EUSKAL HERRIKO HIRIBURUAK UZTARTUZ 2003-2004-2005 | |||
7. SEKTOREA: | BILBO ... DONOSTIA | ![]() |
AIZKARDI Mendizale Elkartea |
5. ETAPA: | ORIO ... DONOSTIA | VILLABONA | |
![]() |
RESUMEN DEL RECORRIDO | |||||||
Etapa honekin amaitzen dugu Euskal Herriko hiriburuak uztartuz egin dugun bidea. Amaitzeko, ibilbide arin samarra aukeratu dugu, mendia eta itsasoa txandakatuz. Orio eta Donostia arteko itsasertzean barrena joango gara, lehen sastrakak harturik zegoen bide batetik, Gipuzkoako Mendi Federazioak garbitu eta egokitu berri baitu. Dena dela, leku horietatik jende gutxi ibiltzen baita, landaretzak berriro ere jaten ari du. Hala ere, ibilbideak merezi du, badiatxoak, behe-ibarrak eta labar zoragarriak ikusiko baititugu. Oharra |
Altuera | Km | Ordutegia | ||
ORIO | 5 | 0 | 0:00 | |
Antillako Hondartza | 0 | 2,0 | 0:25 | |
Itxaspe Baserria | 110 | 3,5 | 0:45 | |
Egiluze Baserria | 180 | 7,0 | 2:00 | |
Agiti | 65 | 8,0 | 2:15 | |
Galeseno | 75 | 10,0 | 2:45 | |
Lezkako Muturra (Punta Galea) | 55 | 11,0 | 3:00 | |
Biosalbi | 40 | 11,5 | 3:15 | |
Igeldoko Errepidea | 140 | 13,0 | 3:35 | |
Erregenea Dorrea | 35 | 14,5 | 3:55 | |
Ondarreta | 5 | 15,0 | 4:00 | |
Kontxa | 5 | 16,5 | 4:20 | |
DONOSTIA (kaia) | 5 | 17,5 | 4:30 | |
![]() |
DESCRIPCIÓN DEL RECORRIDO | |||
l ORIO | Altuera : 5m | Distantzia : 0,0Km | Ordutegia : 0h00m |
N-634 errepidetik
abiatuko gara, Oria ibaiaren gaineko zubitik. Ibaiondo ibilbidera jaitsiko
gara eskailera batzuetatik, Herriko Enparantzara heltzeko. Handik, Antilla
hondartzaraino joango gara, itsasadarraren ertzetik, erriberan aurrera.
A-8 autopistaren zubi azpiko zutabeetara heltzean, ibilbidea itxita dago,
kirol-portua egiteko lanengatik (Antillako eremuan). Hondartza horretara
jende asko biltzen da Gipuzkoa osotik. Eraikuntza-lanak inguratuz, aurrera
egingo dugu, udal-kanpinera iritsi arte, eta handik Karramarro deritzan hormigoizko bideari jarraituko diogu, aldapa gogorrean gora, Talaimendi muinoa inguratuz. Izen hori oso ohikoa da itsasertz hauetan, garai batean talai horietatik begiratzen baitzen portura zetozen itsasontziak ikusteko. Aldapa igo eta gaina hartuta, Orioko hondartza ikusiko dugu, eta itsaso zabala. Hormigoirik ez dago hemendik aurrera, eta belarrez estalitako bide zabal batetik jarraituko dugu. Gipuzkoako itzuliaren arrasto zuri-gorriak ageri dira, GR-121, eta Donostiaraino eramango gaituzte. Bideak Maspildegiren gerria zeharkatzen du, eta gora-behera gutxirekin, Itxaspe baserriraino eramango gaitu; izen bereko badiatxoaren gainean dago baserri hori. |
|||
l ITXASPE BASERRIA | Altuera : 110m | Distantzia : 3,5Km | Ordutegia : 0h45m |
Aurrera jarraituko dugu,
baso batera doan bidetik; beste aldera jaisten da, hurrengo behe-ibarrera. Behe-ibar zenbaiten bilgunea zeharkatuko dugu, mendiaren gerritik, eskuinera. Baso batera sartu, eta igotzen hasiko gara, errekasto txiki bat zeharkatu, eta igotzen jarraituko dugu, Egiluze baserriraino, mendiaren bizkarrean. Beste aldera jaitsiko gara, Iranguen errekastoraino, zeharkatu, eta mendiaren gerritik jarraituko dugu, bide estu batetik, pagadi batera heldu arte; han, behera egingo dugu. Kanabera artetik igaro, eta bide zabal bat topatuko dugu, harrizkoa; hark Agiti baserrira eramango gaitu, izen bereko badiatxoan. |
|||
l AGITI | Altuera : 65m | Distantzia : 8,0Km | Ordutegia : 2h15m |
Lezkako Muturra edo Punta de la Galea edo Galera deritzan lurmuturrean gaude. Ezkerretara dagoen bihurgune batean, pista utzi, eta aurrera egingo dugu, belarrez estalitako bide batean zehar, lursail baten erdian dagoen borda bateraino; hara sartu gabe, eskuinera joko dugu, bide estu bat hartuta, eta pinudi batera sartuko gara. Bidea harkaitz hezearen gainetik doa, goroldioz estalirik, eta itxi samarra da, pinu eta pago artean. Basotik irtetean, Biosalbi badiatxoan gaude, hondarrik gabeko hondartza batean; harri handi biribilak ikus ditzakegu bertan. Bide estu batek zeharkatzen du badiatxoa, harkaitzen gainetik, eta beste aldean landare artean gora egiten du, bide zabal bateraino; han ezkerrera joko dugu. Lauza handiak dituen bide zabalak era askotako zuhaitzak dauden baso batean zehar eramango gaitu, hormigoizko pista bateraino; aurrerago, asfaltaturik dago. Tximistarri kalean gaude. Izen hori bertan dagoen badiatxoak ematen dio; hondartza naturista bat dago bertan. Etxe artean aurrera egingo dugu, Itxas Bide eta Tximistarri ostatuetaraino; aurreraxeago, Igeldo auzora doan errepidea topatuko dugu.
|
|||
l DONOSTIA | Altuera : 5m | Distantzia : 17,5Km | Ordutegia : 4h30m |
|
![]() |