AIZKARDI  
Mendizale Elkartea

40. IBILALDIA

2008 MARTXOAK 30
Argazkiak / Fotos ARGAZKIAK / FOTOS
 


 
 

IZEN EMATEA
(DOHAINIK)

l IZENA EMATEKO FORMULARIOA è ITXITA / Cerrado
(Martxoak 1etik 28ra) - (Del 1 al 28 de Marzo)
l ATERATZEKO EGUNEAN / DIA DE LA MARCHA
Ibilbidea - Recorrido INFORMAZIOA
Ibilbidea - Recorrido IBILBIDEA
Desnibelak - Desniveles DESNIBELAK
Arautegia - Normativa ARAUTEGIA
INFORMAZIOA
l TFNO.: 649 717182 (Arratsaldeko 8tatik 10etara, Astelehenetik Ostiralera Lanegunetan/ 20:00-22:00, Lunes a Viernes Laborables)
(Martxoak 1etik 28ra) - (Del 1 al 28 de Marzo)
l email : ibilaldia@aizkardi.com
  REGLAMENTO
Eguraldia - Meteo EGURALDIA
   
IZEN EMATEKO DATUAK è Federazioko lizentzia zenbakia, EHNA edo DNI (Nº Licencia federativa, EHNA o DNI)
è
Izena eta bi abizen (Nombre y 2 apellidos)
è Ibiladi LUZEA edo MOTZA adierazi (Recorrido Largo o Corto)
è Federatuta BAI edo EZ. (Federado SI o No )
è Mendiko taldearen izena (Nombre del club al que se pertenece)
   
Hasiera - Inicio HASIERA
       
 

IBILALDI LUZEA
7. Euskal Herriko Iraupen Luzeko Ibilaldien Zirkuitorako baliagarria

14 URTETIK GORAKOENTZAT

LUZERA : 43 km.
DESNIBELA : 2.500 m.
IRAUPENA : 10 ordu (ggb)
IRTEERA ORDUA : Goizeko 7tan (07:00) ¡ ADI ! ORDU ALDAKETA

IBILBIDEA : Villabona (61m) - Otsabi (110m) - Komizar (200m) - Meaka (530m) - Belabieta (675m) - Ibingo Langa (611m) - Belabietatxiki (744m) - Urdelar (857m) - Mugaga (698m) - San Lorentzo(803m) - Gorosmendi (665m) - Ipuliño (929m) - San Anton (499m) - Uliko Borda (850m) - Arburu (780m) - Erroizpe (802m) - Berrobi (155m) - Uzturreko Gurutzea (665m) - Artxipiagako Langa (566m) - Loatzo (635m) - Villabona

GPS - TRACK GOOGLE EARTH

IBILALDI MOTZA

 


LUZERA : 23,5 km.
DESNIBELA : 1050 m.
IRAUPENA : 5.30 ordu (ggb)
IRTEERA ORDUA : Goizeko 8tan (08:00) ¡ ADI ! ORDU ALDAKETA

IBILBIDEA : Villabona (61m) - Otsabi (110m) - Komizar (200m) - Meaka (530m) - Belabieta (675m) - Belabietatxiki (744m) - Urdelar (857m) - Mugaga (685m) - Olantzako Borda (656m) - Kiriko Harkaitza (536m) - Ibarrolako Erreka(435m) Urdausurbilgo Borda (410m) - Kanal Handia (300m) - Mandabideta(240m) - Lastur Parkea(175m) - Arratzain Ikastetxea (115m) - Villabona.

GPS - TRACK GOOGLE EARTH
 
   
   
   
 
   
     
l IRTEERA LEKUA : Aizkardi Mendizale Elkartea - VILLABONA (Eliz ondoan). IRTEERA LEKUA / APARKALEKUAK
Lugar Salida : Aizkardi Mendizale Elkartea - VILLABONA (Junto a la Iglesia)
l
Jan edanak norberaren kontu. Comida y bebida a cargo del participante.
l Bukaeran, dutxa zerbitzua egongo da. Al finalizar, hay servicio de duchas.
l Ibilaldia bukatzen duten eta bertan aurkitzen diren partaideen artean, mendiko tresnaz osatutako opariak zozketatuko dira. Zozketa ordua : 17:30. Al finalizar, sorteo de artículos de montaña entre los participantes presentes que hayan finalizado la marcha.
l Antolakuntzak, gela bat prestatuko du koltxonetekin bezperan bertan lo egin nahi dutenentzat. Zerbitzu hau erabili nahi dutenek, mesedez antolakuntzari jakinarazi telefonoz edo e-mailez. Habrá un local para dormir en colchonetas. Para hacerlo hay que apuntarse para dormir por teléfono o email .

 


Mapa handiago ikusi

IBILBIDEA

DESNIBELAK

ARAUTEGIA

 1. artikulua: AIZKARDIKO IBILALDIA
AIZKARDI Mendizale Elkarteak antolatutako zeharkaldi hau mendian egindako ibilbide herrikoia da, eta kirol- eta kultur-arloko helburuak ditu: mendizaletasuna bultzatzea eta Villabona inguruko leku eta ibilbideak erakustea, betiere natura erabat errespetatuz.
Partehartzea zabaltzeko asmoz, aurtengo edizioan bi ibilbide prestatuko dira; bata
7. Euskal Herriko Iraupen Luzeko Ibilaldien Zirkuiturako baliagarria izango dena, eta bestea motzagoa, ibilbide erdikoa.
I
bilbide luzean parte hartzeko 14 urte beteak izatea derrigorrezkoa da.

 2. artikulua: ERANTZUKIZUNAK
Parte-hartzaileek garbi izan behar dute zeharkaldi hau mendi-ibilbide bat dela, eta kirol-jarduera horren arriskuak dituela. AIZKARDI Mendi Elkarteak ez du bere gain hartzen parte-hartzaileei ibilbidean edo ibilbidearen ondorioz gertatutako istripuen, galdutako objektuen edo izandako min eta lesioen ardura. Parte-hartzaileek uko egiten diote elkartearen kontra erreklamazioak jartzeari edo indemnizazioak eskatzeari. Mendi-jarduera hau edo gainerakoak egiteko federatuta egotea gomendatzen da.
Elkarteak jarduera hau bertan behera uzteko edo atzeratzeko eskubidea du, eguraldia edo bestelako arrazoiak tarteko.

 3. artikulua: IBILBIDEA
Aizkardiko 40. ibilaldia 2008ko martxoaren 30ean egingo da, irteera eta helmuga Villabonan izango direlarik. Ibilbide luzeak 43 Km inguru ditu, Villabona (61m) - Otsabi (110m) - Komizar (200m) - Meaka (530m) - Belabieta (675m) - Ibingo Langa (611m) - Belabietatxiki (744m) - Urdelar (857m) - Mugaga (698m) - San Lorentzo(803m) - Gorosmendi (665m) - Ipuliño (929m) - San Anton (499m) - Uliko Borda (850m) - Arburu (780m) - Erroizpe (802m) - Berrobi (155m) - Uzturreko Gurutzea (665m) - Artxipiagako Langa (566m) - Loatzo (635m) - Villabona-tik igarotzen delarik, eta 2.500 metroko desnibel gehitua du, HAMAR ORDU inguruan burutzen dena.

Luzera erdiko ibilbideak berriz, 23,5Km inguruko luzera du Villabona (61m) - Otsabi (110m) - Komizar (200m) - Meaka (530m) - Belabieta (675m) - Belabietatxiki (744m) - Urdelar (857m) - Mugaga (685m) - Olantzako Borda (656m) - Kiriko Harkaitza (536m) - Ibarrolako Erreka(435m) Urdausurbilgo Borda (410m) - Kanal Handia (300m) - Mandabideta(240m) - Lastur Parkea(175m) - Arratzain Ikastetxea (115m) - Villabona-tik igarotzen delarik, eta 900 metro inguruko desnibel gehitua du, BOST ordu T'ERDI inguruan burutzen dena.

 4. artikulua: INFORMAZIOA / IZEN-EMATEA
Informazioa :
- Telefonoa (lanegunetan 20etatik 22etara): 649717182
- email : ibilaldia@aizkardi.com
Izen-ematea :
Izen-ematea DOAKOA da, Martxoaren 1etik aurrera egin ahal izango da eta ondoren azaltzen diren bideak erabiliz egin daiteke:

- Interneteko helbidea: www.aizkardi.com
- AIZKARDI Mendi Elkartearen lokalean, ostegunetan 21:00etatik 22:00etara.
- Zeharkaldiaren egunean bertan.
Izena emateko behar diren datuak: federazioko lizentzia zenbakia, EHNA edo DNI, izena eta bi abizen, autatutako ibilbidea, federatuta zauden ala ez, eta klubaren izena ere bai
.
Datu hauen jabeari bere datu pertsonalak EUSKAL MENDIZALE FEDERAZIOAn dagokion fitxategian txertatuko direla jakinarazi zaio, eta EUSKAL MENDIZALE FEDERAZIOAk parte hartzen duen kirol proben berri emateko ekintzetan erabili ahal izango dira, 40.Aizkardiko Ibilaldiko parte-hartzaileen zerrenda ere bertako web orrialdean azalduko delarik. Baimen hori baliogabetu nahi izanez gero, nahikoa da honako helbide honetara jotzea, igorpena eta harrera egiaztatzeko aukera ematen duen edozein bide erabiliz:
Euskal Mendizale Federazioa . Anoeta Pasalekua, 24. 20014-Donostia-San Sebastián, edo Aizkardi Mendizale Elkartea. Apdo.75. 20150-Villabona.

 5. artikulua: ZERBITZUAK
Elkarteak lokal bat prestatuko du koltxonetekin, bezperan bertan lo egin nahi duten guztientzat. Zerbitzu hori erabili nahi dutenek izena ematean jakinarazi beharko dute. Zeharkaldia bukatzean, parte-hartzaileek udal-dutxak erabili ahal izango dituzte, Villabonako Olaederra Kiroldegian.

 6. artikulua: IRTEERA
Zeharkaldi luzea goizeko ZAZPIETAN hasiko da, eta motza ZORTZIETAN. Irteeran txartel pertsonalizatua emango zaio parte-hartzaile bakoitzari, izen-ematearen hurrenkeraren araberako zenbakiarekin. Era mailakatuan emango da irteera, gutxi gorabehera 50 parte-hartzaile minutuko.

 7. artikulua: KONTROLAK
Parte-hartzaileek goian azaldutako ibilbidea egin behar dute, eta derrigor igaro behar dute ezarritako kontroletatik. Kontrol horietan martxa-txartela erakutsi beharko dute, zigilua jartzeko. Kontrolak txartelean adierazitako gutxieneko eta gehieneko denbora-tartean egongo dira zabalik.

 8. artikulua: BALIZAK
Ibilbideak plastikozko zinten bidez markatuta egongo dira. Antolaketako kideek azken parte-hartzailearen atzetik egingo dute ibilbidea, zintak jasoz eta ibilbideari amaiera emanez.

 9. artikulua: HORNIDURA
Parte-hartzaileei jarduera hau egiteko beharrezko diren elikagai eta edariak ekartzea gomendatzen zaie. Antolaketako kideek ura eta gutxieneko hornidura jarriko dute Mugaga, Uli eta Berrobi kontroletan.

 10. artikulua: ERRETIRATZEA
Ibilbidean zehar erretiratzen diren parte-hartzaileek antolaketako kideei eman behar diete txartela, edo bestela 649.71.71.82 telefono-zenbakian jakinarazi. Erretiratzeko punturik egokienak San Anton eta Berrobi dira.

 11. artikulua: BUKAERA
Ibilbidea egiten duten parte-hartzaileei, martxa gehienez HAMAIKA (Ibilaldi Luzea) eta SEI (Ibilaldi Motza) orduren buruan egin duela ziurtatzen duen martxa-txartela erakutsiz gero, diploma banatuko zaie helmugan.
Arratsaldeko BOSTERDIETAN, beti bezala, mendiko materiala zozketatuko da proba amaitu duten eta bertan aurkitzen diren parte-hartzaileen artean.