EUSKAL HERRIKO HIRIBURUAK UZTARTUZ 2003-2004-2005 | |||
2. SEKTOREA: | BAIONA ... DONIBANE GARAZI | ![]() |
AIZKARDI Mendizale Elkartea |
2. ETAPA: | ITSASU ... BIDARRAI | VILLABONA | |
![]() |
IBILBIDEAREN LABURPENA | |||||||
Oharra |
Altuera | Km | Ordutegia | ||
ITSASU | 80 | 0 | 0:00 | |
Laxia | 40 | 1,5 | 0:15 | |
Atarri | 370 | 3,8 | 1:00 | |
Amezketa | 476 | 5,5 | 1:30 | |
Zuharteko lepoa | 566 | 6,3 | 2:00 | |
Gorospil | 701 | 10,1 | 2:45 | |
Arretse lepoa | 574 | 11,3 | 3:15 | |
Mehatseko lepoa | 718 | 13,0 | 3:40 | |
Artzamendi | 926 | 14,5 | 4:05 | |
Mehatseko lepoa | 718 | 16,0 | 4:25 | |
Itsusiko Harriak | 629 | 17,5 | 4:40 | |
Arpekosaindua | 360 | 19,5 | 5:45 | |
BIDARRAI | 145 | 24,0 | 7:00 | |
![]() |
IBILBIDEAREN DESKRIPZIOA | |||
lITSASU | Altuera : 80m | Distantzia : 0,0Km | Ordutegia : 0h00m |
Lehen etxeetara iristean, Artzamendiko gailurra ikusiko dugu hegoaldera, aldapa gogorrarekin, eta Mondarrain gailur konikoa ere bai Hego-mendebaldera, gure eskuinetara. Bien artean, Laxiako amildegi zuhaitzez betea, Bizkarluzeako ur-jauziekin; hantxe gutxi gorabehera omen zegoen otsaleku bat, otsoak harrapatzeko estugune bat alegia. Gaur egun, errepide batek zeharkatzen ditu lur horiek, eta 11 Km daude Artzamendi gailurreraino. Etxeen artera sartu gabe, eskuineko bidea hartu, eta laster pista batera iritsiko gara, eskuinera hura ere, aldapa gogor bati ekiteko, gereziondoen azpitik, mendebalde eta ipar-mendebalde norabidean; Legarre mendilerrotik behera dagoen amildegian barna sigi-saga joan eta bidegurutze batera iritsiko gara: aurrera doana utzi, mendilerrora baitoa zuzen, eta Atarri gailurrera eramango gaituen bidea hartuko dugu. |
|||
pATARRI | Altuera : 370m | Distantzia : 3,9Km | Ordutegia : 1h00m |
Gailurrik gailur bidezidorrari jarraitu mendebalderantz eta Legarre (349m) mendilerrora iritsiko gara; bidea zeharkatu eta lurrezko pista bat hartuko dugu hegoalderantz, Ezkondrai (550m) gailurrera igotzeko; handik Amezketa (476m) mendilerrora igaroko gara, eta hurrena Mondarrain gainera. Eskuinetara Ezpeletara doan jaitsiera alde batera utzi, eta ezkerretara, hegoaldera, Mondarrain gaina ikusiko dugu. Leku horrek eta aldapa handiak Adarraren antz handia du. Hegoaldera igo eta pagadi batean sartuko gara; pago zahar goroldioz estaliak ikusiko digu. Horrelako basoak zeuden euskal mendietan, artzaintzak indar handia hartu baino lehenago. Baso horretatik gailurreko haitzetara irteten da; eskuinetik joko dugu; hala ere, ezkerretik igotzea ere aukerakoa da, zorua hobeto zein aldetatik dagoen ikusita. |
|||
p MONDARRAIN | Altuera : 749m | Distantzia : 6,4Km | Ordutegia : 2h00m |
Hegoaldera jarraituko dugu, alboko mendilerroraino; mendiaren gerritik Urrezti gailurra inguratuko dugu, bide bati jarraiki, eta handik Zuharte (566m) mendilerrora iritsiko gara. Hantxe topatuko ditugu GR-10 bideko arrasto zuri-gorriak. Haranaren beste aldean Artzamendi ikusiko dugu, eta Mehatse mendilerroa, baina guk Arretse mendilerroa zeharkatu behar dugu, ezkerreko pista hartuta, arrastoei jarraiki, edo, nahi izanez gero, eskuineko muinoetako belazeetan zehar, Bizkarluzen barrena, inguruka, Gorospil (702m) gailurrera iritsi. Mendilerrora iritsi aurretik, Esteben Borda izeneko abeltegiaren ondotik igaroko gara; mendiko aterpea dago bertan. Mendilerroan Laxiara doan bidea topatuko dugu; inguruetan zenbait benta ikusiko ditugu, jatetxe eta guzti, eta autoak ere ugari.GR-10 bideko arrasto zuri-gorriei jarraitu, eskuinera pista bat hartu eta, aurrerago, berriro errepidera irtengo gara, Mehatse aldera bihurgunea hartu aurretik, Iguzkimendi (844m) eta Artzamendi (926m) gailurren artean. |
|||
][ MEHATSEKO LEPOA | Altuera : 718m | Distantzia : 13,1Km | Ordutegia : 3h40m |
Bi aldeetara gertu dauden gailurretako batera igo gaitezke. Gehienetan, Artzamendira igotzeko ohitura dago, 926m-rekin besteak baino garaiagoa baita; handik ikuspegi zabala dago itsasoraino, euskal itsasertzetik Landetako inguruetaraino; gertuko eta urruneko mendi asko ikus daitezke beste alde batetik. Errepidez igo daiteke, edo, bestela, belazean zehar nahiz harri tartean gora. Gailurrean eraikuntza zenbait ikusiko ditugu, antena batzuekin; jendea sartzea debekaturik dago, eta ingurua asko itsusten dute; hala ere, aski da iparrera nahiz mendebaldera begiratzea begiak gozatzeko. |
|||
][ MEHATSEKO LEPOA | Altuera : 718m | Distantzia : 16,0Km | Ordutegia : 4h25m |
|
|||
p ITSUSIA | Altuera : 613m | Distantzia : 17,5Km | Ordutegia : 4h40m |
Leizetik behera joko dugu, bide arrastodunari jarraiki; laster iritsiko gara Arrusia baserrira doan bidera; baserri hori Arpekosainduaren zaintzaile dago. Errepidean barna 3 Km egin eta Infernukozubia izena duen eta Bastan ibaiaren gainean dagoen zubira iritsiko gara. Bidarraitik gertu gaude; bidea utzi, eta ur biltegi batera doan bidea hartuko dugu, antzinako bidarri bat. Bidarrian barrena ekialderantz joango gara, asfaltozko pista bateraino, eta handik Bidarrai erdiraino. |
|||
l BIDARRAI | Altuera : 145m | Distantzia : 24,1Km | Ordutegia : 7h00m |
|