EUSKAL HERRIKO HIRIBURUAK UZTARTUZ 2003-2004-2005 | |||
5. SEKTOREA: | IRUŅEA ... GASTEIZ | ![]() |
AIZKARDI Mendizale Elkartea |
3. ETAPA: | LIZARRAGA ... ZUDAIRE | VILLABONA | |
![]() |
IBILBIDEAREN LABURPENA | |||||||
Oharra |
Altuera | Km | Ordutegia | ||
LIZARRAGA | 600 | 0 | 0:00 | |
S.Adrian baseliza | 1173 | 4,5 | 1:10 | |
Urritzagako langa | 1175 | 11,5 | 3:00 | |
Dulanz | 1243 | 13,5 | 3:20 | |
Kerezmendi mendatea | 1120 | 17,5 | 4:15 | |
Urra mendatea | 1050 | 19,0 | 4:30 | |
Gollano mendatea | 1035 | 20,5 | 5:00 | |
Bakedano mendatea | 960 | 23,5 | 6:00 | |
Portuzahargaina | 940 | 24,0 | 6:10 | |
Urederrako amildegia | 940 | 25,0 | 6:30 | |
ZUDAIRE | 572 | 30,0 | 7:30 | |
![]() |
IBILBIDEAREN NONDIK NORAKOA | |||
lLIZARRAGA | Altuera : 600m | Distantzia : 0,0Km | Ordutegia : 0h00m |
Herriaren erditik hego-mendebalderantz
pista bat hartuko dugu, berriro errepidera irteteko, Lizarrago igoeraren
lehen bihurgune itxira. Hantxe, hesi bat zeharkatu, eta aurrera jarraituko
dugu pistaz, ur biltegi bat topatu arte; han ezkerrera jo, arrasto gorriak
dituen pista bateraino. Pistak malda handia du. Pista horretatik joan
ordez, ezkerrera beste bide bat, harripilez seinalatua, har dezakegu;
handik berriro pistara irtengo gara, gorago. Baso batera sartu, eta bihurgune
batzuetan gora egin eta gero, zabalgune batera iritsiko gara, eta errepidearen
azken bihurgunetik datorren beste pista bat topatuko dugu. Hor eskuinera
joko dugu, ipar-mendebaldera doan bide zabal bat hartuta, haitz-hormaren
ondotik. Bide hori erromatar galtzada baten zatia da; Bakaikoatik Urbasaren
erdiko zelaigunera iristen zen galtzada hori, handik Zunbeltz bentara
jaisteko, Ierriko haranera. Ia ez dago gorabeherarik, eta Sakana oso ondo
ikusten da; hondoan, Etxarri Aranaz nabarmentzen da, eta behean, abiapuntuan,
Lizarraga. Azken igoera bat egin, basotik irten, eta burdinazko hesi bat
topatuko dugu, Astaportua izeneko pasagune batean; Etxarriko mendatea
ere deitzen diote; handik sartuko gara Urbasako Parke Naturalera. Urbasa mendi zabala da, eta hiru ezaugarri berezi ditu, beste gune naturaletatik bereizten dutenak: alde batetik, erdian behe-zelai bat du, Urbasako Zelaia izenekoa, batik bat artzaintzarako erabilia; bestetik, berebiziko pagadia dauka, erdiko zelai horren inguruan; eta, azkenik, lurrazpi berezia du, izan ere kare-harrizko zoruak ura iragazten baitu, azpian ur-putzu handiak osatuz; ur hori leize eta zuloetatik irteten da; Urederraren jaiotzak biltzen ditu urik gehienak, ia 10etik 9. Hiru ezaugarri horiek ematen dioten izena ere lekuari: Ur-Basa (ura eta basoa). Etxarriko mendatetik, galtzadaren hegoaldea ikus dezakegu. Bide horrek gainaren paretik jarraitzen du. Handik jo beharrean, mendiaren gerritik jarraituko dugu, abereek egindako bide estuetan barna. S. Adriango baselizaren teilatua ikus dezakegu; zuzen aurrera jo, haitz-horma baten gainetik igaro, eta hamar bat minutuan goian gara. |
|||
pS.ADRIAN BASELIZA | Altuera : 1113m | Distantzia : 4,5Km | Ordutegia : 1h10m |
Gailurretik hego-ekialdera
joko dugu, aldarea eskuinetara utzita; bide txiki bat ikusiko dugu, pago
eta harri artean doana. Ezkerretara amildegia dugu; hegoaldera joko dugu,
eta beherago pisten bidegurutze bat ikusiko dugu; Etxarritik eta Lizarraga
mendatetik datoz. Laster iritsiko gara bidegurutzera. Hegoaldera doan
pista hartu, arrasto gorrien atzetik, eta, laster, ezkerretara bide bat
utzita, arrasto zuri-horiak dituen pista batean aurrera jarraituko dugu.
Laster, ezkerretara, bide bat ikusiko dugu, harripilez seinalatua; han
aurrera doaz arrasto zuri-horiak. Handik jo, eta berehala bide zabala
bihurtuko zaigu; baso zabal batean sartuko gara, pagadi batean. Aurrera
jo, hegoalderantz, eta amildegira hurbilduko gara; ekialdera Ierri harana
daukagu. Bidea bihurguneka doa aurrera, urak kareharrizko zoruan egindako
sakonunetan behera egin gabe. Harrizko pista bat topatuko dugu, eta handik
eskuinetara joko dugu, arrastoen atzetik; basotik kanpora eramango gaituzte,
Las Choas izeneko zelai batera irteteko. Han, basotik irtetean, bidea eta arrastoak utzi, eta hegoaldera joko dugu, leku garbi batean zehar (bide zabal baten arrastoa antzeman daiteke). Aurrean, muino bat ikusiko dugu, alde batean horma batekin; Dulantz gaina da. Hegoaldera jarraituko dugu, Zunbeltz amildegiaren ondotik, eta laster bide bat topatuko dugu, Las Choas aldetik datorrena, arrasto zuri-horiekin. Bide hori hartu (laster zabal-zabala egingo zaigu) eta artzain-borda batzuetara iritsiko gara; horma baten kontra daude, eta burdinazko hesi handi bat daukate. Urritzagako sarreran gaude; han gurutzatzen dira Zunbeltz eta Irantzutik (Ierri haranean) igotzen diren bideak; haietatik sartzen da Bardoitza eta Dulantz izeneko Urbasako lekuetara. Harrizko hormak hegoaldera jarraitzen du, Dulantz gaineraino. Hesia igaro, eta margo gorriz seinalatutako bidea hartuko dugu; hormatik aldentzen da, pixkanaka, Bidea utzi, eta muino txiki biribil bat (La Nevera, 1125 m) igoko dugu, eta berriro bidera jaitsiko gara; baso txiki bateraino jarraitu, Dulantz gainetik gertu, eta ikusiko dugu seinaleak bidetik irteten direla, eta zuzenean Dulantzera igotzen direla. Aurreraxeago erpin geodesikoa ikusiko dugu, eta gailurreko gutunontziak. |
|||
p DULANZ | Altuera : 1243m | Distantzia : 13,5Km | Ordutegia : 3h20m |
|
|||
][URRA MENDATEA | Altuera : 1050m | Distantzia : 19,0Km | Ordutegia : 4h30m |
Hortik aurrera, Urbasaren hegoaldeko ertzetik joango gara; Ameskoa Behera ematen duen aldetik; bertako jendeak basoetara igarotzeko erabiltzen zituen mendateetatik pasatuko gara; Urra, Gollano eta Bakedanoko jendea ibiltzen zen haietatik, aberastasun handia baitzegoen basoetan, bai artzaintzarako, bai ikazkintzarako. Montxo Armendarizen Tasio filma alde horietan egin zen, eta duela ez hainbeste urte paraje horietako jendea nola bizi zen erakusten du. Bide zabalak pista handi batera eramango gaitu,
Urbasaren hegoaldeko mugara, Pilatoren Balkoiraino. Handik jo beharrean,
bide estuagoak hartuko ditugu, harkaitzezko horman behera jaisteko. Basotik
irten eta Igarate izeneko leku bat igaroko dugu, Bidea estua da, eta arantza ugari dago; basoan sartzen da. Onena, harkaitzen ertzetik joatea da, alanbrezko hesiaren ondotik doan bidezidorrean barna. Zutabe batzuetan ipintzen dituen parajeetatik igaroko gara (El Boj eta Aseki); aurrera jarraitu, kontuz, eta pista batera hurbilduko gara; burdinazko hesi bat ikusiko dugu, Bakedanoko Mendate Berrikoa. Hesia zeharkatu, Urbasa aldera, eta bide zabal batetik jarraituko dugu, baina laster utzi eta ezkerrera bidezidor txiki bat hartuko dugu, harkaitzen ondotik. Alanbrezko hesiaren albotik jarraitu, basotik irten, eta berriro pista nagusiarekin topo egingo dugu, arrasto zuri-horiekin. Mendebaldera, Pilatoren Balkoiko ikuspegi harrigarria daukagu, Urederraren jaiogunearen gainean. Pistaren ertzetik jarraituz, Bakedanotik datorren bidera irtengo gara; bide horrek haitz-horma guztia igotzen du, eta Bakedanoko Mendate Zaharreraino iristen da; Portuzahargaña deritza. |
|||
][PORTUZAHARGAÑA | Altuera : 940m | Distantzia : 24,0Km | Ordutegia : 6h10m |
Urederra leize batean jaiotzen da; hantxe agertzen da Urbasaren azpian pilatutako ura. Hara iristeko, Bakedanotik joaten da gehienbat; aparkaleku handi bat dago herri horretan. Zudaireko errepidetik ere joan daiteke. Aspaldidanik joaten zen jendea hara, historiaurreko arrastoak eta guzti baitaude bertan. Ertzetik jarraituko du, ikuspegia gozatuz, Pilatoren Balkoia inguratuz. Berriro basora sartuko gara, eta NA-7182 errepidera irtengo gara; errepide horrek Lizarra eta Olazti lotzen ditu, Urbasako mendatea bitarteko. Hemendik Zudairera jaistea besterik ez zaigu geratzen.
|
|||
lZUDAIRE | Altuera : 572m | Distantzia : 30,0Km | Ordutegia : 7h30m |
|
![]() |