EUSKAL HERRIKO HIRIBURUAK UZTARTUZ 2003-2004 | |||
4. SEKTOREA: | MAULE ... IRUÑA | ![]() |
AIZKARDI Mendizale Elkartea |
1. ETAPA: | MAULE ... ATARRATZE | VILLABONA | |
![]() |
IBILBIDEAREN LABURPENA | |||||||
Etapa honetan, Uhaltzandia bailerako mendikatea zeharkatuko dugu, berau, mendibizkar borobilduaz osaturik, Maddalen ermitaren tontorrera iritxi arte (haseran jentila izan zen ermita hau). Gotorlekua izandako Atherratzeraino iritxiko gara. Oharra |
Altuera | Km | Ordutegia | |||||
MAULE | 142 | 0 | 0:00 | ||||
Matalon | 439 | 3,4 | 0:55 | ||||
Bolondo | 510 | 7,5 | 2:00 | ||||
Saxagua | 580 | 9,6 | 2:40 | ||||
Lexegita lepoa | 653 | 11,6 | 3:00 | ||||
Maddalen kapera | 795 | 12,5 | 3:20 | ||||
Sustari lepoa | 444 | 15,0 | 4:00 | ||||
Erretzu | 700 | 16,5 | 4:40 | ||||
ATARRATZE | 217 | 20,7 | 6:00 | ||||
![]() |
IBILBIDEAREN NONDIK NORAKOA | |||
lMAULE | Altuera : 142m | Distantzia : 0,0Km | Ordutegia : 0h00m |
|
|||
pMATALON | Altuera : 439m | Distantzia : 3,4Km | Ordutegia : 0h55m |
Gotaine, herri txiki eta menditsua dugu. San Andres eliza (XVI, m.), Zuberoako hiru geziko elizarik garrantzitsuenetakoa da. Mendilepoan, errepideak ezkerrerat eta beherako
norabidea hartzen du eta parez pare pista bat igotzen doa, bide pribatu
bat eskuinerat geratzen delarik. Pareko pistatik jarraituz, aurreraxeago,
biziki eskuinerat doa eta markak dauden lekutik jarraituko dugu. Bi pista
dira Ahantsigako mendibizkarrak bi aldetatik inguratzen dituztenak, Bolonboko
lepora iritxi arte. Haseran pista zabalak igoera suabea eskeintzen du
eta gero laua bihurtzen da Ahantsiga W tik igaroaz urrengo leporaino non
Bolondora eramango gaituen errepide batetan utziko gaitu. |
|||
][ BOLONDO | Altuera : 510m | Distantzia : 7,5Km | Ordutegia : 2h00m |
Bolondotik, errepidez H aldera, ezkerretik
pista bat irteten da bainan urrengo bidegurutzeraino errepidez jarraituko
dugu eta han marka hori urdinak dituen pista bat hartuko dugu. Basoan
gaude berriro eta lau bideko bidegurutzera iritxitakoan, eskuinerat doana
hartuko dugu, gertu ikusten den ur deposito batetaraino. Pista zabaletik
jarraituz, ezkerretik datozen bideak utzirik, basotik irten, erabat ezkerrerat
hartu eta gertu dagoen mendibizkarrera igo. Antena eta Maddalen baseliza
begistatuko ditugu (gaurko ibilaldiaren tontor garaiena). Pista zabal
batek Saxagua mendileporaino eramango gaitu (gertu dagoen baserriak ere
Saxagua izena du). |
|||
][ SAXAGUA | Altuera : 580m | Distantzia : 9,6Km | Ordutegia : 2h40m |
Parez pare dagoen pistatik, marra horiak jarraituz, aldapa pikua igoaz, Maddalenen aurreko tontorrera igoko gara. Eskuinerat jetxi (H) gas garraioaren poste horiak jarraituz, Lexegita mendilepora iritxiko gara (historiaurreko aztarnak). Eskuineko bidea utzita H aldera hartuz, belazbide pikuak ermitara doan errepideraino eramango gaitu. Gurutzatu eta tontorreraino jarrai. Bertan komunikazio antena eta Maddalen ermita aurkitzen dira. |
|||
pMADDALEN KAPERA | Altuera : 795m | Distantzia : 12,5Km | Ordutegia : 3h20m |
Bide bat HW rantz doa, Irurri herrira. Elizabia jauregiko jauntxoa -Troisvilles kondea-, Mauleko Belzunzen aurkaria izan zen nekazarien altxamenduan Matalas buru zutela. Pierre Bordazarre "Etxahun" en jaioterria da Iruri. Etxahunen "Agur Zuberoa" oso ezaguna da eta baita hainbat pastoralak ere. Iruri eta Atharratzera doazten bideak utzita
HE alderantz joko dugu, aldapa pikua jetxiaz, gune lau batetara iritxi
arte. Hor dago Atharratzetik Maddalenera doan errepidearen hasera. Errepidez
joango gara edota bidezigorrak hartuz. Erretzuko tontorra parean ikusiko
dugu eta pagadian sartu bezain laister, errepidea utziko dugu eta eskuineko
pista bat hartuz, Sustari mendilepora iritsiko gara. |
|||
][ SUSTARI | Altuera : 444m | Distantzia : 15,0Km | Ordutegia : 4h00m |
Maddalen eta Erretzu arteko mendilepoa, D-347, Atharratze eta Barkoxe lotzen dituen errepidea, Zuberoa eta Biarnoko mugetan. Lepoan, errepidea utzi eta pareko pista hartu, mendibizkarra E aldetik zeharkatuz. beste aukera, zuzen igotzea da. Pistak eskuinerat okertzen da beste pista bat ezkerrean utzita eta heiztarien borda batetara eramaten du (baso txiki bat ere badago)Garo tartean bidexka bat hartuz, mendibizkarrak jarraituz, zerbait jeitxi ondoren gorantz hartuko dugu Erretzu tontorrreraino. |
|||
pERRETZU | Altuera : 700m | Distantzia : 16,5Km | Ordutegia : 4h40m |
Tontorretik atzerat egingo dugu etorritako bidetik. Marka horiko bidea hartuz HE rako malda oso pikua eta garoz betea, pista bat aurkitu arte, Ietik Haldera trabeskatzen duena. Pista zabala ezkerrerat jarraituz, baserri batzuetara doan errepidera iritxiko gara. Errepidetik jeitxi eta laister topatuko ditugu Atharratzeko lehenengo etxeak. |
|||
lATARRATZE | Altuera : 217m | Distantzia : 20,7Km | Ordutegia : 6h00m |
Hiriaren goikaldean XVII. mendeko etxe batetan, oroigarri batek, Agustin Xahoren jaiotetxea dela adierazten du. Idazle, kazetari eta hizkuntzalaria izan zen Xaho zuberotarra. Parisen ikasia eta Baionan pasa zituen bere biziko urte gehienak. Besteak beste, berari zor diogu Aitor mito historiko-politikoaren asmakuntza (Villosladaren "Amaia" o los vascos del siglo VIII jasotzen da horrelako ideia). Espiritu librekoa, Euskal Herrian izandako lehen ehorzketa zibila izan zen berea. |
![]() |