EUSKAL HERRIKO HIRIBURUAK UZTARTUZ 2003-2004-2005 | |||
3. SEKTOREA: | DONIBANE GARAZI... MAULE | ![]() |
AIZKARDI Mendizale Elkartea |
1. ETAPA: | DONIBANE GARAZI ... IRATI | VILLABONA | |
![]() |
RESUMEN DEL RECORRIDO | |||||||
Oharra |
Altuera | Km | Ordutegia | ||
DONIBANE GARAZI | 159 | 0 | 0:00 | |
Zaro | 246 | 2,5 | 0:40 | |
Handiaga | 587 | 6,5 | 1:50 | |
Gatarre | 761 | 7,9 | 2:15 | |
Bilgoza lepoa | 571 | 10,5 | 3:00 | |
Haltza lepoa | 782 | 15,5 | 4:20 | |
Salbatore Kapera | 920 | 17,5 | 4:50 | |
Burdinkurutzeta | 1135 | 19,3 | 5:30 | |
IRATI | 1000 | 22,2 | 6:00 | |
Salbatore Kapera | 920 | 17,5 | 4:50 | |
Zurzai Lepoa | 1135 | 21,0 | 6:00 | |
Iharrita | 1387 | 22,5 | 6:30 | |
Okabe | 1466 | 23,0 | 6:40 | |
IRATI | 1000 | 27,0 | 7:45 | |
![]() |
DESCRIPCIÓN DEL RECORRIDO | |||
lDONIBANE GARAZI | Altuera : 159m | Distantzia : 0,0Km | Ordutegia : 0h00m |
St.Michel auzora doan
errepidea zeharkatu, eta aurrera egingo dugu, GR arrastoei jarraituz.
Arrastoak utzi, eta ezkerrera joko dugu, iparraldera; laster, pistak mendebaldera egingo du bat-batean, eta handik mendi-lerro batera iritsiko gara; kolore askotako arrastoak ikusiko ditugu han. Eskuinetara, Gatarre tontorra dugu, belazez eta muturrean harkaitzez osatua. Hego-ekialdera jarraituko dugu, mendiaren gerritik pixkanaka igoz, gailurra jo arte. |
|||
pGATARRE | Altuera : 761m | Distantzia : 7,9Km | Ordutegia : 2h15m |
Kontrako aldetik jaisten
hasiko gara, ipar-ekialderantz, gorakoan utzitako pistaraino; handik joango
gara hurrengo mendi-lerrora, eta han ikus daiteke Buluntzako trikuharri
hesitua. Iparraldera doan pista bat utzi, eta beste bat hartuko dugu eskuinera;
laster bide belazetsuan barna jarraituko dugu, ekialderantz, han gertuko
mendi-gain bateraino. Haren gainetik aurrera joan eta behera abiatuko
gara, Bilgoza (571m) aldera. Arrasto hori-berdeak ikusiko ditugu; liaison Iraty (Iratira heltzeko) ipintzen du, baina ez dugu handik joko, errepidez baitoaz, gure ezkerretara. Hego-ekialdera jarraituko dugu, Mokorria baserri aldera, Mokorreta mendiaren gerrian zehar. Baserrira iritsi aurretik, eskuinera joko dugu pista belazetsu batean zehar, eta lursail hesitu bat topatuko dugu. Ezkerrera doan bidea hartu, saila iparraldetik inguratuz, eta baserriaren azpitik igaroko gara. Bide horretatik Mokorretaren beste aldeko mendi-lerrora iritsiko gara, eta han berriro egingo dugu topo liaison Irati-ko arrastoekin. Hego-ekialdera jarraituko dugu, pista itzaltsu batean barna, inguruko gailurrak albora utziz, hegoaldetik. Gero, basotik irten eta borda batzuetara iritsiko gara; gailurrak albora utziz jarraituko dugu haien hegoaldetik, Haltza (782m) mendilerrora iritsi arte. Han Burdinkurutzeta mendatera eta Iratira doan bidera iritsiko gara (iturri bat dago). Aurrean, hegoaldera begira, Iraukotuturru gailurra daukagu, Esterengibel ibaira jaisten diren ertz luzeekin. Ezkerretara, berriz, Okabe gaina, eta haren alboan Saroberri gailurra, Burdinkurutzeta mendi-lerroan; hiru ertz belazetsu ditu, Ezterengibel haran aldera jaisten direnak; batik bat erdiko ertza nabarmentzen da, Okabro izenekoa. Errepidea zeharkatu, ezkerretara doan pista bat utzi, eta errepidearen alboko bide bat hartuko dugu, haren parez pare. Beste mendi-lerro batera iritsiko gara; ezkerraldetik jarraitu, errepidearen albotik, eta mendi-lerroraino igoko gara; han Salbatore kapera ikusiko dugu. |
|||
l SALBATORE KAPERA | Altuera : 920m | Distantzia : 17,5Km | Ordutegia : 4h50m |
Salbatoreko kaperari Elizagarai deitzen dio hango
jendeak; aspaldidanik joan izan dira hara Irati inguruko artzainak, hala
Behe Nafarroakoak nola Zuberoakoak; eta eragina Orbaiztaraino iritsi da,
Nafarroa Garaiko Aezkoan zehar. Erromeriak egin izan dira bertan, eta
mitologiako aztarna asko ageri dira kapera horri buruzko elezaharretan;
diotenez, kapera horretan zegoen argi-mutila edo kandela-oinarria basandere
batena omen zen, eta Mendibeko mutil batek ostu omen zuen. Errepidea zeharkatu eta Peredikahegiko ertzean gora doan bide belazetsua hartuko dugu; handik Saroberri gainera iristen da. Errepidea ere harantz doa, bihurgunez bihurgune; gu goazen bidea, berriz, zuzen-zuzen, azken bihurgunean errepidearekin bat egin arte. Han, errepidean zehar jarraituko dugu kilometro batean Burdinkurutzeta mendatera heldu arte. |
|||
][ BURDINKURUTZETA | Altuera : 1135m | Distantzia : 19,3Km | Ordutegia : 5h30m |
Errepidea mendatean bertan utzi, eta eskuinera doan bide bat hartuko dugu, liaison Irati-ko arrasto berde-horien atzetik, borda batzuetara iritsi arte. Errekasto bat zeharkatu eta beste aldean behera jarraituko dugu, errepidearen azpitik. Baso txiki batean sartuko gara, beste borda bat topatu arte, eta Burdinkurutzeta errekastoa behin baino gehiagotan zeharkatu beharko dugu, zelai batera iristeko; hau urtegi bat dago, inguruko errekak biltzen dituena. Aurreraxeago, Iratiko Etxola ikusiko dugu, udal-aterpe txiki bat; hantxe amaitzen da gure ibilaldia. |
|||
l IRATI | Altuera : 1000m | Distantzia : 22,2Km | Ordutegia : 6h00m |
Iratiren ezaugarri nagusia hauxe da: lur gorabeheratsu horietan belaze handiak sortu dira, bi aldeetako artzainen gozagarri; aspaldidanik igotzen dituzte artaldeak Iratira, eta kultura garrantzitsu bat eraiki dute, mitoek eta elezaharrek erakusten dutenez. Erdigune geografiko eta kulturala Okabe, Irau y Errozateren artean osatzen dute. Antzinaroan Iratiko artzainak mendateetan elkartzen ziren, Zizakoak nahiz Garazikoak, Aezkoakoak, Zaraitzukoak nahiz Zuberoakoak; Okabeko ordeka leku berezia da, handik igarotzen baitira bi aldeetako artzainbide guztiak, artzain-bizitzaren komunikaziogune nagusi izanik antzinatetik. Trihuharririk garrantzitsuenak hantxe daude; denen artean, Ilharritako mairu-baratzeak dira nabarienak. |
OKABERA IGOTZEKO AUKERA | |||
][ AZKEN BIHURGUNEA | Altuera : 1090m | Distantzia : 18,3Km | Ordutegia : 5h15m |
Oraindik sasoian daudenek ibilbide luzeagoa egiteko aukera dute; Iratiko lekurik esanguratsuena dela esan daiteke.
Errepidea zeharkatu, eta eskuinera gertu daukagun GR-10 hartu ordez, ezkerretara Iratira jaisten den errepidearen lehen bihurguneraino joango gara. Bihurgune horretan pista harritsu bat ikusten da, eta handik sartuko gara. Pista belazetsu bihurtuko da, eta pagadi zoragarri batean sartuko gara. Bideak gora egiten du, bihurguneak eginez, basoan zehar, tarteka argiuneak erakutsiz; azkenean, basotik irten eta gain belazetsu batera azalduko gara, GR-10 bidearekin bat egiteko.Ilharrita gainean gaude; eskuinetara, beheraxeago ikus dezakegu. Hilerri bat da, eta Euskal Herriko Historiaurreko punturik garrantzitsuenetakotzat jotzen dute; 17 mairu-baratze ikus daitezke zelaigunean.Okabe gainera iristeko ez da asko falta; hortxe dago, ezkerretara. GR-10 arrastoen atzetik igoko gara, belazean zehar, gailurreko harkaitzetara iritsi arte. |
|||
p OKABE | Altuera : 1466m | Distantzia : 23,0Km | Ordutegia : 6h40m |
Okabe gainetik Ipar-ekialderantz jaitsiko gara, GR-10 bidetik, eta haranaren hondoraino jarrai dezakegu, Pedroren Txaleta izeneko aterpe bateraino. Han errepidera irtengo gara. Kilometro bat jarraitu, eta Iratiko Etxolara iritsiko gara. Beste aukera bat ere badago: GR-10 bidea utzi hegoaldera egiten duenean, eta Iratiko basoan barrena jarraitu. Pista bat eta beste hartuta, beti ere ahalik eta goienetik, Iratiko Etxolara iritsiko gara zuzenean, Zurzaitik jaisten den errepidea hartuta. |
|||
l IRATI | Altuera : 1000m | Distantzia : 27,0Km | Ordutegia : 7h45m |
![]() |