EUSKAL HERRIKO HIRIBURUAK UZTARTUZ 2003-2004 | |||
3. SEKTOREA: | DONIBANE GARAZI ... MAULE | ![]() |
AIZKARDI Mendizale Elkartea |
3. ETAPA: | DONAIXTI (ARLA) ... MAULE | VILLABONA | |
![]() |
IBILBIDEAREN LABURPENA | |||||||
Oharra |
Altuera | Km | Ordutegia | |||||
DONAIXTI-ARLA | 248 | 0 | 0:00 | ||||
Napal lepoa | 539 | 2,5 | 0:50 | ||||
Elaudi | 700 | 6,0 | 1:40 | ||||
Ehutza lepoa | 570 | 6,8 | 1:55 | ||||
S.Antonio Kapera | 705 | 7,5 | 2:10 | ||||
S. Gregorio Kapera | 425 | 15,1 | 3:50 | ||||
MAULE | 142 | 21,6 | 5:45 | ||||
![]() |
IBILBIDEAREN NONDIK NORAKOA | |||
lDONAIXTI-ARLA | Altuera : 248m | Distantzia : 0,0Km | Ordutegia : 0h00m |
Biduze ibaiaren iturburura doan bidea utzi eta HE rantz doan asfaltozko bidea hartuz, 100 bat mt. aurrerago eta ezkerraldera Biduze ibaia zeharkatuko dugu zubi bat igaroaz. Pistaz, Olhoborotegia baserrira eta ondoren, hesi bat gurutzatuta, eskuinerat doan bide bat jarraituko dugu, ezker aldera dagoen belardi batetara doana, bainan beste hesi bat zeharkatuz, aurrerat hartuko dugu. Oraingoan, belarrez estalitako pista batetik barrena, beste hesi batetara iritxiko gara eta goruntz eginaz, erorita dagoen baserri baten gunean, ezkerrerat hartuko dugu, aldapa belartsu bat zeherka igaroaz, itxidura bat topatu harte (beronek, pasadizo txiki bat eskeintzen du). Hau igaro ondoren, basoan sartuko gara, non bide trakets batetik bartrena, ezkerrerat, hesituta dagoen belardi baten etxola batetara helduko gara. Hemen bidea zabaltzen da. Belardiaren ertzetik, ezkerrean dagoen bide bat hartuz, pista bat topatuko dugu. Honeek errepidera eramango gaitu eta berehala, eskuinerat Napal lepoa aurkituko dugu. |
|||
][ NAPAL LEPOA | Altuera : 539m | Distantzia : 2,5Km | Ordutegia : 0h50m |
E.aldeko maldatik Napaleko errepidean beherantz joango gara -500 mt.tan-, ezker aldera dagoen bide gurutze bat hartuz, baserri batetara iristeko. Basoa utzi, baserriko hesia igaro eta E. aldetik gertu dagoen mendi muntotik barrena, ezkerrean dagoen bide bat hartuko dugu, zuhaitz eta itxidurak dituen mendi lepo batetara iristeko. Eskuinerat hartu, itxidura baten ondotik eta eskuinerat dagoen ttonttor zapal eta belartsura iritxiko gara.. Parez pare, S. Antonio baseliza begiztatuko dugu. Ezker aldera berriz, behekaldean, Donaixti bailera ikus ahal izango dugu eta utzi dugun Arbailetako ohiana. Tontor guri eta belartsuak- desnibela gutxikoak- igaroz, antena batetara iritxiko gara; Ehutza lepora doan bidea utzita, parez pare hartu eta Elaudi tontorraren azken malda belartsuak igoko ditugu. |
|||
pELAUDI | Altuera : 700m | Distantzia : 6,0Km | Ordutegia :1h40m |
Bide zehatzik gabe W rantz hartuko dugu mendibizkar zabal batetik barrena, seinale horiak topatu arte( W rantz jeisten doa). Iturri bat topatu orduko, aurreko mendi lepotik datorren pista topatuko dugu; berau jarraituz Ehutza mendi lepora iritxiko gara eta bera zeharkatzen jarraituko. Pistak goruntzako norabidea hartzen hasten denean, ezker aldeko joera hartuaz, eskuineko bidea hartuko dugu -bi itxiduren artean- I aldera, zuzenean doan bide bat hartuz, ermitara iristeko. |
|||
pSAN ANTONIO KAPERA | Altuera : 705m | Distantzia : 7,5Km | Ordutegia :2h10m |
Kaperatik I alderako norabidea hartuko dugu, goiko aldean dagoen bidea jarraituz Oskaxeko mendatera iristen den pista hartu arte; 583 m. tan ezker aldera doan pista zeharkatuko dugu eta seinalizatutako sendatik jarraituz IE aldera, itxidura baten ondoan marra horiak ikusiaz. Bidetik , eskuinerat doan pista batetaraino jeitxi(E). Jarraitu eta hesi bat igaro ondoreen, biurgune ertsi batetan, pistak eskuinerateko joera hartzen du, Muskildirantz. Pista utzi eta landa batetara doan beste pista bat hartu. Landetan barrena jarraituko dugu, hesi baten gainetik igaro ondoren, pista jarraituz, etxola batetara iritxiko gara eta hemendik gertu dagoen errepider-Oskaxe eta Muskildiko mendatetik datorrena (Othekoegi lepoa). Errepidea 200 bat m.tan jeitxi eta ezkerrerat, landa batzuetara doan bidea irikitzen da. Errepidea jarraituz -500 bat m-, markan jarraituz pista har daiteke, urrengo leporaino joateko bainan HE deko maldako landak trabeskatuz ere iritxi daiteke. Horrela, bide gurutzean, lehenengo landak, eskuinean, alanbrezko hesi bat dauka; berau pasa eta bidea jarraituz HE aldetik zeharkatuko ditugu mendibizkarrak. Beste landa batetan sartu eta urrengo mendilepoa begiztatzen dugularik, eskuinerat hartzen dugu, itxiduraren hesiraino. Hesia igaro eta mendilepora eramango gaituen pista hartu,( ezkerraldera markatua). Pistak gurutzatzen diren lekuan, eskuinean
dauden markak jarraituko ditugu. Pistak, urrengo mendibizkarra I aldetik
zeharkatzen du beste errepide bat topatu arte. Kakueta izeneko mendilepoan
aurkitzen gara. eta parez pare daukagun pistatik jarraituko dugu (hori-orlegi
marrak). Urrengo mendibizkarrak eskuinetik haseran eta gero ezkerretik
igaroko ditugu, azkenekora igo arte (Gastelusare izenekoa). Parez pare,
S. Gregorio ermita ikusiko dugu. Mendilepora jeitxi, eskuineko pistan
azaltzen diren markak utzi eta aldapa pikua igoaz baselizara helduko gara. |
|||
pSAN GREGORIO KAPERA | Altuera : 425m | Distantzia : 15,1Km | Ordutegia :3h50m |
Pista ezker aldean utzita W tik irtengo gara zehar zehar eta malda behera samurrago egiten hasten denean, urrengo leporaino eramango gaituen bidea topatuko dugu, non Urdiñarbera doan errepidea topatuko dugu. Aurreko mendilepoan utzitako seinaliztapen markak berhartuko ditugu, parez pare irteten den pistatik barrena jarraituz. Mendibizkarra eskuinetik zeharkatu eta Ganbara izeneko auzunera eramango gaituen errepidea goruntz hartuko dugu. Ganbara, baserriz osatutako auzune bat dugu, mendilepo zabalaren gainean kokaturik. Eskuinerat doan errepidea Mauletik gertu dagoen Garindaine herrira doa. Errepidea parez pare eta beherantz hartzen duenean ezkerrean, bidegurutze bat topatuko dugu eskuin aldean, zein jarraituz, etxe batetaraino eramango gaitu eta hesi bat igaroz, bidea jarraitzen du. Bidea, trabeska suabe suabe , igotzen doa ete urrengo mendibizkarrak eskuin aldetik zeharkatuko ditugu. Mauletik gertu aurkitzen gara. Markak utzi eta zeharka jarraitzen dugu, beherantz doan bailera bat ikusi arte. Bailera hortatik jeitsiko gara, Mauletik gertu dauden baserri batzuek topatu arte. Hesi bat igaroz baserri batetara iritxiko gara, non ezker aldean dagoen bidea hartuz, baserriraino iristen den errepidera iritxiko gara. Jarraitu bide hau beherantz, ezkerrerat eta Lextarreko enparantza handira iritxiko gara, non frontoia aurkitzen da (guztia Gazteluaren gerizpean). |
|||
lMAULE | Altuera : 142m | Distantzia : 21,6Km | Ordutegia : 5h45m |
Historiaurreko gotorleku bat egon zen tokian
eriki zen Erdi Aroan gaztelua ete horren inguruan garatu zen hiria pixkanaka.
Anduraingo jauregian hiru gotzain jaio ziren eta gaurko Udaletxea Montreal
gobernadoreen jauregia izandakoan kokatzen da. Hiriburutzat Maule hartu
bada ere, Lextarren -Lextarreko intxaurrondoaren pean- biltzen zen Zuberoako
XVII. mendeaan Frantziako erregearen aginteari aurre eginez eta Zuberoaren askatasunaren aldeko borroka latzetan, ezaguna izan zen Bernard de Goyhenecche apaiza, Matalas, preso hartua izan zena eta 1661 an lepoa moztu ziotena. Ekonomia, tradiziozko artesautzari lotuta egon da : soka ehun, elikagai tradizionalak eta, batez ere, oinetakogintza (alpargatak). Ameriketara joandako emigranteek alpargatak eskatzen zituztelarik, industri txiki hau garatzen joan zen. Gaur egun, turismoaren inguruko serbitzuak ari dira garatzen eta nekazaritzak eta abelzaintzak ez du ia garrantzirik udalerrian. |
![]() |