EUSKAL HERRIKO HIRIBURUAK UZTARTUZ 2003-2004-2005 | |||
7. SEKTOREA: | BILBO ... DONOSTIA | ![]() |
AIZKARDI Mendizale Elkartea |
4. ETAPA: | LASTUR ... ORIO | VILLABONA | |
![]() |
IBILBIDEAREN LABURPENA | |||||||
Etapa honetan, mendebaldetik ekialdera igaroko ditugu Urola, Altzolaras eta Oria haranak, eta tartean Pagoetako Parke Naturala. Ekain eta Altxerri bisitatuko ditugu; haietan harri aroko margolanak daude; Agorregiko burdinola ere ikusiko dugu. Azkenik, Oriora helduko gara; han arrantzatu zuten azken euskal balea. Oharra |
Altuera | Km | Ordutegia | ||
LASTUR | 150 | 0 | 0:00 | |
Murgizar | 300 | 1,0 | 0:20 | |
Otzarreta lepoa | 410 | 4,0 | 1:05 | |
Sastarrain Baserria (EKAIN) | 65 | 8,5 | 2:10 | |
Zestoa | 65 | 10,0 | 2:30 | |
Aizarna | 225 | 12,5 | 3:10 | |
San Pelaio | 300 | 13,5 | 3:25 | |
Altzolaras | 75 | 14,5 | 3:45 | |
Urdaneta | 350 | 16,0 | 4:15 | |
PAGOETAko Gurutzea | 679 | 19,0 | 5:05 | |
Aia | 325 | 22,0 | 5:50 | |
Agorregi Burdinola | 80 | 23,5 | 6:15 | |
ORIO | 5 | 27,5 | 7:10 | |
![]() |
IBILBIDEAREN NONDIK NORAKOA | |||
l LASTUR | Altuera : 150m | Distantzia : 0,0Km | Ordutegia : 0h00m |
Bidearen bestaldeko arrasto zuri-horiei jarraituz, bideak sigi-saga egiten du gora, berriro baso itxian sartzeko, mendiaren gerrian zehar, bide estuan zehar; errepidearen eta Lastur haranaren gainera balkoi antzera dago. Pinudi batera sartuko gara, eta bidea zabala da orain; ezkerrera egiten du bideak, eta errepidera jaistera doan unean, arrasto zuri-horiek ezkerrera egiten dute, bide estu bat hartuta, basoan gora. Azkenik, basotik irten, eta bidea zabalagoa da; alanbre-hesi bat zeharkatu, eta Ezteia baserriaren belazean barrena joango gara, hegoaldeko ertzetik, hormigoizko pista batera irteteko. Ekialdean, Otzarretara doan harana daukagu, eta Arroa herria ikus dezakegu, Endoia mendiaren gerrian; harago, Indamendi eta Pagoeta gainak ikusten dira.Une horretan, PR-44 alde batera utzi eta eskuinera pista hartuko dugu, eta hark Olanozelai mendi-lepora eramango gaitu, Itziartik Endoia auzora doan errepidera. Errepidean gora jarraitu, eta handik kilometro batera Otzarreta edo Agido mendi-lepora iritsiko gara. |
|||
][ OTZARRETA LEPOA | Altuera : 410m | Distantzia : 4,0Km | Ordutegia : 1h05m |
Errepidea utzi, eta
Beliosoroko amildegiaren ertzetik doan hormigoizko pista jarraituko dugu,
Agido eta Sesiarte mendien gerritik; hegoaldera utzi ditugu arrasto zuri-horiak Ehun metro ezkerrera,
mendebaldean, Ekain leizezuloaren sarrera dago; 1969an aurkitu zuten bi
azpeitiarrek, Aranzadi Elkartearentzat lanean ari zirela. Aurkikuntza
oso garrantzitsua izan zen, izan ere han topatutako margolanak Europako
Paleolitikoko artean eredugarri baitira, Lescaux, Niaux eta Altamirarekin
batera. 70 irudi ageri dira bertan, eta berezia da zaldi-taldea, Kantauri
eta Frantzia inguruetako ederrena. Leizezuloa bertan bizi zirenen utzi
zuten bezala dago, eta margolanak oso ondo daude, hasiera-hasieratik Aranzadi
Elkarteak turismotik babestu baitzuen, lehen beste leizezulo batzuetan
gertatutakoen eskarmentuagatik (Santimamiñen, Bizkaian, adibidez). Baserriko bidea eta
Ekain utzita, ekialdera joko dugu, eskuinera, Zestoara doan bide zabaletik,
Sastarrain errekaren ertzetik. Metro gutxira, hormigoizko eraikin bitxi
bat ikusiko dugu, Ekainen kopia bat edo; han erakusten zaizkio jendeari
orain dela 15000 urte sortutako lan harrigarriak. Aurreraxeago, iturri batera iritsiko gara, eta aurrez aurre Lili jauregia ikusiko dugu, Erdi Arokoa (XIV. mendekoa), eta beste eraikin bat erantsita: Lilibea. Etxe horretan ipiniko dute laster Historiaurreko Museoa, duela gutxi Irikaitzen aurkitu direnak (Zestoan bertan) erakusteko; baliteke Euskal Herriko zaharrenak izatea, 100.000 urte baino gehiagorekin. Liliko jauregitik, Urolako tren zaharraren bidearen azpitik igaroko gara, eta haien ertzetik jarraituko dugu, Zubimusuko zubira iritsi arte (XVI. mendean eraikia); sarreran, iturri bat dago, turrusta askorekin, eta balneario-herri honen ohitura zaharra erakusten digu. |
|||
l ZESTOA | Altuera : 65m | Distantzia : 10,0Km | Ordutegia : 2h30m |
Urola gaineko zubia igaro, eta bestaldean eskuinera
igoko gara, eskailera batzuetan gora, Azpeitira doan errepidera irteteko.
Aurreraxeago, Hotel Arocena deritzanaren parean, PR-39 bidezidorra abiatzen
da. Errepidea azpitik zeharkatu, eta arrasto zuri-horiak jarraituko ditugu,
Errepidea zeharkatu, eta PR-35 jarraituko dugu beste aldean, hormigoizko bide batetik; baserri artean, Pagoetako bizkar garaietaraino igoko gara. Saberri baserrian amaitzen da hormigoizko pista, eta belarrez estalitako bide zabal bat hartuko dugu, mendi-lepo bateraino; han, Aitzolaras haranetik datorren pista bat topatuko dugu (Laurgainera doa, Orio gainaren ondoraino). Alanbre-hesia zeharkatu, eta beste aldetik gora jarraituko dugu, bizkar gainetik edo pixka bat inguratuz, atzean dagoen Pagoetako gurutzera iristeko. |
|||
pPAGOETA | Altuera : 679m | Distantzia : 19,0Km | Ordutegia : 5h05m |
Pagoetako gurutzea ez dago punturik gorenean, baizik eta hego-ekialderago, gurutzearen hegoaldean dagoen muinoaren ertzean. Aiara jaisteko, gailurreraino igo gaitezke, eta handik ipar-ekialdeko jaitsiera hartu; edo, bestela, gurutzetik behera jaitsi, bide estu bat, gurutze-bideari jarraituz; basoan barrena, mendi-lepoan behera jaisten da, eta ezkerrera egiten duen une batean, basotik irten eta eskuinera joko dugu, belazean zehar, ipar-ekialdeko jaitsierara joateko, lehen aipatutako bidearekin bat eginez. Bidezidorra harrizko bide bihurtzen da, eta burdinez estalitako lerek utzitako arrastoak garbi ikusten dira bertan; goiko belazeetatik belarra jaisteko erabiltzen zituzten. Aia aurrean dugu, eta minutu gutxitan gara bertako plazan. |
|||
lAIA | Altuera : 325m | Distantzia : 22,0Km | Ordutegia : 5h50m |
Plaza nagusitik, ipar-mendebaldera jaitsiko gara, asfaltozko bide bat hartuta, arrasto zuri-gorriei jarraiki. Baserri handi batera iritsiko gara berehala. Han, lurrezko bide zabala hartu, eta aldapa pikoa jaitsiko dugu; bidea estutu egiten da, sigi-saga, eta erreka batera iristen da, urtegi baten ondoan. Aurreraxeago, Agorregi burdinola daukagu. Agorregi XVIII. mendeko eraikin-multzoa da; han ikus daiteke uraren indarra baliatzeko hainbat era; burdinola bat dago, harrizkoa, eta hiru errota; Gipuzkoako Foru Aldundiak erosi zuen 1965ean, museo bihurtzeko.
Errepidean ezkerrera jarraitu, Altxerri leize-zuloaren albotik igaro (han, 1962an antzinako artean aztarna garrantzitsuan aurkitu zituzten, Ekaingoen antzekoak, baina egoera okerragoan. Orioko industriagunetik 500 metrora gaude. |
|||
l ORIO | Altuera : 5m | Distantzia : 27,5Km | Ordutegia : 7h10m |
XVI. mendean, euskal ontzigintza Europako onenetakoa zen, eta Orioko marinel arrantzaleek harrapatu zuten azken euskal balea; haren irudia itsasertzeko herri askotako ezkutuetan ikus daiteke. Gertaera hura bertso ospetsu batzuetan jasorik geratu zen, eta garai hartan oso ezagunak egin ziren.Orio eta arrauna loturik doaz. Orioko familia guztietan izan da, lehentxeago edo geroxeago, arraunlariren bat. Uztaila eta iraila artean, estropadak bete-betean daudenean, balkoiak horiz apaintzen dira; oriotarrek, arrauna bizi egiten dute, gozatu eta nozitu, barru barrutik. |