![]() |
||||
![]() |
ArgazkiRallyaARAUTEGIA.pdf | ![]() |
||
ARAUAK |
||||
1.- AURKEZPENA Villabonako Aizkardi Mendizale Elkarteak, argazki eta mendizaletasuna bateratu nahian, mendiko ibilbide erraz batean zehar egingo den argazki rally-a antolatu du 2019ko azaroaren 17rako. Partehartzaileek aurrez markatutako ibilbidea burutu beharko dute, zeinetan egun berean jakitera emango den, eta natura zein mendiarekin erlazionaturik egongo den gai zehatz bati buruz argazkiak atera beharko dituzten. Mendian buruturiko ekintza izaki, arropa zein oinetako egokiak erabiltzea gomendatzen da. |
||||
2.- EUSKARRI FOTOGRAFIKOAK |
||||
3.- IZENEMATEA Izenematea guztiz dohakoa da, eta rallyaren egun berean egingo da elkarte aretoan. Ez dago partehartzaileentzat mugarik, honela, adin mugarik gabe, argazki kamera bat duen edonork parte har dezakeelarik. Bi maila bereiziko dira, bata absolutua eta bestea umeena, 12 urterarte. Inskripzio-mahaiak bederatziak eta bederatzi t´erdiak artean izango dira zabalik. Inskripzioa egin ostean partehartzaile bakoitzari oinarri hauek guztiak biltzen dituen kopia bat emango zaio, zeinetan lehiaketaren nondik-norakoak, argazkientzat utaturiko gaia eta ibilbidearen mapa agertuko den. |
||||
4.- GAIA "" |
||||
5.- IRTEERA Argazki rallya goizeko bederatzietan hasiko da, inskripzioa egin ostean. Partehartzaile bakoitzak ibilbideari antolakuntzak zehazturiko argazki bat egin ostean ekingo dio. |
||||
6.- IBILBIDEA ETA ARGAZKIAK ATERATZEA 9 kilometro inguruko ibilbidea markatuko da, lau orduko gehienezko denboran amaitu beharko dena. Ibilbidean zehar, formatu analogikoa zein digitala erabiltzen dutenek, antolakuntzak aurrez emaniko gaiaren inguruan 36 argazki atera beharko dituzte. Kamera digitaldunek heuren argazkiak numerazio jarraia dutela aurkeztu beharko dituzte, berahuetako bat bera ere ezabatzea baimentzen ez delarik. Antolakuntzak 649717182 telefono zenbakia zabalduko du partehartzaileek ibilbidean zehar edozein arazoren aurrean dei dezaten. |
||||
7.- EUSKARRIEN BILKETA Partehartzaileek, beranduenik ere eguerdiko ordubatean amaitu beharko dute ibilbidea. Kamera analogikodun partehartzaileek antolakuntza berahu rebelatu eta autoreen negatiboak itzultzeaz arduratuko den karretea entregatuko dute. Euskarri digitala darabiltenek memoria txartelak entregatuko dituzte hauek ordenagailuetara deskargatuak izan daitezen, hau egin ostean partehartzaileeei itzuliko zaizkielarik. Irudi ez-jarraiak dituzten txartelak txapelketatik kanpo geratuko dira. |
||||
8.- LANEN AURKEZPENA |
||||
9.- LANEN ERAKUSKETA Aurkezturiko lanak 2019ko azaroaren 25 eta 29 artean ospatuko den 36.mendi astearen barruan erakutsiko dira GUREA zine aretoan. Antolakuntzak ez ditu bere gain hartzen erakusketan zehar gerta daitezkeen ezbeharrak, galerak edo lapurretak. Lehiaketara aurkezturiko irudiak antolakuntzaren web orrian www.aizkardi.com argitaratuko dira. |
||||
10.- BOZKETAK Epaimahai tekniko batek autore ezberdinen HIRU lan onenak hautatuko ditu, baita umeen mailako bi argazki onenak ere, eta honen erabakia apelaezina izango da. Gainera, erakusketara doan publikoak argazki onena bozka dezake, boto hau epaimahai teknikoarekin bat etor daitekeelarik. Kasu honetan saria gehitu egingo da. |
||||
11.- SARI BANAKETA Saribanaketa azaroak 27 OSTIRALean egingo da arratsaldeko bederatzietan GUREA zine aretoan, 35.AIZKARDIren mendi asteko azken proiekzioaren ostean. Sariak hauek izango dira: Argazki onenari saria........................................................ 150 Euro Argazki onenari bigarren saria........................................... 100 Euro Argazki onenari hirugarren saria ....................................... 75 Euro UMEEN MAILAko bi argazki onenen egileentzat mendi-materiala opari Publikoak hautaturiko argazki onenari saria................. Amasako Iturrigoxo jatetxean bi lagunentzat afaria |
||||
12.- ESKUBIDEAK Saritu gabeko lanak saribanaketa egunean jaso ahal izango dira. Saritutako lanak antolakuntzaren esku geratuko dira. Antolakuntzak dituen irudiak eta berauen eskubideak heuren autoreenak dira. Antolakuntzak kopiak egin ahal izango ditu erakusketa publiko zein promozioetarako betiere autorearen izena bertan azaltzen delarik. |
||||