EUSKAL HERRIKO HIRIBURUAK UZTARTUZ 2003-2004-2005 | |||
4. SEKTOREA: | MAULE ... IRUŅEA | ![]() |
AIZKARDI Mendizale Elkartea |
7. ETAPA: | URROTZ ... IRUÑEA | VILLABONA | |
![]() |
IBILBIDEAREN LABURPENA | |||||||
Oharra |
Altuera | Km | Ordutegia | |||||
URROTZ | 526 | 0 | 0:00 | ||||
Idoate | 610 | 3,5 | 1:00 | ||||
Irulegi | 893 | 7,0 | 2:00 | ||||
Tangorri | 824 | 11,5 | 3:15 | ||||
Malkaitz | 772 | 13,0 | 3:35 | ||||
Badostain | 490 | 17,5 | 5:00 | ||||
Mendillorri | 465 | 19,5 | 5:35 | ||||
IRUÑEA | 513 | 22,5 | 6:15 | ||||
![]() |
IBILBIDEAREN NONDIK NORAKOA | |||
lURROTZ | Altuera : 526m | Distantzia : 0,0Km | Ordutegia : 0h00m |
| |||
lIDOATE | Altuera : 610m | Distantzia : 3,5Km | Ordutegia : 1h00m |
Elizaren ondotik abiatzen
den bide batek baseliza dagoen gailurreraino eramango gaitu; han, gainik
gain joango gara, baso artean, Lakidain mendi-lepoan Iruñara doan
bideraino. Ilundainera jaisten den pista utzi, eta iparraldera doazen arrastoak jarraituko ditugu, bide zabal batean; bidea estutu egiten da, eta baso batean sartu. Basotik irtetean, aldapa gogor bat dago; enbor batzuk daude, eskailera eginez, helduleku eta guzti. Gaina berehala hartuta, belaze berdeetan barrena joango gara, gainaldetik, garai batean gailurrean zegoen gazteluaren hondakinak topatu arte. | |||
p IRULEGI | Altuera : 893m | Distantzia : 7,0Km | Ordutegia : 2h00m |
Iparraldera joko dugu, arrastodun bide batetik; laster hasiko gara maldan behera; enbor batzuk daude, eskailera moduan ipinita. Bidea baso batean sartzen da; han behera, iparraldeko mendi-lerrora iritsiko gara, eta soroak ikusiko ditugu. Iparralderantz beti, soroak zeharkatu, eta pinudi batean sartuko gara; bidea behera dator pixkanaka, ezkerrera. Pinuditik irtetean, beste bide bat ikusiko dugu, zabalagoa, eskuinetara doana, gorantz; hura hartuko dugu. Arrasto zuri-gorriak ikusiko ditugu tarteka. Bidea baso batean sartzen da, gainaldean dauden ehizaleku batzuen ondotik. Beste bide zabal bat topatuko dugu, eta eskuinera joko dugu handik, baina, aldapan eskuinetara dagoen bihurgune batean, irten egingo gara, eta bidezidor bat hartuko dugu, aurrean dagoen baso baterantz. Ehizaleku gehiago ikusiko ditugu; gain harritsu batean gora igo, eta La Facería izeneko punturik altuena hartuko dugu; handik behera, mendi-lepo bat jaitsiko dugu; pista batek zeharkatzen du. Pista igaro, eta bide txiki bat ikusiko dugu; beste pista batekin elkartzen da. Handik jarraitu, pinu artean, eta beste mendi-lepo batera iritsiko gara; burdinazko hesi bat igaro, eta beste pista bat topatuko dugu eskuinetara, hurrengo mendi-bizkarrera igotzeko. Pisten bidegurutze batera iritsiko gara, eta ezkerrera joko dugu (lasterbide bat ere badago bidegurutzera iritsi aurretik). Pista gorantz doa; punturik altuenean, gutunontzi bat ikusiko dugu ehizaleku baten ondoan. Tangorri gailurra da. | |||
pTANGORRI | Altuera : 824m | Distantzia : 11,5Km | Ordutegia : 3h15m |
| |||
pMALKAITZ | Altuera : 772m | Distantzia : 13,0Km | Ordutegia : 3h35m |
Mendebaldera jaitsiko gara aldapa malkartsuan behera, bide estu belazetsu bat hartuta, beti hiriburua eta Gorraiz golf-zelaia (eskuinaldera pixka bat) aurrean ditugula. Ezkerretara, behean, Ardanatz herria dago; hara doan bidea alde batera utzi, eta golf-zelaitik datorren bide zabal bat hartuko dugu. Ezkerretara joango gara, Ardanatz aldera, baina berehala topatuko dugu Iruñako Bidea, eskuinetara, eta Aranguren haraneko errepidera eramango gaitu. Errepidea zeharkatu, eta asfaltozko pista bat hartuko dugu ezkerrera; kilometro pare bat eginda, Badoztain herrira iritsiko gara, soro artean. | |||
l BADOSTAIN | Altuera : 490m | Distantzia : 17,5Km | Ordutegia : 5h00m |
| |||
lIRUÑEA | Altuera : 513m | Distantzia : 22,5Km | Ordutegia : 6h15m |
Baskoien bizigunerik garrantzitsuenaren gainean eraikia dago; antzinatik, handik igarotzen ziren Europara zihoazenak edo Europatik zetozenak, Pirinioak zeharkatuz. Ponpeio jeneral erromatarrak eraikiarazi zuen hiria leku berean, eta Pompaelo (edo Pompalion) izena ipini zioten. Hasierako hiri hartan bertako jendea bizi zen batik bat; gero, bi gune handi sortu ziren: Burgo de S. Cernin eta S. Nikolas; horietan merkatariak eta Santiobidera etorritako atzerritarrak bizi ziren. Herrien artean gerra asko izan ziren, mendeetan; XV. mendean, Iruñea hiria berriro osatu zen, hiru guneak batuta. Iruñako erresuma VIII. mendean sortu zen, Eneko Aristaren agindupean; eragin handia izan zuen penintsulako erresuma kristauetan. Zortzi mende iraun zuen erresumak, tartean gerra askorekin; azkenean, Fernando Katolikoak bereganatu zuen, Gaztelako erresumaren mende ipintzeko 1521ean. Garai hartan gotorleku berriak egin ziren, egoera berriari eusteko; gaur egungo gotorlekua orduan egina da. |
![]() |