| EUSKAL HERRIKO HIRIBURUAK UZTARTUZ 2003-2004-2005 | |||
| 7. SEKTOREA: | BILBO ... DONOSTIA | ![]() |
AIZKARDI Mendizale Elkartea |
| 3. ETAPA: | BERGARA ... LASTUR | VILLABONA | |
| IBILBIDEAREN LABURPENA | |||||||
|
Etapa honetan, Irukurutzetaren lerro osoa igaroko dugu, hegotik iparrera, Azkarate gaineraino; Urola eta Deba haranak bereizten ditu mendilerro horrek. Izarraitzen magalean zehar jarraituko dugu, Lastur haranaren gainetik. Oharra |
| Altuera | Km | Ordutegia | ||
| BERGARA | 150 | 0 | 0:00 | |
| Irutxaboletako lepoa | 394 | 2,0 | 0:35 | |
| Elosuako mendatea | 681 | 3,5 | 1:05 | |
| ITXUMENDI | 731 | 4,0 | 1:10 | |
| Santutxuko lepoa | 610 | 6,0 | 1:40 | |
| Atxobasoko lepoa | 810 | 8,0 | 2:05 | |
| ELOSUMENDI | 878 | 9,0 | 2:20 | |
| IRUKURUTZETA | 899 | 11,0 | 2:50 | |
| Zarrikoateko lepoa | 530 | 12,5 | 3:10 | |
| Azkarateko mendatea | 410 | 14,0 | 3:30 | |
| Madariaga | 525 | 16,0 | 4:00 | |
| Orendaingo lepoa | 640 | 18,5 | 4:40 | |
| Larraskandako lepoa | 550 | 20,0 | 5:00 | |
| OTARRE | 662 | 21,0 | 5:15 | |
| Irubixako lepoa | 480 | 22,0 | 5:25 | |
| LASTUR | 150 | 26,5 | 6:30 | |
![]() |
| IBILBIDEAREN NONDIK NORAKOA | |||
| l BERGARA | Altuera : 150m | Distantiza : 0,0Km | Ordutegia : 0h00m |
|
Ipar-ekialdera gorantz doan pista hartu, eta laster eskuinera bide zabal bat hartu behar dugu. Basoan sartu, eta bideak hegoaldera egiten du, zokogune bat inguratuz, eta berriro ipar-ekialdera jotzen du, errepidera irteteko. Errepidearen bestaldean jarraitzen du bideak, eta Itxumendi gaineko antena aurrez aurre ikus dezakegu; eskuinetara, Gorloako aterpetxea. Laster gara Elosua mendatean; han, gailurreko etxolara doan pista utzi, eta basoaren ertzetik doan bidexka bat hartuko dugu; hortik Itxumendi gailurreraino helduko gara. |
|||
| pITXUMENDI | Altuera : 731m | Distantiza : 4,0Km | Ordutegia : 1h10m |
|
Behera abiatuko gara, ipar-ekialdera, pinudi txiki bat zeharkatu, eta alanbre-hesi baten ondotik jaitsiko gara, belazean zehar, Askaburu aisiaguneraino; Altzasu Elkartearen lursailetan dago leku hori. Errepidearen ondoan dagoen Iturriberriko aparkalekuraino jarraitu, eta arrasto PR zuri-horiak ikusiko ditugu, eta haiei jarraituz igoko gara Irukurutzeta gaineraino. Errepidea zeharkatu, eta bide zabala hartuko dugu, Bentoste edo Santutxo lepora iristeko; izen hori hango baselizak ematen dio. Errepidez jarraituko dugu, eta eskuinera joko dugu lehen bidegurutzean, Sorusaitza gainean dagoen antenaraino doan asfaltozko pista batean aurrera. Pista hori kilometro pare batera utziko dugu, Atxobasoko lepoan, eta eskuinera joko dugu, bide zabal batean aurrera, pagadi itxi batean barrena. Ezkerretara egiten duen bihurgune batean, guk eskuinera joko dugu, Elosumendi gailurrera daraman bidexka bat hartuta. |
|||
| p ELOSUMENDI | Altuera : 878m | Distantiza : 9,0Km | Ordutegia : 2h20m |
|
Iparralderantz jarraituko dugu, Maurketa lepora jaitsi, eta, Leiopago gaina aurrean utzita, lehen utzi dugun bide zabala topatuko dugu berriro (orain ezkerretik dugu). Bide horretan aurrera, Leiopago mendiaren mendebaldea inguratuko dugu, Kerexetako lepora iristeko; han irtengo gara basotik. Bidea orain pinudi batera sartzen da, eta gora egiten du, malda gogorrarekin. Azkar hartuko dugu gaina, eta laster gara Irukurutzeta gailurraren inguruko belazeetan. |
|||
| pIRUKURUTZETA | Altuera : 899m | Distantiza : 11,0Km | Ordutegia : 2h50m |
|
Iparraldera jaitsiko gara, bide zabal bat hartzera; laster, bihurgune itxiak egingo ditu bideak; horietako batean, borda batzuen ondoan, ezkerrera beste bide bat hartu behar dugu, pinudi batean behera, malda gogorrean, eta beheragoko pista zabal batera irtengo gara. Beste bihurgune batean (eskuinera egiten du), guk aurrera jarraituko dugu, eta soilgune batera irtengo gara; gurutze bat ikusiko dugu han. Zargoate edo Zarrikoateko lepoan gaude. Iparraldera, bi bide dauzkagu; ezkerrekotik joko dugu, Muñoa gailurra inguratuz. Laster gara baserri batzuetan, Azkarate gainetik gertu. |
|||
| ][ AZKARATE | Altuera : 410m | Distantiza : 14,0Km | Ordutegia : 3h30m |
|
Mendi-lepo horretara Lasturretik irits daiteke; garai batean igarobide garrantzitsua zen. Hemendik hurbil, Otarre gainera doan bidean, itxitura bitxi bat ikusten da, harri-lausaz egina; haietako batzuk oso handiak dira, metro pare batekoak edo. Otarre gaineraino jarraituko dugu pistan aurrera. |
|||
| p OTARRE | Altuera : 662m | Distantiza : 21,0Km | Ordutegia : 5h15m |
|
Mendebalderantz jaitsiko gara, ondoko mendi-leporaino, eta handik bide zabal bat hartuko dugu Irubixako leporaino; bidegurutze bat topatuko dugu, eta handik Lasturko San Nikolas plazaraino joan gaitezke zuzenean. Dena den, jaitsi beharrean, merezi du PR bideari jarraituz Gaintxipixa gailurra inguratzea. Irubixan, ezkerrera jo, eta bide zabal batean gora abiatuko gara, baserri erre bateraino. Haren atzetik haitzarte batera iritsiko gara. Bestaldean, basoan behera jaitsiko gara, eta berriz gora igoko, Iturriko Zelaia mendi-lepoa jo arte, baserri batean gainaldetik. Eskuinetara dugun gailurrak Gaintxipixa du izena; belazean zehar iristen da bertara. Gero, gaina inguratuko dugu mendebaldetik, Lizarpe leporaino, eta pinu artean jaitsiko gara. Beherago, pagadi batean sartuko gara, eta bidea errepidera irtengo da, Abeletxe baserriaren ondora. Errepidean aurrera (eskuinera 500 metro egin), eta Lasturren sartuko gara. |
|||
| l LASTUR | Altuera : 150m | Distantiza : 26,5Km | Ordutegia : 6h30m |
|
|
|||
![]() |