ArgazkiRallyaARAUTEGIA.pdf

RallyFotograficoBASES.pdf

     
ARAUAK
1.- AURKEZPENA
Villabonako Aizkardi Mendizale Elkarteak, argazki eta mendizaletasuna bateratu nahian, mendiko ibilbide erraz batean zehar egingo den argazki rally-a antolatu du 2015eko
azaroaren 16rako. Partehartzaileek aurrez markatutako ibilbidea burutu beharko dute, zeinetan egun berean jakitera emango den, eta natura zein mendiarekin erlazionaturik egongo den gai zehatz bati buruz argazkiak atera beharko dituzten. Mendian buruturiko ekintza izaki, arropa zein oinetako egokiak erabiltzea gomendatzen da.

2.- EUSKARRI FOTOGRAFIKOAK
Onarturiko euskarri fotografikoak analogikoak, bai zuri-beltzean, bai koloretan, eta digitalak izango dira. Kamera analogikodun partehartzaileen kasuan, 36 argazkiko karrete bana emango zaie ibilbidearen hasieran. Memoria txartel estandarrak erabiltzen ez dituzten kameradun partehartzaileek dagokien komunikazio-kablea ekarri beharko dute argazkiak deskargatu ahal izateko. Memoria txartelek hutsik egon beharko dute
irteera unean.

3.- IZENEMATEA
Izenematea guztiz dohakoa da, eta rallyaren egun berean egingo da elkarte aretoan. Ez dago partehartzaileentzat mugarik, honela, adin mugarik gabe, argazki kamera bat duen
edonork parte har dezakeelarik. Bi maila bereiziko dira, bata absolutua eta bestea umeena, 12 urterarte. Inskripzio-mahaiak bederatziak eta bederatzi t´erdiak artean izango dira zabalik. Inskripzioa egin ostean partehartzaile bakoitzari oinarri hauek guztiak biltzen dituen kopia bat emango zaio, zeinetan lehiaketaren nondik-norakoak, argazkientzat utaturiko gaia eta ibilbidearen mapa agertuko den.
4.- GAIA
""
5.- IRTEERA
Argazki rallya goizeko bederatzietan hasiko da, inskripzioa egin ostean. Partehartzaile bakoitzak ibilbideari antolakuntzak zehazturiko argazki bat egin ostean ekingo dio.
6.- IBILBIDEA ETA ARGAZKIAK ATERATZEA
9
kilometro inguruko ibilbidea markatuko da, lau orduko gehienezko denboran amaitu beharko dena. Ibilbidean zehar, formatu analogikoa zein digitala erabiltzen dutenek,
antolakuntzak aurrez emaniko gaiaren inguruan 36 argazki atera beharko dituzte. Kamera digitaldunek heuren argazkiak numerazio jarraia dutela aurkeztu beharko dituzte, berahuetako bat bera ere ezabatzea baimentzen ez delarik. Antolakuntzak 649717182 telefono zenbakia zabalduko du partehartzaileek ibilbidean zehar edozein arazoren aurrean dei dezaten.
7.- EUSKARRIEN BILKETA
Partehartzaileek, beranduenik ere eguerdiko ordubatean amaitu beharko dute ibilbidea. Kamera analogikodun partehartzaileek antolakuntza berahu rebelatu eta autoreen negatiboak itzultzeaz arduratuko den karretea entregatuko dute. Euskarri digitala darabiltenek memoria txartelak entregatuko dituzte hauek ordenagailuetara deskargatuak izan daitezen, hau egin ostean partehartzaileeei itzuliko zaizkielarik. Irudi ez-jarraiak dituzten txartelak txapelketatik kanpo geratuko dira.

8.- LANEN AURKEZPENA
Partehartzaile bakoitzak ibilbidearen ostean antolakuntzari emaniko irudietatik hiru aukeratu beharko ditu, eta 20x30cm ko paperean aurkeztu beharko ditu 30x40cmko kartulina beltz baten gainean, aurrean titulua idatziz. Aurkezpen grafikoarekin batera, datu hauek dituen kartazal bat eraman beharko da: Kartazalaren kanpoaldean aurkezturiko hiru argazkien tituluak, eta barnean autorearen datuak: Izena, abizena, helbidea, telefonoa eta e-maila. Antolakuntzak onarturiko argazki originalei eginiko ikutu minimo batzuk onartuko dira, hala nola enkuadreak, distira maila, kontrastea, saturazioa, etab., baina inolaz ez ikutu grafikoak. Lanak gehienez ere azaroak 21, larunbatean 13etan aurkeztu beharko dira honako helbide honetan:
FOTOGRAFIA ARTEDIGITAL9 - Kale Nagusia, 9 - 20150-VILLABONA-GIPUZKOA
FOTO KARLIS - Pablo Gorosabel kalea, 6 - 20400-TOLOSA-GIPUZKOA
Ukitutako argazkiak argazki.rallya@aizkardi.com antolakuntzak jarriko duen e-mailera JPG formatuan bidali beharko dira

9.- LANEN ERAKUSKETA
Aurkezturiko lanak 2015eko azaroaren 23 eta 27 artean ospatuko den 32.mendi astearen barruan erakutsiko dira GUREA zine aretoan. Antolakuntzak ez ditu bere gain hartzen
erakusketan zehar gerta daitezkeen ezbeharrak, galerak edo lapurretak. Lehiaketara aurkezturiko irudiak antolakuntzaren web orrian www.aizkardi.com argitaratuko dira.
10.- BOZKETAK
Epaimahai tekniko batek autore ezberdinen HIRU lan onenak hautatuko ditu, baita umeen mailako bi argazki onenak ere, eta honen erabakia apelaezina izango da. Gainera, erakusketara doan publikoak argazki onena bozka dezake, boto hau epaimahai teknikoarekin bat etor daitekeelarik. Kasu honetan saria gehitu egingo da.
11.- SARI BANAKETA
Saribanaketa azaroak 27 OSTIRALean egingo da arratsaldeko bederatzietan GUREA zine aretoan, 32.AIZKARDIren mendi asteko azken proiekzioaren ostean. Sariak hauek
izango dira:
Argazki onenari saria........................................................ 150 Euro
Argazki onenari bigarren saria........................................... 100 Euro
Argazki onenari hirugarren saria ARTEDIGITAL9 babeslea....  75 Euro
UMEEN MAILAko bi argazki onenen egileentzat mendi-materiala opari
Publikoak hautaturiko argazki onenari saria................. Amasako Iturri-Goxo jatetxean bi lagunentzat afaria
12.- ESKUBIDEAK
Saritu gabeko lanak saribanaketa egunean jaso ahal izango dira. Saritutako lanak antolakuntzaren esku geratuko dira. Antolakuntzak dituen irudiak eta berauen eskubideak heuren autoreenak dira. Antolakuntzak kopiak egin ahal izango ditu erakusketa publiko zein promozioetarako betiere autorearen izena bertan azaltzen delarik.