EUSKAL HERRIKO HIRIBURUAK UZTARTUZ 2003-2004 | |||
3. SEKTOREA: | DONIBANE GARAZI ... MAULE | ![]() |
AIZKARDI Mendizale Elkartea |
2. ETAPA: | IRATI ... DONAIXTI (ARLA) | VILLABONA | |
![]() |
IBILBIDEAREN LABURPENA | |||||||
Oharra |
Altuera | Km | Ordutegia | ||
BURDINKURUTZETA | 1135 | 0 | 0:00 | |
Mendibel | 1411 | 1,5 | 0:35 | |
Artanolatze | 1530 | 4,5 | 1:45 | |
Harsudurra (Eskalera) | 1472 | 6,0 | 2:10 | |
Aransus lepoa | 928 | 8,6 | 3:00 | |
Ahuzki | 1120 | 12,1 | 4:15 | |
Bohokortia | 1214 | 12,5 | 4:25 | |
Elsarreko ordokia | 740 | 15,6 | 5:20 | |
DONAIXTI-ARLA | 248 | 21,7 | 7:00 | |
![]() |
IBILBIDEAREN NONDIK NORAKOA | |||
][ BURDINKURUTZETA | Altuera : 1135m | Distantzia : 0,0Km | Ordutegia : 0h00m |
Belazean aurrera joan, eta ipar-ekialdera harkaitz batzuk ikusiko ditugu. Harkaitz artetik jaitsiko gara, gutxi nabarmentzen den bide batean zehar, eta laster helduko gara hurrengo mendi-lerrora. Hurrengo muinoa hegoaldetik inguratu, eta hurrengo mendi-lerrotik hego-ekialderantz igoko gara, mendiaren gerrian zehar, hurrengo gailurra iritsi arte, Txardeka (1440m). Ikuspegi zoragarria dago berriro ere, batez ere Ilhunatze haranera. Hurrengo mendi-lerrora jaitsiko gara; Burkidoi du izena; hor dago probintzien arteko muga, iparralderantz: Behe Nafarroa atzean utzi eta Zuberoako lurrean sartzera goaz. Artanolatze iparraldetik inguratzen duen bidea alde batera utzi, eta hego-ekialdeko malda leunetan gora joango gara, gailurra jo arte. |
|||
p ARTANOLATZE | Altuera : 1530m | Distantzia : 4,5Km | Ordutegia : 1h45m |
Bidezidor belazetsuan barna jaitsiko gara LepoTtipia (1422m) mendi-lerroraino; Artanolatzeren eta Eskalerako azken gailurren tartean dago; bertakoek Harsudurra (1472m) ere esaten diote. Oso denbora gutxian igoko gara gailurrera, eta Belozkare nahiz Bostmendietako ertzen parajeekin goza ditzakegu begiak. Ertz hori Atarratzeraino jaisten da, Zuberoaren bihotzeraino. Hegoaldean, Bagargiak mendi-lerroko gune turistikoa dugu, Iratiko Txaletak izeneko lekua, ipar-eskia egiteko negugune eta guzti, basoz inguraturik.
|
|||
][ ARANSUS LEPOA | Altuera : 928m | Distantzia : 8,6Km | Ordutegia :3h00m |
Ezkerretara Ahuzkiko Bainuetxeetako eta Aterpetxeko eraikuntzak ikus ditzakegu; XIX. mendearen erdian jende asko joaten zen hara, naturan bete-betean bainuak hartzera. Gorago, eskuinetara, Bohokortia gailurra ikusten da, eta haren ondoan ura jaiotzen den iturria. Eraikuntza horietara joango gara; iritsi baino lehentxeago, errepidea utzi eta malkar belazetsu bat igoko dugu, Ahuzkiko iturriraino. Belardietara doan pista bat zeharkatu, eta gora jarraituko dugu, iturrira iritsi arte. |
|||
l AHUZKI ITURRIA | Altuera : 1120m | Distantzia : 12,1Km | Ordutegia :4h15m |
Iturrian, harrian zizelkatuta, lehoi baten irudia dago, Zuberoaren sinbolo gisa, eta esaldi bat ere bai, kantu herrikoi ezagun batetik jasoa; hala dio lehen ahapaldiak: "Bortian Ahüzki, hur hunak osoki; / Neskatila eijerrak han dira ageri; / Hirur badirade, oi! bena xarmantik, / Basa-Nabarr'orotan ez düte parerik". Iturria utzi eta iparraldera joko dugu maldan
gora, bide jakinik gabe, Bohokortia (1214m) gain biribila harrapatu arte.
Iparraldera, Arbailletako oihana ageri zaigu, Ihatia (1286m) gailurrarekin,
eskuinetara; ezkerretara, berriz, haranaren zaindari Zaboze eta Beltxu
ditugu. Tartean , haran itxia, eta haranean Elsarreko Ordokia izena duen
zelai bitxia ezkutatzen da. Arbailletako oihanari Itea ere esaten diote; kareharrizko mendi multzo bat da, erosioak oso gastatua; hori dela eta, egitura karstiko asko osatu dira: zuloa, leizeak, lur azpiko errekak, etab.; pagoz jositako oihan zabal batek estaltzen du inguruetako haranen gainetik dagoen goi-lautadaren zatirik handiena. Bohokortiatik aldapa pikoa jaitsiko dugu ipar-mendebalderantz, Otzolatze mendi-lerrotik Laxeregibela zelaira doan pistara iritsi arte. Han eskuinera jo, iparrera, eta basoan sartuko gara; bidea ez da ondo bereizten. Harkaitz eta zuhaitz artean, altuera galdu gabe, harri-seinalez eta arrasto arrosez nabarmenduriko leku batera iritsiko gara; haiei jarraiki, basoan zehar behera egingo dugu, bihurgunez bihurgune, basoko pista batera iritsi arte. Hura zeharkatu eta aurrera jarraituko dugu, iparrera, aldapa pikoan, Elsarreko zelaira iritsi arte. |
|||
lELSARREKO ORDOKIA | Altuera : 740m | Distantzia : 15,6Km | Ordutegia :5h20m |
Behera jarraituko dugu, eskuinera, malda arinean, ibaiaren ondotik, zubi batera iritsi arte. Biduze ibaiak egiten du Zuberoaren eta Behe Nafarroaren arteko muga. Zubia zeharkatzean, beraz, berriro Behe Nafarroan gaude. Lurrezko pista batek basoak zehar eramango gaitu, autoen aparkaleku bateraino; Donaixti herriko Arla auzoa dugu. |
|||
lDONAIXTI-ARLA | Altuera : 248m | Distantzia : 21,7Km | Ordutegia : 7h00m |
|
![]() |