASIERA
 
 

IBILALDI LUZEA
6. Euskal Herriko Iraupen Luzeko Ibilaldien Zirkuitorako baliagarria

LUZERA : 43 km.
DESNIBELA : 2.150 m.
IRAUPENA : 10 ordu (ggb)
IRTEERA ORDUA : Goizeko 6:30etan
¡ ADI ! ORDU ALDAKETA

IBILBIDEA : Villabona (61m) - Anoeta (69m) - Hernialde (300m) - Mendikute (804m) - Erniozabal (1.010m) - Ubeltz (1017m) - Ernio (1075m) - Zelatun (846m) - Gazume (1003m) - Iturriotz (594m) - Altzuzelai (427m) -Pagoeta (717m) - Aia (320m) - San Pedro Auzoa (62m) - Peusgarate (420m) - Basopeta (300m) - Zizurkil (58m) - Villabona.

IBILALDI MOTZA
 


LUZERA
: 23,5 km.
DESNIBELA : 950 m.
IRAUPENA : 5.30 ordu (ggb)
IRTEERA ORDUA : Goizeko 8tan
¡ ADI ! ORDU ALDAKETA

IBILBIDEA : Villabona (61m) - Anoeta (69m) - Hernialde (300m) - Mendikute (804m) - Lizarbakarra (835m) - Atxutegi (680m) - Alkiza (345m) - Laumagarrieta (200m) - Villabona.

 
 
 
 
   
l IRTEERA LEKUA : Aizkardi Mendizale Elkartea - VILLABONA (Eliz ondoan)
l
Jan edanak norberaren kontu
l Bukaeran, dutxa zerbitzua egongo da
l Ibilaldia bukatzen duten partaideen artean, mendiko tresnaz osatutako opariak zozketatuko dira. Zozketa ordua : 17:30
l Antolakuntzak, gela bat prestatuko du koltxonetekin bezperan bertan lo egin nahi dutenentzat. Zerbitzu hau erabili nahi dutenek, mesedez antolakuntzari jakinarazi telefonoz edo e-mailez.

IBILBIDEA

DESNIBELAK

ARAUTEGIA

 1. artikulua: AIZKARDIKO IBILALDIA
AIZKARDI Mendizale Elkarteak antolatutako zeharkaldi hau mendian egindako ibilbide herrikoia da, eta kirol- eta kultur-arloko helburuak ditu: mendizaletasuna bultzatzea eta Villabona inguruko leku eta ibilbideak erakustea, betiere natura erabat errespetatuz.
Partehartzea zabaltzeko asmoz, aurtengo edizioan bi ibilbide prestatuko dira; bata 6. Euskal Herriko Iraupen Luzeko Ibiltarien Zirkuiturako baliagarria izango dena, eta bestea motzagoa, ibilbide erdikoa.

 2. artikulua: ERANTZUKIZUNAK
Parte-hartzaileek garbi izan behar dute zeharkaldi hau mendi-ibilbide bat dela, eta kirol-jarduera horren arriskuak dituela. AIZKARDI Mendi Elkarteak ez du bere gain hartzen parte-hartzaileei ibilbidean edo ibilbidearen ondorioz gertatutako istripuen, galdutako objektuen edo izandako min eta lesioen ardura. Parte-hartzaileek uko egiten diote elkartearen kontra erreklamazioak jartzeari edo indemnizazioak eskatzeari. Mendi-jarduera hau edo gainerakoak egiteko federatuta egotea gomendatzen da.
Elkarteak jarduera hau bertan behera uzteko edo atzeratzeko eskubidea du, eguraldia edo bestelako arrazoiak tarteko.

 3. artikulua: IBILBIDEA
Aizkardiko 39. ibilaldia 2007ko martxoaren 25ean egingo da, irteera eta helmuga Villabonan izango direlarik. Ibilbide luzeak 43 Km inguru ditu, Villabona (61m) - Anoeta (69m) - Hernialde (300m) - Mendikute (804m) - Erniozabal (1.010m) - Ubeltz (1017m) - Ernio (1075m) - Zelatun (846m) - Gazume (1003m) - Iturriotz (594m) - Altzuzelai (427m) - Pagoeta (717m) - Aia (320m) - San Pedro Auzoa (62m) - Peusgarate (420m) - Basopeta (300m) - Zizurkil (58m) - Villabona-tik igarotzen delarik, eta 2.150 metroko desnibel gehitua du, HAMAR ORDU inguruan burutzen dena.

Luzera erdiko ibilbideak berriz, 23,5Km inguruko luzera du Villabona (61m) - Anoeta (69m) - Hernialde (300m) - Mendikute (804m) - Lizarbakarra (835m) - Atxutegi (680m) - Alkiza (345m) - Laumagarrieta (200m) - Villabona-tik igarotzen delarik, eta 950 metro inguruko desnibel gehitua du, BOST ordu T'ERDI inguruan burutzen dena.

 4. artikulua: IZEN-EMATEA
Izen-ematea DOAKOA da, Martxoaren 1etik aurrera egin ahal izango da eta ondoren azaltzen diren bideak erabiliz egin daiteke:
- Telefonoa (lanegunetan 19etatik 22etara): 649717182
- Interneteko helbidea: www.aizkardi.com
- AIZKARDI Mendi Elkartearen lokalean, ostegunetan 21:00etatik 22:00etara.
- Zeharkaldiaren egunean bertan.
Izena emateko behar diren datuak: izena eta bi abizen, autatutako ibilbidea, federatuta zauden ala ez, eta federatuta baldin bazaude, klubaren izena ere bai
.
Datu hauen jabeari bere datu pertsonalak EUSKAL MENDIZALE FEDERAZIOAn dagokion fitxategian txertatuko direla jakinarazi zaio, eta EUSKAL MENDIZALE FEDERAZIOAk parte hartzen duen kirol proben berri emateko ekintzetan erabili ahal izango dira, 39.Aizkardiko Ibilaldiko parte-hartzaileen zerrenda ere bertako web orrialdean azalduko delarik. Baimen hori baliogabetu nahi izanez gero, nahikoa da honako helbide honetara jotzea, igorpena eta harrera egiaztatzeko aukera ematen duen edozein bide erabiliz:
Euskal Mendizale Federazioa . Anoeta Pasalekua, 24. 20014-Donostia-San Sebastián, edo Aizkardi Mendizale Elkartea. Apdo.75. 20150-Villabona.

 5. artikulua: ZERBITZUAK
Elkarteak lokal bat prestatuko du koltxonetekin, bezperan bertan lo egin nahi duten guztientzat. Zerbitzu hori erabili nahi dutenek izena ematean jakinarazi beharko dute. Zeharkaldia bukatzean, parte-hartzaileek udal-dutxak erabili ahal izango dituzte, Villabonako Olaederra Kiroldegian.

 6. artikulua: IRTEERA
Zeharkaldi luzea goizeko SEI T'ERDIetan hasiko da, eta motza ZORTZIETAN. Irteeran txartel pertsonalizatua emango zaio parte-hartzaile bakoitzari, izen-ematearen hurrenkeraren araberako zenbakiarekin. Era mailakatuan emango da irteera, gutxi gorabehera 20 parte-hartzaile minutuko.

 7. artikulua: KONTROLAK
Parte-hartzaileek goian azaldutako ibilbidea egin behar dute, eta derrigor igaro behar dute ezarritako kontroletatik. Kontrol horietan martxa-txartela erakutsi beharko dute, zigilua jartzeko. Kontrolak txartelean adierazitako gutxieneko eta gehieneko denbora-tartean egongo dira zabalik.

 8. artikulua: BALIZAK
Ibilbideak plastikozko zinten bidez markatuta egongo dira. Antolaketako kideek azken parte-hartzailearen atzetik egingo dute ibilbidea, zintak jasoz eta zeharkaldiari amaiera emanez.

 9. artikulua: HORNIDURA
Parte-hartzaileei jarduera hau egiteko beharrezko diren elikagai eta edariak ekartzea gomendatzen zaie. Antolaketako kideek ura eta gutxieneko hornidura jarriko dute Mendikute, Ituriotz eta San Pedro Auzoa kontroletan.

 10. artikulua: ERRETIRATZEA
Ibilbidean zehar erretiratzen diren parte-hartzaileek antolaketako kideei eman behar diete txartela, edo bestela 649.71.71.82 telefono-zenbakian jakinarazi. Erretiratzeko punturik egokienak Hernialde, Iturriotz eta Aia dira.

 11. artikulua: BUKAERA
Ibilbidea egiten duten parte-hartzaileei, martxa gehienez HAMAIKA (Ibilaldi Luzea) eta SEI (Ibilaldi Motza) orduren buruan egin duela ziurtatzen duen martxa-txartela erakutsiz gero, diploma banatuko zaie helmugan.
Arratsaldeko BOSTERDIETAN, beti bezala, mendiko materiala zozketatuko da proba amaitu duten parte-hartzaileen artean.