IBILBIDEAREN NONDIK NORAKOA |
lPIPAONA |
Altuera : 840m |
Distantzia : 0,0Km |
Ordutegia : 0h00m |
Pipaonatik
abiatuta, Hego-mendebalderantz doan pista hartuko dugu (GR-1 historikoaren
bidetik). Aurrerago, eskuinetara, Errezila
gailurra ikus dezakegu. Ezkerrera egiten duen bihurgune batean, burdin
hesi bat igaroko dugu, eta gora jarraituko dugu, seinale-zutabe bat topatu
arte. Han, eskuineko pista hartuko dugu, eta 500 bat metrora bide bat
ezkerretara abiatzen da (sarreran harrizko seinale batzuk daude). Bide
estuan gora igo (baso itxian), mendebalderantz, eta berriro GR-1 bide
zabala topatuko dugu (ezkerretatik sartzen zaigu. Beste burdin hesi bat
igaro, eta bidegurutze batera iritsiko gara; han, aterpetxe bat dago,
eta El Estillar deritza. Aurrean dugu bide belazetsua utzi, eta eskuinera
egingo dugu, hegoalderantz, basoan barna, behetik gora, arrasto zuri-gorrien
atzetik; seinale-zutabe baten ondoan beste pista bat topatuko dugu; Errezilla
eta Zerbera gailurretara doan bidea adierazten du. Pista zeharkatu, arrasto
zuri-gorriak alde batera utzi, eta aurrera joko dugu, bide estu bat hartuta
(arrasto gorriz seinalaturik dago); sigi-saga, berehala joaten da gora.
Basotik irtetean, zabalgune bat dago; eskuinera harkaitz ba daukagu, Usatxi;
izen hori bera ipini dio Pipaonako kultura-elkarte batek museo etnografikoari.
Metro batzuk aurrerago, Errezilako lepora iritsiko gara.
|
][
ERREZILLAKO LEPOA |
Altuera : 1267m |
Distantzia : 3,5Km |
Ordutegia : 1h05m |
Arabako mendien eta Ebroko lautadaren
arteko pasabide estrategikoa; menditik Biasterira egur-ikatza eta egurra
eramateko erabili zuten. Lepo hori Errezila malkartsuaren eta Zerbera
leunaren artean dago. Elezahar batek dioenez, Erroldan heroia hantxe egon
omen zen kanpatuta, Pipaonako neskatxa bat bahitu ondoren.Lurra landare
sarriaz estalia dago; bidezidorretik soilik ibil daiteke. Ekialdera goaz,
Harkaitzaren oineraino; harkaitzean egindako bidean gora igoko gara; zatiren
batek malda handi samarra du, eta lauoinka ibili beharko dugu batzuetan,
gailurrera iritsi ahal izateko.
|
p ERREZILLA |
Altuera : 1381m |
Distantzia : 4,0Km |
Ordutegia : 1h20m |
Gailur honek berebiziko ikuspegia eskaintzen digu ekialderantz,
Palomares aldeko mendi malkartsuetara; aurrez aurre, gailurraren mendebaldeko
ertza ageri zaigu oso-osorik, behe-behetik hasita. Gailur horrek ederki
erakusten du iparraldearen eta hegoaldearen arteko koloreen aldea, mendi-lerro
guztiak gertatzen den bezala.Bidean atzera itzuli, eta mendi-lepora itzuliko
gara. Aurrera jarraitu, harripilez seinalatutako bidean hartuta, eta laster
gara Zerbera gailurrean.
|
p ZERBERA |
Altuera : 1385m |
Distantzia : 5,0Km |
Ordutegia : 1h45m |
Gailurretik,
mendebaldera haran bat ikusten dugu, Zerberaren gainaldearen eta iparralderago
dagoen harkaitzaren artean. Harana landarez estalia da, eta handik ezin
da igaro; haranari poljie de Vallehermosa deitzen diote.
Gainik gain jarraituko dugu; eskuinera haitz
artean jarraituko dugu, harkaitz bat jo arte; aurrera ez dago jarraitzerik.
Orduan, haranerantz jaitsiko gara, eskuinera, eta mendi-lepo batera iritsiko
gara, Zerberaren eta Artesillaren artean; lepoa eskuinaldetik igaroko
dugu. Haranetik irtenda, harripila batek eskuinera seinalatzen digu; bidezidor
estu bat hartu, sastraka artean, eta beste harkaitz baten oinera iritsiko
gara; gero, sastraka handien artean jarraituko dugu 'portillo de Vallehermosa'
jo arte.
|
][
VALLEHERMOSAKO LEPOA |
Altuera : 1211m |
Distantzia : 7,0Km |
Ordutegia : 2h30m |
Garai batean Cinco Atajos deitzen
zioten paraje honi; gaur egun, ordea, pasabideak erabiltzen ez baitira,
sastrakak jan ditu. Mendi-lepotik gertu Castillo de Vallehermosa (1256m)
gailurra dago; 10 bat minutuan iritsi daiteke hara. Gailur horretan egon
omen zen soldatu talde bat karlistadan. Ertzean zehar bide bat igarotzen
da, haitz mutur arriskutsuenak saihestuz; hortik Eskamelo (1292m) gailurrera
iritsiko ginateke. Hala ere, gailur horiek alde batera utziko ditugu,
eta iparraldeko basoan barna joango gara, oso ondo nabaritzen ez den bidean
zehar. Pista batera iritsiko gara, eta ezkerrera igoko gara, Pipaonako
mendi-leporaino.
|
][
PIPAONAKO LEPOA |
Altuera : 1095m |
Distantzia : 9,0Km |
Ordutegia : 3h10m |
Pipaona eta Samaniego arteko pasabidea;
ehizaleku ugari ikusiko ditugu. Bide zabalean aurrera jarraituko dugu,
Matikal (1185m) gailurrerantz (eskuinetara daukagu); antena handiak daude
han. Ezkerretara, amildegia daukagu, Balcón de La Rioja deritzana;
La Herrerako errepidean bada aparkaleku bat izen horrekin. Bidea basoan
barna sartzen da, eta errepidera irteten, La Herrerako mendatera.
|
][
LA HERRERA MENDATEA |
Altuera : 1100m |
Distantzia : 10,0Km |
Ordutegia : 3h30m |
Mendate honek
Arabako mendietako Urizaharra herria eta Arabako Errioxako Biasteri lotzen
ditu. Elurteetan, aurrenetakoa da itxita geratzen. Mendatetik gertu, San
León (1222m) gailurra dago, antena handi bat duela. Bide zabalaren
amaieran eskailera batzuk daude, 200 hain zuzen, eta gailurreraino heltzen
dira, 15 bat minutuan. Gainik gain Payos eta Cocinas mendietara jarraitzeko
oso bide txarra dago.
Beraz, alde batera utziko ditugu bide horiek,
eta mendatetik bide zabal bat hartuko dugu, zelai, eta basoan sartuko
gara, eskuinetara San Leonera doan bidea dugula. Bidea pago artean aurrera
doa, gailurren iparreko aldetik, zelai eta eroso. Eskuinetatik datorren
pista bat topatuko dugu. Hura hartu, eta Errioxaren mugatik joango gara;
hala diote mugarriek (Arabako Foru Aldundiak ipiniak). Ezkerretara daukagun
bidea utzi, Atau lepora baitoa, eta bide zabaletik jarraituko dugu, pagaditik.
Azken gailurra inguratuz, Atxabal (1172m), behera egingo dugu. Beste pista
bat topatuko dugu, eta harekin pagaditik irtengo gara, portillo de Osluna
izeneko parajera (ehizalekuak daude). Behera jarraitu, eta Ribas mendateko
errepidera irtengo gara.
|
][
RIBAS MENDATEA |
Altuera : 945m |
Distantzia : 15,5Km |
Ordutegia : 4h40m |
Arabako Urizaharra
eta Bastida herriak lotzen dituen mendatea da; tartean Rivas del Tereso
errioxar herria dago.Iparraldera igaroko gara; ezkerrera bide zabal bat
hartu (arrasto zuri-horiz markatua dago), eta basora sartuko gara. Laster
irtengo gara, eta iparraldera, behean, Urizaharra ikusiko dugu. Burdinazko
hesi bat igaro, eta pistaz jarraitu ordez bidezidor bat hartuko dugu,
bihurguneak saihesteko. Aldapa gogorra igoko dugu, pistaren azken bihurguneraino.
Bide estutik jarraituko dugu, pista hartu gabe, eta basoaren ertzetiko
joango gara. Aurreraxeago, bidea pagadi batean sartzen da; bide zabalagoa
da orain. Aizkorri gailurra inguratzen ari gara, iparraldetik. Bidea pagaditik
irten eta beste batean sartzen da, eta gero belaze batera irteten. Aurrean,
harkaitz baten ertza ikusiko dugu, Toloño gailurraren zulo bereizgarriarekin.
Aurrera jarraitu, harripilek seinalatutako bidetik,
eta, gailurrera igo beharrean, ezkerretik jarraituko dugu, beste baso
batean sartzeko. Handik irtetean, haran baten burura irtengo gara, eta
basoan gora egingo dugu, gailurraren ertzeraino. Gailurreraino igo, eta
erpin geodesikoa ikusiko dugu. Mendebalderago dago Toloño gailurra.
Pixka bat jaitsi, belazean, eta gailurreko harkaitzen oinera iritsiko
gara; harkaitzean egindako bidean gora igoko gara.
|
p TOLOÑO |
Altuera : 1271m |
Distantzia : 19,5Km |
Ordutegia : 6h00m |
CGailur
honek Euskal Herriaren hegoaldeko muga jotzen du. Hemendik behera, Ebrorainoko
zelaiak besterik ez dira geratzen, Ebrok bereizten baititu Errioxako eta
Euskal Herriko lurrak. Gailur
honek ematen dio izena mendi-lerro guztiari (bi etapa behar izan ditugu
zeharkatzeko), nahiz eta ezagunagoa izan Kantabria izenarekin. Ekialdera
mendi-lerroaren ikuspegi zoragarria daukagu.
Bigarren mailako gailur batzuk daude gailur nagusiaren
inguruan. Hegoaldera, belaze zabala dago, eta han Toloñoko Nuestra
Señora de los Ángeles Santutegia ikus dezakegu; ondoan,
Peña del Castillo (1267m) gailurra dago; Iñigo Arista errege
nafarrak gaztelu bat egin zuen bertan VIII. mendean, gaztelarren erasoetatik
babesteko. Mendebaldera, Peña de las Doce (1258m) gailurra ikusten
dugu, eguerdian (hamabietan) ematen baitio bete-betean eguzkiak.
Igotako bidetik utziko dugu gailurra, hegoalderantz, santutegia dagoen
belazeraino. Jeronimoen monasterioa da, XIV. mendean sortua; eguraldi
gogorragatik, hutsik utzi zuten XV. mendean. Oraindik ere ikus daitezke
horma erdi-erorietan santuen irudiak. Elurzulo bat ere ikusiko dugu, sabaia
erorita. Hegoaldera jaisten jarraituko dugu, arrasto zuri-horien atzetik.
Asko jaisten ari gara, eta zelai batean gara laster; hormen hondakin batzuk
ikusten ditugu, Humilladero baselizarenak; izen hori bera du jaitsi dugun
aldapak. Bidea zabalagoa da orain; eskuinera jo, eta irten egingo gara,
bidezidor bat hartzeko, mendiaren gerria zeharkatuz, San Ginés
baselizarantz; izen bereko parkean dago baseliza, Bastidaren iparrean,
muino baten atzean. Denbora gutxian iritsiko gara parke batera, San Gines
baselizaren ondora. Hantxe egongo da zain autobusa.
|
l BASTIDA |
Altuera : 562m |
Distantzia : 25,0Km |
Ordutegia : 7h10m |
 Toloño
mendi-lerroaren eta Ebro ibaiaren bihurguneen artean dagoen herria; historian
zehar, Nafarroako eta Gaztelako erresumen arteko borroka asko ezagutu
ditu; Arabako Errioxaren mende geratu zen azkenean. Bastida, Tolonio gazteluaren
inguruan sortu zen; Iñigo Aristak egin zuen gaztelu hori, eta izen
hori eman zion. Gaur egun, ardo eta mahats langintza aberatsa dauka. Oso
herri aberatsa izana da mendeetan, eta hori argi ikusten da bertako eraikin
eta monumentuetan.
|