EUSKAL HERRIKO HIRIBURUAK UZTARTUZ 2003-2004-2005 | |||
1. SEKTOREA: | DONOSTIA ... BAIONA | ![]() |
AIZKARDI Mendizale Elkartea |
3. ETAPA: | SENPERE ... BAIONA | VILLABONA | |
![]() |
RESUMEN DEL RECORRIDO | |||||||
Oharra |
Altuera | Km | Ordutegia | ||
SENPEREko URTEGIA | 49 | 0 | 0:00 | |
Senpereko Oihana | 143 | 3,6 | 0:50 | |
Arantzetakoborda | 32 | 7,6 | 1:40 | |
Larreburua | 79 | 9,0 | 2:00 | |
Hemerretziak | 87 | 11,0 | 2:30 | |
Sta. Barbarako gaina | 150 | 12,0 | 2:55 | |
Arruntza | 47 | 13,6 | 3:20 | |
Portua | 12 | 15,5 | 3:50 | |
Errobi Ibaia | 5 | 17,4 | 4:15 | |
BAIONA | 5 | 24,8 | 5:45 | |
![]() |
IBILBIDEAREN NONDIK NORAKOA | |||
l SENPEREKO URTEGIA | Altuera : 49m | Distantzia : 0,0Km | Ordutegia : 0h00m |
|
|||
l SENPEREKO OIHANA | Altuera : 143m | Distantzia : 43,6Km | Ordutegia : 0h50m |
Errepidea zeharkatu eta Ipar-Mendebal aldera jarraituko dugu; eskuinetara pista bat agertuko zaigu, eta zurezko mahaiak dauden beste gune batera iritsiko gara; han borda bat dago, ehiztariek erabiltzen dutena. Zorua lurrezkoa duen pista horretan barna jarraituko dugu Iparralderantz, aldapa behera, usategien ondotik; argi ibiltzeko adierazten duten seinaleak daude. Beti eskuinera egingo dugu, basotik irten arte; gero, argindarraren kableen azpitik igaroko gara, eta aurrean agertuko zaigu Santa Barbarako gailurra, eguneko altuena; antena luze eta mehe bat dauka goienean. Alde guztietan baserriak ikusiko ditugu barreiaturik; Arbona, Arrangoitze eta Uztaritzeko auzoetakoak dira. Pistan aurrera jarraitu, eta laster beste bat hartuko dugu eskuinaldera; pixkanaka, errepide txiki bateraino jaitsiko gaitu; ezkerretara, Arantzetakoborda auzoa izango dugu gertu. Bidean eskuinera egin, aldapa gogor batean gora, bidegurutze bat ezkerretara utzi, eta Larretxuriara doan bidean barna D3 errepidera iritsiko gara, Arrangoitzeko Dornariette auzoaren parera, Larreburua baserritik gertu. |
|||
l LARREBURUA | Altuera : 79m | Distantzia : 9,0Km | Ordutegia : 2h00m |
|
|||
p SANTA BARBARA | Altuera : 150m | Distantzia : 12,0Km | Ordutegia : 2h55m |
Arrasto horiak dituen bidea basoan barna gailurretik Ipar-Ekialdera badoa ere, badago pista zabal bat hesiaren alboan; arrasto horiko bidea ia ez da erabiltzen, eta leku batzuetan moztuta dago eta beste batzuetan hesituta, ehiztarientzat edo baserrietarako. Bi bide horietako edozein hartuta, uso-ehizarako postuen aldamenetik igaroko gara, eta tresna mekaniko bitxiak ikusteko aukera izango dugu. Kontuan izan, pistatik segitzen badugu, 500 bat metrora eskuinera jo behar dela, berriro arrasto horiei jarraitzeko; hortik asfaltozko pista batera iritsiko gara, Bustinkarrika izeneko baserri-multzo bateraino, Arruntza auzoan. Jaitsi, zubi batetik errepide nagusia zeharkatu eta Arruntzan sartuko gara, plaza (eta aldi berean frontoi) polit batean. |
|||
l ARRUNTZA | Altuera : 47m | Distantzia : 13,6Km | Ordutegia : 3h20m |
Pilotaplaza ezkerretara utzi, eta Elizakobidea kalean barna joango gara, frontoiaren hormaren atzetik; 50 bat metrora, eskuineko kalea hartuko dugu, Kattokienea, amaieraraino, eliza ezkerretara uzten dugula. Kalearen amaieran, eskuinera joko dugu, Muskoenea Patarran barna, aldapa handian behera, arrasto horien atzetik. Behean, Uztaritzeko errepidera irtengo gara; ezkerrera jo, eta lurrezko pista batean sartuko gara, beti arrasto horien atzetik. Pista horretan barna, Antzara erreka inguruko lursail ederrak ikusiko ditugu, Portua bideko etxeetara iritsi arte. Ezkerrera jo, arrasto horiei jarraituz, gora doan kalea utzi, Errekaldea Bidetik jarraitu, eta eskuinetara lur landuak eta belazeak ikusiko ditugu. Bukaeran, eskuinera jo eta pista batean barrena joango gara, Errobi ibaiaren ertzeko asfaltozko pista batera iritsi arte. |
|||
l ERROBI IBAIA | Altuera : 5m | Distantzia : 17,4Km | Ordutegia : 4h15m |
Hortik Baionarainoko bidea egiteko, asfaltoa zanpatuz joan behar baitugu, zapatila erosoak janztea komeni zaigu. Errobi ibaiaren ertzetik jarraitu, haren bihurguneen inguruan, 7 bat kilometroan, autopista bat zeharkatu, eta berdin trenbidea azpitik, eta hiriguneko lore-baratzetara iritsiko gara, katedralaren ondora. |
|||
l BAIONA | Altuera : 5m | Distantzia : 24,8Km | Ordutegia : 5h45m |
Baiona latinizazioaren muga izan da lurralde akitaniarraren eta euskaldunaren artean. Goi Baionak, harresiz inguraturik, latina bereganatu zuen; Behe Baionak, aldiz, Lapurdi osoarekin batera, lehengo hizkuntzari eta ohiturei loturik jarraitu zuen. Muga horrek mendeetan iraun du, giza taldeen arteko banaketa eta liskar gogorrak ekarriz. Hiriburua alde batekoen eta bestekoen esku egon izan da, hala Nafarroako erregeen esku, nola frankoen esku, eta baita ingelesen esku ere (Rikardo Lehoi Bihotza erregea Akitaniako duke izan zen).Itsasora zabalik dagoen hiria da Baiona. Baionaren alderik tipikoena eskuinetara daukagu, Errobi ibaiaren beste aldean; hantxe dago Baiona Ttipia, bere kale esku Erdi Arokoekin; bertan denda gutxi baina taberna asko dago. |
![]() |