EUSKAL HERRIKO HIRIBURUAK UZTARTUZ 2003-2004-2005 | |||
5. SEKTOREA: | IRUŅEA ... GASTEIZ | ![]() |
AIZKARDI Mendizale Elkartea |
6. ETAPA: | ZUÑIGA ... KABREDO | VILLABONA | |
![]() |
IBILBIDEAREN LABURPENA | |||||||
Etapa honetan Kodes mendiak osorik zeharkatuko ditugu. Lokiz mendi-lerroaren jarraipena dira, tartean Acedoko estugunea dutela; hortik Ega pasatzen da. Arkijaseko baselizatik abiatu, eta lehen gailurrera igoko gara, Kostalera izenekora, ertz harritsu batean gora. Arabaren eta Nafarroaren arteko mugan zehar ibili eta gero, mendi-lerroko punturik altuenera iritsiko gara, Ioar gailurrera; handik inguruko haranak ikusten dira, eta Kantabria mendien ikuspegi ederra dago. Ertzean behera jaitsita, Kabredo mendateko bidera iritsiko gara. Oharra |
Altuera | Km | Ordutegia | ||
ZUÑIGA | 500 | 0 | 0:00 | |
NªSª Arkijas | 570 | 0,5 | 0:10 | |
Majada Montenegro | 870 | 3,5 | 1:00 | |
Raso S.Martin | 1100 | 6,0 | 1:50 | |
Kostalera | 1234 | 7,0 | 2:20 | |
Nazar Mendatea | 1170 | 8,0 | 3:00 | |
Punta Redonda | 1235 | 10,0 | 3:40 | |
La LLanako Lepoa | 1200 | 10,5 | 3:50 | |
Ioar | 1415 | 12,0 | 4:20 | |
Peña Humada | 1135 | 13,5 | 4:50 | |
Uxunari Mendatea | 970 | 15,0 | 5:20 | |
Sierra Txikita | 995 | 15,5 | 5:30 | |
Kabredo Mendatea | 795 | 18,5 | 6:10 | |
KABREDO | 659 | 19,5 | 6:30 | |
![]() |
IBILBIDEAREN NONDIK NORAKOA | |||
lZUÑIGA | Altuera : 530m | Distantzia : 0,0Km | Ordutegia : 0h00m |
|
|||
pKOSTALERA | Altuera : 1234m | Distantzia : 7,0Km | Ordutegia : 2h20m |
Bide beretik jaitsiko gara inguruko lepo batera. Bide bat ezkerrera hartu (arrasto gorriak daude), eta haitza iparraldetik inguratuko dugu. Haitzak igarota, gainik gain jarraituko dugu, bide garbian, gero ezpel artean jaisteko, Nazar leporaino. |
|||
][ NAZAR MENDATEA | Altuera : 1170m | Distantzia : 8,0Km | Ordutegia : 3h00m |
GR-1ean aurrera eginez, Kodeseko santutegirako bidea seinalatzen duten arrasto zuri-gorriei jarraituz, gainik gain goaz, Ioar gailurreko antena beti aurrean dugula. Punta Redonda gailurra igaro, eta bide erraza daukagu Ioar gailurraren azpian dauden zelaietaraino; La Llana deritza mendi-lepo horri. |
|||
][LA LLANA'KO LEPOA | Altuera : 1200m | Distantzia : 10,5Km | Ordutegia : 3h50m |
Santutegira doan bidea hegoaldera utzita, eta ezkerretara utzita La Plana gailurrera doazen arrasto urdinak, guk hego-mendebaldera egingo dugu, harri pila batek seinaleztaturiko bidea hartuta; puntu gorri batzuk ere badauzka bideak; laster pagadi batera sartuko gara, eta malda gogorra igoko dugu, Ioar gailurreraino. Han, Kanpezutik datorren lurrezko pista ikusiko dugu, eta antena bat ere bai. |
|||
p IOAR | Altuera : 1415m | Distantzia : 12,0Km | Ordutegia : 4h20m |
Gailurrean daude bi postontzien artetik igaro eta mendebaldera joko dugu; arrasto gorriak daude, mendi-leporaino; han, lurrezko pista hartu eta basoan sartuko gara, Ioar mendiaren iparraldetik. Laster bidegurutze batera iritsiko gara; ezkerrera jo, basotik irten, eta gainari jarraituz segiko dugu. Riscos Ioar deritze parajeari. Bidean aurrera jarraitu, eta Peña Humada igarota, harri pilekin seinalaturiko bidexka bat hartuko dugu, eta handik pista batera irtengo gara, hegoaldean. Goitik behera jaitsi, eta bidegurutze batean, Unaxuri lepoan, gora abiatuko gara; han hasten da Sierra Txikita deritzana. |
|||
pSIERRA TXIKITA | Altuera : 995m | Distantzia : 15,5Km | Ordutegia : 5h30m |
Kodes mendi-lerroaren mendebaldeko muturra da; Uxanuri eta Kabredo herriak dauzka iparraldean, eta Aguilar de Kodes hegoaldean. Iparraldeko gerria, harkaitz nabarmen batek eta baso itxi batek osatzen dute, Uxanuriko pasabideak ebakita; hegoaldean, berriz, Nafarroako alde lehorrak daude. Hegoaldean behera jarraituko dugu, Kabredo Aguilar de Kodesekin eta Azuelorekin lotzen duen errepideraino. Errepidea zeharkatu, eta beste aldean hesi bat ikusiko dugu; handik aspaldiko bide bat ageri da; hura hartu, eta behera jarraituko dugu, errepidearen ondotik; laster gara Kabredo herrian. |
|||
pKABREDO | Altuera : 659m | Distantzia : 19,5Km | Ordutegia : 6h30m |
Herri txiki bat da; Uxanurirekin (Genevilla) eta Marañonekin, Aguilar haranaren ipar muturra osatzen du. Hara hori oso zabala da, eta Kodes mendien bi aldeak biltzen ditu. Kabredon jaio zen San Simeon Labrador; monasterio batean bizi izan zen, zintzotasunean, Kodes inguruan, eta Azuelon hil. Azuelon daude haren hezurrak, eta inguruetako soroen babesle gisa egiten diote |