AIZKARDI Mendizale Elkartea

 
           2009 MARTXOAK 29
   
              41. IBILALDIA

  Emaitzak / Argazkiak

 Izena emateko FORMULARIOA  Ibiltarien zerrenda / Lista de inscritos            

       
     
IZEN EMATEA
(DOHAINIK)
l IZENA EMATEKO FORMULARIOA 
   Martxoak 1etik 27ra (22:00arte) -ITXITA-
    Del 1 al 27 de Marzo
-CERRADO-

l
ATERATZEKO EGUNEAN / DIA DE LA MARCHA
             


41.Aizkardiko Ibilaldia_Eus.pdf
41.Aizkardiko Ibilaldia_Cas.pdf
             
INFORMAZIOA
l TEL : 649 717182
(Arratsaldeko 8tatik 10etara, Astelehenetik Ostiralera
20:00-22:00, Lunes a Viernes)
(Martxoak 1etik 27ra) - (Del 1 al 27 de Marzo)

l email : ibilaldia@aizkardi.com
             
IZEN EMATEKO DATUAK
è Federazioko lizentzia zenbakia, EHNA edo DNI
      (Nº Licencia federativa, EHNA o DNI)

è
Izena eta bi abizen (Nombre y 2 apellidos)
è Ibiladi LUZEA edo MOTZA adierazi
      (Recorrido Largo o Corto)
è Federatuta BAI edo EZ. (Federado SI o No )
è Mendiko taldearen izena
     (Nombre del club al que se pertenece)
             
                           

IBILALDI LUZEA
8. Euskal Herriko Iraupen Luzeko Ibilaldien Zirkuitorako baliagarria

14 URTETIK GORAKOENTZAT

 LUZERA : 46 km.
 DESNIBELA : 2.500 m.
 IRAUPENA : 10 ordu (ggb)
 IRTEERA ORDUA : Goizeko 6:30tan

               ¡ ADI ! ORDU ALDAKETA

IBILBIDEA : Villabona (61m) - Basopeta (300m) Eskatzu (512m) - Andatza (560m) - Juanasoro (330m) - Oria-Lasarte (25m) - Gurutzeta (165m) - Santa Barbara (239m) - Hernani (45m) - Pardiola (160m) - Onddi (540m) - Manttale (600m) - Adarra (814m) - Eteneta (710m) - Lapurtxulo (590m) - Leizaran ibaia (70m) Mandabieta (250m) - Villabona (61m)

GOOGLE EARTH
 

IBILALDI MOTZA
 
 
 

 LUZERA : 22 km.
 DESNIBELA : 1100 m.
 IRAUPENA : 5 ordu (ggb)
 IRTEERA ORDUA : Goizeko 8tan
               ¡ ADI ! ORDU ALDAKETA

IBILBIDEA : Villabona (61m) - Lepasoro (105m) - Eskatzu (512m) - Andatza (560m) - Juanasoro (330m) - Atxulondo (165m) Erdoizta Basoa (370m) - Belkoain (489m) Basopeta (300 m) - Villabona (61m).


GPS - TRACK GOOGLE EARTH
     
               
Aparkalekuak

IRTEERA LEKUA /
APARKALEKUAK
l IRTEERA LEKUA : Aizkardi Mendizale Elkartea - VILLABONA (Eliz ondoan).
Lugar Salida : Aizkardi Mendizale Elkartea - VILLABONA (Junto a la Iglesia)
l
Jan edanak norberaren kontu. Comida y bebida a cargo del participante.
l
Bukaeran, dutxa zerbitzua egongo da. Al finalizar, hay servicio de duchas.
l
Ibilaldia bukatzen duten eta bertan aurkitzen diren partaideen artean, mendiko tresnaz osatutako opariak zozketatuko dira. Zozketa ordua : 17:30. Al finalizar, sorteo de artículos de montaña entre los participantes presentes que hayan finalizado la marcha.
l
Antolakuntzak, gela bat prestatuko du koltxonetekin bezperan bertan lo egin nahi dutenentzat. Zerbitzu hau erabili nahi dutenek, mesedez antolakuntzari jakinarazi telefonoz edo e-mailez. Habrá un local para dormir en colchonetas. Para hacerlo hay que apuntarse para dormir por teléfono o email .
             
                         
           
 IBILBIDEAK
     
                         
DESNIBELAK
     
                         
 ARAUTEGIA Reglamento Castellano
Ø 1. artikulua: AIZKARDIKO IBILALDIA
AIZKARDI Mendizale Elkarteak antolatutako zeharkaldi hau mendian egindako ibilbide herrikoia da, eta kirol- eta kultur-arloko helburuak ditu: mendizaletasuna bultzatzea eta Villabona inguruko leku eta ibilbideak erakustea, betiere natura erabat errespetatuz.
Partehartzea zabaltzeko asmoz, bi ibilbide prestatuko dira; bata 8. Euskal Herriko Iraupen Luzeko Ibilaldien Zirkuiturako baliagarria izango dena, eta bestea motzagoa, ibilbide erdikoa.
Ibilbide luzean parte hartzeko 14 urte beteak izatea derrigorrezkoa da.

Ø 2. artikulua: ERANTZUKIZUNAK
Parte-hartzaileek garbi izan behar dute zeharkaldi hau mendi-ibilbide bat dela, eta kirol-jarduera horren arriskuak dituela. AIZKARDI Mendi Elkarteak ez du bere gain hartzen parte-hartzaileei ibilbidean edo ibilbidearen ondorioz gertatutako istripuen, galdutako objektuen edo izandako min eta lesioen ardura. Parte-hartzaileek uko egiten diote elkartearen kontra erreklamazioak jartzeari edo indemnizazioak eskatzeari. Mendi-jarduera hau edo gainerakoak egiteko federatuta egotea gomendatzen da.
Elkarteak jarduera hau bertan behera uzteko edo atzeratzeko eskubidea du, eguraldia edo bestelako arrazoiak tarteko.

Ø 3. artikulua: IBILBIDEA
Aizkardiko 41. ibilaldia 2009ko martxoaren 29ean egingo da, irteera eta helmuga Villabonan izango direlarik. Ibilbide luzeak 46 Km inguru ditu, Villabona (61m) - Basopeta (300m) Eskatzu (512m) - Andatza (560m) - Juanasoro (330m) - Oria-Lasarte (25m) - Gurutzeta (165m) - Santa Barbara (239m) - Hernani (45m) - Pardiola (160m) - Onddi (540m) - Manttale (600m) - Adarra (814m) - Eteneta (710m) - Lapurtxulo (590m) - Leizaran ibaia (70m) Mandabieta (250m) - Villabona (61) - Villabona-tik igarotzen delarik, eta 2.500 metroko desnibel gehitua du, HAMAR ORDU inguruan burutzen dena.

Luzera erdiko ibilbideak berriz, 22 Km inguruko luzera du Villabona (61m) - Lepasoro (105m) - Eskatzu (512m) - Andatza (560m) - Juanasoro (330m) - Atxulondo (165m) - Erdoizta Basoa (370m) - Belkoain (489m) - Basopeta (300 m) - Villabona (61) - Villabona-tik igarotzen delarik, eta 1100 metro inguruko desnibel gehitua du, BOST ordu inguruan burutzen dena.

Ø 4. artikulua: INFORMAZIOA / IZEN-EMATEA
Informazioa (Martxoaren 1etik aurrera) :
- Telefonoa (lanegunetan 20etatik 22etara): 649717182
- email : ibilaldia@aizkardi.com
Izen-ematea :
Izen-ematea DOAKOA da, Martxoaren 1etik aurrera egin ahal izango da eta ondoren azaltzen diren bideak erabiliz egin daiteke:
- Interneteko helbidea: www.aizkardi.com
- AIZKARDI Mendi Elkartearen lokalean, ostegunetan 21:00etatik 22:00etara.
- Ibilaldiaren egunean bertan.
Izena emateko behar diren datuak: federazioko lizentzia zenbakia, EHNA edo DNI, izena eta bi abizen, autatutako ibilbidea, federatuta zauden ala ez, eta klubaren izena ere bai.
Datu hauen jabeari bere datu pertsonalak EUSKAL MENDIZALE FEDERAZIOAn dagokion fitxategian txertatuko direla jakinarazi zaio, eta EUSKAL MENDIZALE FEDERAZIOAk parte hartzen duen kirol proben berri emateko ekintzetan erabili ahal izango dira, 41.Aizkardiko Ibilaldiko parte-hartzaileen zerrenda ere bertako web orrialdean azalduko delarik. Baimen hori baliogabetu nahi izanez gero, nahikoa da honako helbide honetara jotzea, igorpena eta harrera egiaztatzeko aukera ematen duen edozein bide erabiliz: Euskal Mendizale Federazioa . Anoeta Pasalekua, 24. 20014-Donostia-San Sebastián, edo Aizkardi Mendizale Elkartea. Apdo.75. 20150-Villabona.

Ø 5. artikulua: ZERBITZUAK
Elkarteak lokal bat prestatuko du koltxonetekin, bezperan bertan lo egin nahi duten guztientzat. Zerbitzu hori erabili nahi dutenek izena ematean jakinarazi beharko dute. Zeharkaldia bukatzean, parte-hartzaileek udal-dutxak erabili ahal izango dituzte, Villabonako Olaederra Kiroldegian.

Ø 6. artikulua: IRTEERA
Zeharkaldi luzea goizeko SEI TERDIETAN hasiko da, eta motza ZORTZIETAN. Irteeran txartel pertsonalizatua emango zaio parte-hartzaile bakoitzari, izen-ematearen hurrenkeraren araberako zenbakiarekin. Era mailakatuan emango da irteera, gutxi gorabehera 50 parte-hartzaile minutuko.

Ø 7. artikulua: KONTROLAK
Parte-hartzaileek goian azaldutako ibilbidea egin behar dute, eta derrigor igaro behar dute ezarritako kontroletatik. Kontrol horietan martxa-txartela erakutsi beharko dute, zigilua jartzeko. Kontrolak txartelean adierazitako gutxieneko eta gehieneko denbora-tartean egongo dira zabalik.

Ø 8. artikulua: BALIZAK
Ibilbideak plastikozko zinten bidez markatuta egongo dira. Antolaketako kideek azken parte-hartzailearen atzetik egingo dute ibilbidea, zintak jasoz eta ibilbideari amaiera emanez.

Ø 9. artikulua: HORNIDURA
Parte-hartzaileei jarduera hau egiteko beharrezko diren elikagai eta edariak ekartzea gomendatzen zaie. Antolaketako kideek ura eta gutxieneko hornidura jarriko dute Juanasoro, Santa Barbara, Pardiola eta Lapurtxulo kontroletan. Ibilbidean dauden iturri naturalak: Gurutzeta (18. km) eta Txertota (38. km).

Ø 10. artikulua: ERRETIRATZEA
Ibilbidean zehar erretiratzen diren parte-hartzaileek antolaketako kideei eman behar diete txartela, edo bestela 649.71.71.82 telefono-zenbakian jakinarazi. Erretiratzeko punturik egokienak Lasarte eta Hernani dira.

Ø 11. artikulua: BUKAERA
Ibilbidea egiten duten parte-hartzaileei, martxa gehienez HAMAIKA (Ibilaldi Luzea) eta SEI (Ibilaldi Motza) orduren buruan egin duela ziurtatzen duen martxa-txartela erakutsiz gero, diploma banatuko zaie helmugan.
Arratsaldeko BOSTERDIETAN, beti bezala, mendiko materiala zozketatuko da proba amaitu duten eta bertan aurkitzen diren parte-hartzaileen artean.