EUSKAL HERRIKO HIRIBURUAK UZTARTUZ 2003-2004-2005 | |||
6. SEKTOREA: | GASTEIZ ... BILBO | ![]() |
AIZKARDI Mendizale Elkartea |
3. ETAPA: | URDUÑA ... ARTZINIEGA | VILLABONA | |
![]() |
IBILBIDEAREN LABURPENA | |||||||
Garobel edo Salbada mendi-lerroa Burgosko mugan dago, eta haren gailurrek bereizten dituzten urak Kantauri aldera edo Mediterraneo aldera, hamar kilometroan zehar. Etapa honetan, mendi-lerro guztia zeharkatuko dugu, Urduña ekialdean dugula, eta Angulo mendebaldean, amildegiko bideak aurkituz, eta horma tzar haietako hutsune izugarriak ikusiz. Mendi-lerrora Tertanga zirkuan gora igota iritsiko gara, Pico del Fraile izenekoa begira dagokigula. Oharra : |
Altuera | Km | Ordutegia | ||
URDUÑA-TERTANGA | 340 | 0 | 0:00 | |
Txarlazo | 938 | 3,5 | 1:50 | |
Txolope | 1032 | 4,5 | 2:05 | |
Solaiera | 1039 | 5,0 | 2:15 | |
Bedarbide | 1041 | 7,5 | 2:50 | |
Mojón Alto | 1070 | 10,0 | 3:30 | |
La Lastrilla | 1135 | 12,0 | 4:00 | |
Iturrigorri - Tologorri | 1066 | 14,0 | 4:30 | |
Menerdiga | 1090 | 16,0 | 5:00 | |
Atatxako ateka | 1032 | 17,5 | 5:20 | |
Ungino | 1105 | 18,0 | 5:35 | |
Las Escaleras'ko ateka | 1050 | 18,5 | 5:45 | |
Eskutxi | 1185 | 20,0 | 6:10 | |
Aroko gaina | 1137 | 21,5 | 6:30 | |
Haedo Angulo | 500 | 26,0 | 7:25 | |
ENCIMA ANGULO | 470 | 26,5 | 7:30 | |
![]() |
DESCRIPCIÓN DEL RECORRIDO | |||
l ZUBILANA | Altuera : 537m | Distantzia : 0,0Km | Ordutegia : 0h00m |
Herritik irten, eta
bide zabal bat hartuko dugu, anfiteatrorantz. Eskuinetara bide pare bat
utzi, eta aurrera jarraituko dugu, burdin hesi bat topatu arte. Beste
aldera igaro, eta beste bide bat hartuko dugu ezkerrera, errekara jaisteko. Fraileburuko hormen oinean, bide bat ikusiko dugu, Tertangatik Txarlazora igotzen dena, ekialdetik. Euria egiten duenean, hobe da bide hori hartzea, lehengoaren ordez, nahiz eta ez hain interesgarria izan. Koba Aundiko haranetik, amildegi harritsuak zeharkatuko ditugu, beherantz, bidera iritsi eta hormen kontra igoko gara. Goraxeago beste leize baten sarrera ikusiko dugu, Koba Txiki. Bidean aurrera jarraitu, eta gainaldera doan bidea hartuko dugu; gainean goi-lautada bat ikusiko dugu, 850 metroan. Alanbre-hesi batek bidea ixten digu, eta arazoak emango dizkigu zeharkatzeko. |
|||
p TXARLAZO | Altuera : 938m | Distantzia : 3,5Km | Ordutegia : 1h50m |
Gailurretik, mendebalderantz
jaitsiko gara, Goldetxo pasabideraino; harkaitz arteko pasabide estu bat
da hori, eta bertatik igarotzen zen garai batean Bilboko merkataritza.
Amildegiaren ertzetik jarraituko dugu, Aiarako haranaren ikuspegi zoragarriaz gozatuz. Behera egingo dugu pixka bat, mendi-lepo batera iristeko. Handik, hurrengo gainaldera igoko gara, Badarbide gailurreraino (1141m). Hortik, Tologorri gailur ospetsua ikus dezakegu; behean daukagun Lendoñoko haranetik irudi berezia ikusten da mendi horrena. Tologorri aurreko mendi-lepoa La Barrerilla da, eta hara igo daiteke haranetik. Ez da beharrezkoa mendi-lepo horretako bordetaraino jaistea; ezkerrera jo, eta Mojon Alto-ra iritsiko gara (1070m); hor batzen dira berriro Araba, Bizkaia eta Burgos. La Barrerillako sakonunea inguratuz, La Lastrillako sakona igaroko dugu, eta El Mojón de la Lastrilla gainera igoko gara (1132m), Iturrigorri izeneko iturrira iritsi aurretik, eta gero handik Tologorrira. |
|||
p TOLOGORRI | Altuera : 1066m | Distantzia : 14,0Km | Ordutegia : 4h30m |
Gailurretik aurrera punturik altuenera igoko
gara, eta gero amildegiaren ertzetik jarraituko dugu, La Menerdigako bordetara
jaisteko, izen bereko pasabide baten ondoan; hortik Agiñiga eta
Maroño herrietara joaten da, eta Maroñoko urtegira ere bai.
Aurrean Ungino harkaitza daukagu, airean bezala. Amildegiaren ertzetik
jarraitu, eta El Somo gainaldea inguratu egingo dugu, eta Atatxa pasabidera
igoko gara, Ungino gailurraren ondora, eta handik Unginora, malkar bizian.
Gailur horretan (1105 m) begi natural bat topatuko dugu, eta handik Aiarako
harana ikus dezakegu. Gailurretik mendebaldera jaitsiko gara, zelairaino; putzu bat zeharkatu eta Las Escaleras pasabidea utziko dugu; eskailera batzuk dauzka azken zatian, harkaitzean gora igotzeko. Aurrean ikusten dugun leizera igoko gara, Eskutxiren gerrian, eta bide malkartsuan aurrera jarraituko dugu, goi-ordekara iritsi arte; hura zeharkatu, eta mendebalde muturrean dagoen gailurrera iritsiko gara. |
|||
p ESKUTXI | Altuera : 1185m | Distantzia : 20,0Km | Ordutegia : 6h10m |
Amildegiaren ertzetik jarraituko dugu, ikuspegi
izugarriekin, eta pixkanaka jarraituko dugu, bidea ez da-eta batere erosoa,
Peña de Aro aldera (1137m); hara igoko gara, bide harritsutik.
Azken gailurra da, eta Angulo haranaren ikuspegia goza dezakegu bertatik,
gure oinetan baitaukagu; haranaren beste aldean, mendi-lerroak jarraitu
egiten du, Gaztelako lurretan. Portillo de Aro pasabidera jaitsiko gara, eta mendi-lepo zabal horretan San Vitores baseliza topatuko dugu; arku bat eta santuaren irudi bat daude, santua burua mozturik, eskuetan burua duela. Mendi-lerroak aurrera egiten du, Urieta gailurrera, eta Angulo mendateraino, baina hara joan ordez, haranera jaitsiko gara, Portillo de Aro pasabidetik, pista bat hartuta; autoak ere igotzen dira horraino. Añes herrira jaitsi ohi da, Aiara haranean, eta horretarako Peña de Aro eta Eskutxi inguratzen duen pistari jarraitu behar zaio, baina aspergarri samarra da bidea. Gu Angulora jaitsiko gara, Haedo eta Encima herrietara, Burgos aldetik, eta horretarako bidezidor bat hartuko dugu, asfaltozko pista ez hartzeko; bidea basoan behera jaisten da, pasabidetik datorren errekaren ondotik. Bidea zabaldu egiten da gero, eta aldapa handia dago Haedo herriraino. Handik, auzobide batetik, Encima de Angulo herriraino igoko gara. |
|||
l ENCIMA ANGULO | Altuera : 470m | Distantzia : 26,5Km | Ordutegia : 7h30m |
|
![]() |