EUSKAL HERRIKO HIRIBURUAK UZTARTUZ 2003-2004-2005
       
4. SEKTOREA: MAULE ... IRUŅA AIZKARDI Mendizale Elkartea
3. ETAPA: SANTA GRAZI ... BELAGOA VILLABONA
     
     

IBILBIDEAREN LABURPENA


Santa Graziko haranetik abiatuta, Ehujarre haitzartean gora joango gara, Euskal Pirinioaren iparraldeko isurialdean barna, Lakora gaineraino, aldapa luzea igaroz. Nafarroaren eta Zuberoaren arteko mugan gainik gain jarraituko dugu, Urdaiteko lepora iritsi arte; handik jaisten da beste haitzarte bat, Kakuetakoa; guk hegoaldera joko dugu, haranaren hondoraino, Belagoako zelaietara iritsi arte; hantxe topatuko dugu Arrakoko ermita eta bertako benta, aspaldiko ohituren kokagunea.

Oharra
Emandako ordutegiak ibil-denborei dagozkie, atsedenak kontuan izan gabe.


  Altuera Km Ordutegia        
               
SANTA GRAZI 630 0 0:00        
Ehujarre 570 0,7 0:15        
Erraizeko lepoa 1578 6,6 2:10        
Lakora 1877 9,1 3:30        
Arrakogoiti 1416 11,6 4:30        
BELAGOA 920 14,7 5:30        
               



IBILBIDEAREN NONDIK NORAKOA
lSANTA GRAZI Altuera : 630m Distantzia : 0,0Km Ordutegia : 0h00m


Santa Grazi herritik irten, eliza erromaniko baten aurretik igaro, eta arrasto berde-txuriak aurkituko ditugu; haiei jarraika joango gara Ehujarre haitzartetik irten arte. Zubi baten gainetik igaro, eta eskuinera joko dugu, ibairaino; beste zubi baten gainetik pasatu, eta ibaiaren beste aldeko pista bat hartuko dugu, bidegurutze batera iritsi arte. Hesi batean ondo markaturik dago Ehujarre haitzarterako pasabidea.

lEHUJARRE Altuera : 570m Distantzia : 0,7Km Ordutegia : 0h15m

Ehujarre edo Uhaitzarre 500 m-ko sakonera duen haitzarte bat da; hondoa bi aldeetako paretetatik eroritako harkoskorrez estalia dago; han aurrera joko dugu, haitzartea zeharkatuz.Hasieran, haitzartea oso zabala da, eta bideak sarri zeharkatzen du ibaia. Zutabe batean argibideak irakur ditzakegu; han irakurritakoari kasu eginez, ezkerrera joko dugu. Gora goazen heinean, haitzartea gero eta estuagoa da; bidea sigi-saga doa gora, eta haitzartea banatu egiten da, Y bat osatuz; hala ere, ezkerretik bakarrik jarrai daiteke aurrera. Pixkanaka-pixkanaka, haitzartearen amaiera ikusten hasiko gara; irteeran, zelaigune zabal batean beste zutabe bat aurkituko dugu argibideekin; leku hartan azienda larrean ibiltzen da. Aurrean Lakora handia dugu, eta ezkerretara Erraizko lepoa; handik igarotzen da Belagoatik Pierre de Saint Martinera doan errepidea. Bide horri jarraitu eta arrasto berde-txuriak alde batera utziko ditugu, leporaino eramango gaituen pista bat hartzeko.

 

][ ERRAITZE Altuera : 1578m Distantzia : 6,6Km Ordutegia : 2h10m

Mendi multzo zabala, Nafarroa eta Zuberoa artean dagoena; Lakora gaina mendebaldera dago, ekialdera Zanpori; larre zabal eta oparoak ikusten dira bi isurialdeetan, azienda askorekin.Mendebaldera joko dugu, Nafarroaren eta Zuberoaren arteko mendilerroan barna, bide jakinik gabe, gailurreraino eramango gaituen bide egoki bat aurkitu arte. Ezkerretara, behean, Belagoako aterpetxea daukagu. Belarrez estalitako gainak zeharkatu, eta Lakora gailur aldera joko dugu, iparraldera, eskuinetik, gainak utzi eta Zuberoan barneratuz.

 

p LAKORA Altuera : 1877m Distantzia : 9,1Km Ordutegia : 3h30m

Ikuspegi ederra dago Erraitzeko ordekara eta Ehujarre haitzartera, etorri garen bidea ikusiz. Ezkerretara, Kakuetako haitzartea daukagu, eta hegoaldera, berriz, Belagoako harana.Lakora gainetik, muga egiten duten gainetara itzuliko gara eta gero ezkerrera joko dugu, mendebalderantz, Lakorako mutur geodesikora iritsi arte (1843 m). Gainik gain jarraituz, hegoaldera doan bide bat hartuko dugu, hurrengo gailurrari ekiteko; Cortaplana deritza (1777 m). Aurrera jarraitu, iparraldera, eta Cortaplanako mendatera helduko gara, eta handik hegoaldeko isurialdera; bide jakinik gabe, maldan behera jaitsiko gara, Arrakogoitiko leporaino.

][ ARRAKOGOITI Altuera : 1416m Distantzia : 11,6Km Ordutegia : 4h30m


Kakuetako haitzarte ikusgarriaren buruan dagoen lepoa da, iparraldean. Urdaite ere deitzen diote. Lakora eta Binbaleta banatzen ditu, Lakartxelarako bidean.Lepotik hego-ekialdera joko dugu, bi basoren artean dagoen bizkar argitsu batean zehar. Belagoako aterpetxera doan bidea alde batera utzi, eta zeharka joango gara eskuinetik, ondo seinalatu gabeko bidean zehar; gero igo, eta gainik gain hilarri bateraino iritsiko gara; hildako mendizaleen oroimenez eraikia da hilarri hori. Basoan barneratu gabe jarraituko dugu, ezkerraldera dagoen bide batera iritsi arte. Hura hartu, eta Juan Pitoren bentaraino helduko gara.

Juan Pito dultzainari zahar bat zen; "txilura" deitzen zioten Erronkarin; erronkarieraz mintzo zen azken biztanleetako bat izan zen hura.Bentatik aterpetxera doan errepidera irten, eta eskuinera joko dugu, basoan zehar doan bide bat hartzeko; basotik irten eta belardi bateraino jaitsi, eta ezkerretara dagon alanbrezko hesi baten albotik, beherantz abiatuko gara, Arrakoko Andra Mariren baselizaraino. Santa Ana ere deitzen diote, eta uztailaren 26an ospatzen da haren jaia. Leku hori gune garrantzitsua zen Izabatik Santa Grazira joateko. Arrakoko bentatik igaro, izen bereko trikuharri baten albotik pasatu, eta Belagoko haraneko errepidera irtengo gara, Txamantxoia jatetxearen ondoan. Bide hori Izabaraino doa.

lBELAGOA Altuera : 920m Distantzia : 14,7Km Ordutegia : 5h30m
Belagoako ordeka, inguruetako Mintxate (Uztarroz) eta Belabarze haranekin batera, Erronkariren atalburua da Pirinio aldera. Inguruan, Txamantxoia, Lapakiza, Lapazarra, Lakora, Lakartxela eta Larrondoa gailurrak daude, eta Erronkari ibaiak Aztaparreta eta Arrakogoiti adarren urak jasotzen ditu.