EUSKAL HERRIKO HIRIBURUAK UZTARTUZ 2003-2004-2005 | |||
1. SEKTOREA: | DONOSTIA ... BAIONA | ![]() |
AIZKARDI Mendizale Elkartea |
2. ETAPA: | BERA ... SARA | VILLABONA | |
![]() |
RESUMEN DEL RECORRIDO | |||||||
Oharra |
Altuera | Km | Ordutegia | ||
BERA | 0 | 0 | 0:00 | |
Etxeberriko borda | 300 | 2,5 | 0:35 | |
Manttale | 574 | 4,5 | 1:10 | |
Ibardin | 317 | 6,2 | 1:35 | |
Erentzazu | 384 | 6,6 | 1:45 | |
Intzola Benta | 140 | 9,6 | 2:30 | |
Deskargahandiko lepoa | 273 | 10,7 | 2:50 | |
Zubiria gaina | 568 | 12,0 | 3:25 | |
Zizkuitza lepoa | 705 | 13,3 | 3:50 | |
Larrun gaina | 900 | 14,8 | 4:15 | |
Hiruiturrieta | 530 | 16,7 | 5:00 | |
SARA | 60 | 21,2 | 6:15 | |
Hiruiturrieta | 530 | 16,7 | 5:00 | |
S. Ignazio lepoa | 169 | 19,6 | 5:45 | |
Suhalmendi | 301 | 21,5 | 6:15 | |
Mendiondoko borda | 180 | 22,4 | 6:30 | |
SENPERE | 16 | 27,0 | 7:20 | |
![]() |
DESCRIPCIÓN DEL RECORRIDO | |||
l BERA | Altuera : 56m | Distantzia : 0,0Km | Ordutegia : 0h00m |
* Basurde ehiza egiteko
lekua da. Ehiza garaian, bertakoek ehizaldi handiak antolatzen dituzte.
Gune hartara bide asko iristen dira, eta ehiztariak hantxe elkartu ohi
dira.Eskuineko pistatik zuzen-zuzen Ibardinera (317m) joaten da; ezkerrekotik,
berriz, Kalbario Erreka inguruko muinoen gainetik joaten da. Guk aurreko
bidetik joko dugu, Iparraldera, eta berehala borden gainetik igoko gara,
eta handik Manttale (574m) gailurrera iritsiko. |
|||
pMANTTALE | Altuera : 574m | Distantzia : 4,5Km | Ordutegia : 1h00m |
Manttale gailurrean arrasto zuri-urdinak ikusiko ditugu; hortik Ibardineko mendatera iritsiko gara. Arrastoei jarraituz, gailurra igaro eta berehala, 3 kromletx edo mairu-baratze aurkituko ditugu, hiruki bat osatzen dutela. Aldapa malkartsuan behera jarraitu eta laster helduko gara Ibardineko mendateko lehen etxeetara; han arrasto zuri-gorriak ikusiko ditugu (Pirinioetan zehar datozenak, GR-10). Errepidean behera jaitsiko gara, benta artetik, mendateraino. |
|||
][ IBARDIN | Altuera : 317m | Distantzia : 6,2Km | Ordutegia : 1h35m |
Arrastoei jarraituz, Urruñara doan errepidean behera 50m jaitsi eta eskuinera bide bat hartuko dugu, Ibardinen gaineko Erentzazuko (384m) belardian zehar. Han banalerroa jarrai dezakegu, eta muinoz muino Intzolako bentaraino jaitsi, baina jaitsiera oso malkartsua da eta hobe da muinoen ertzetik joatea, ezkerretara doazen arrastoei jarraituz, aurrena Ipar-Ekialderantz eta gero Ipar-Mendebalderantz, haraneraino. Eskuinaldera jaisten jarraituko dugu, Hego-Ekialderantz, erreka baten ondotik, baso erre berri batean zehar; hortik Intzolako errekara iritsiko gara, eta han antzinako galtzada erromatarra topatuko dugu. Haran horretan zegoen Oleta eta Bera elkartzen zituen igarobide naturala. Oleta Urruña eta Azkaineren artean dagoen herrixka bat da. Galtzada erromatarrean eskuinera joko dugu, erreka zeharkatu eta gero, eta basoan zehar joango gara, Intzolako bentara iritsi arte; izen bereko errekaren ondoan dago benta hori. |
|||
][ INTZOLA BENTA | Altuera : 140m | Distantzia : 9,6Km | Ordutegia : 2h25m |
Arrasto zuri-gorriei jarraituz, erreka zeharkatuko
dugu, zubi txiki bat igaroz, eta bide aldapatsu batean gora igoko gara,
altuera azkar hartuz. Geroxeago, aldapa arinagoa da; Ladrunarriko gaina
inguratuz jarraituko dugu, Deskargahandi (273m) izeneko mendigune zabal
batera iritsi arte; hor Trabenia (Oleta) eta Ziburumenditik datozen bideak
gurutzatzen dira, Nafarroa aldeko pistak hartzeko. Aurrean Larrun ageri
da, berebizikoa, antena eta benta zuriak erakutsiz; hara iristeko, 600
metro igo beharra dago. Trabeniara doazen GR arrastoak utzi, utzi eskuinetara doan bidea ere, eta aurrera jarraituko dugu, gutxi markaturiko bide batean zehar, harri-pila txiki batzuen atzetik; aurrena, igoera leuna da, baina berehala gogortzen da, Zubiria (568m) mendiaren gerri belartsuan gora; laster gara haren gailurrean; banalerroa hartu eta ez dugu utziko Larrunera arte; gero eta bertago ikusten da. Muino batzuetara jaitsi pixka bat eta berriro gora jarraituko dugu gainez gain, belardia zanpatuz, Larruntxiki harritsuraino iritsi arte. Ezkerraldeko bidetik mendia gerrialdetik inguratu, 600 bat metroko altuerari eutsiz, eta harrietan zizelkaturiko erliebe batzuk aurkituko ditugu, Maurice Abeberryren omenezkoak; Miarritzeko Oldarra dantza-taldeko lehendakaria izan zen eta Frantziako Pilota Federazioaren lehendakaria ere bai; Larrun mendiko malda horietan hil zen 1988an. Bideari jarraituz, Zizkuitza (705m) muino zabalera iritsiko gara; han autoentzako pista bat ikusiko dugu, Beratik datorrena. Muinotik gailurreraino bidezidorretan barna igo gaitezke, terraza batzuetan zehar, TDF-ko antenaraino. Lasaiago igo nahi izanez gero, pista jarrai dezakegu; gailurra eskuinaldetik inguratzen du, eta berataraino eramango gaitu. |
|||
p LARRUN | Altuera : 900m | Distantzia : 14,8Km | Ordutegia : 4h15m |
Gailur osoa urbanizaturik dago; metro gutxitan era guztietako eraikinak daude: antzinako baseliza bat, Espiritu Santuari eskainitako kapera eta guzti; Eugenia de Montijo 1859 mando gainean igo zenekoa oroitzeko ipini zuten plaka oroigarri bat, kremailera-trenaren amaierako geltokia (Azkaine eta Sara artean dagoen San Inazio mendatetik abiatzen da; 1923an jarri zuten martxan tren hori); benta batzuk ere badaude, eta denetik saltzen dute: alkohol-edariak, "souvenirs" direlakoak, eta abar; komunikazioetako antena handi bat ere badago, telebista kilometro askotara iritsarazten duena; badago, baita ere, orientazio-mahai bat, inguruetako orografia garrantzitsuena seinalatzen duena 360º jiran; handik ikus daiteke Donostia, eta berdin Hazparne, eta mendi asko: Anboto nahiz hasi Pirinioetako gailur garrantzitsuak. Gailurra utzi, trenaren geltokia ere utzi, eta arrasto berdeei jarraituz joango gara trenbidearen ondoan 200 bat metrotan. Gero aldapa handi bat jaitsiko dugu baso txiki bateraino; hura zeharkatu, eta arrasto zuri-gorriak aurkituko ditugu (GR-10). Eskuinera jo, eta laster iritsiko gara Hiruiturrietako muinoko zabalgune berdera. |
|||
][ HIRUITURREITA | Altuera : 530m | Distantzia : 16,7Km | Ordutegia : 5h00m |
Trabenia (Oleta), Azkaine eta Saratik datozen bideak elkartzen dira; lurretik hiru iturri jaiotzen dira arku itxuran, eta hortik datorkio izena.Zelaigune horretan, Azkainera doazen bideak ezkerretara utzi eta arrasto zuri-gorriei jarraituko diegu eskuinera, ordekan, kremailera-trenaren burdinbidea zeharkatu eta aldapa handian behera jaitsiko gara. Eskuinetara Urkilako gailurra dago, eta urrunago Sarako harana. GR-10 bideari jarraituz, baserrietara doan bide asfaltatura iritsi, eta errepide nagusira jaitsiko gara; hura zeharkatu, eta Sara herriko erdiguneraino joango gara. |
|||
l SARA | Altuera : 60m | Distantzia : 21,3Km | Ordutegia : 6h15m |
|
SENPERERA JAISTEKO AUKERA | |||
][ HIRUITURREITA | Altuera : 530m | Distantzia : 16,7Km | Ordutegia : 5h00m |
Zelaigunean, ezkerretara nahiz eskuinetara arrasto zuri-gorriekin doazen bide guztiak utzi, eta ezkerraldeko bide estu bat hartuko dugu, ondo seinalatu gabea; arrasto berdeak dauzka, eta GARE ipintzen duen seinale bat, S. Inazio mendatean. Altxangako gailurrera igo gabe, hura inguratuz jarraituko dugu horizontalean, eta Korralhandia izeneko ustezko oilategia aurkituko dugu; Napoleonen garaiko gerra-babesgune bat da. Handik aldapa handian behera jaitsiko gara, ia seinalerik gabeko bidean barna, Galardiko Errekaren amildegi ertzean. Tren geltokira iristean, trenbidea zeharkatu eta San Inazio mendatera iritsiko gara. |
|||
][ SAN INAZIO LEPOA | Altuera : 169m | Distantzia : 19,6Km | Ordutegia : 5h45m |
Errepidea zeharkatu eta Sara aldera doana eta haren parean doan beste bat utzi, benten atzean beste bide bat hartu, eta hesi bateraino joango gara; hura igaro, eta arrasto urdin eta laranja eta horiak ikusiko ditugu eskuinetara. Eskuinaldetik jarraituz, muino bat inguratuko dugu belardi bateraino. Pixka batean gora igo, eta arrasto zuri-gorriak topatuko ditugu; haiei jarraituz, gora egingo dugu. Suhalmendiko antena ikusiko dugu aurrez aurre, eta denbora gutxian iritsiko gara gailurrera. |
|||
p SUHALMENDI | Altuera : 301m | Distantzia : 21,5Km | Ordutegia : 6h15m |
Azkaine eta Senpere gaineko punturik garaiena; itsasertza ikusten da handik, eta Sarako mendiak ere bai.Argindarraren lineari jarraituz, arrasto zuri-gorriak ikusiko ditugu Ekialdera, eta aurrerago pista bat; eskuinera jo eta borda batzuetara iritsiko gara, Mendiondokoborda izenekora hain zuzen. Amotze auzora doazen arrasto zuri-gorriak utzi, eta ezkerraldera, Iparralderantz doan bigarren pista hartuko dugu; arrasto horiak dauzka eta SP-6 ipintzen duen kartel bat. Pistan aurrera joan, zelaian, Hego-Mendebaldera hartu gora, eta berriro jaitsiko gara Iparralderantz, beste pista bateraino, eta handik Senperera iritsiko gara. |
|||
l SENPERE | Altuera : 16m | Distantzia : 27,0Km | Ordutegia : 7h20m |
Gaur egun, Senperen ospatzen da urtero Iparraldeko ikastolen eguna, Herri Urrats izenekoa, Ezpeleta bidean 2,5 Km-ra dagoen aintziraren inguruetan. |
![]() |