EUSKAL HERRIKO HIRIBURUAK UZTARTUZ 2003-2004-2005 | |||
5. SEKTOREA: | IRUŅEA ... GASTEIZ | ![]() |
AIZKARDI Mendizale Elkartea |
5. ETAPA: | OLLOGOIEN ... ZUÑIGA | VILLABONA | |
![]() |
RESUMEN DEL RECORRIDO | |||||||
Etapa honetan, Lokiz mendiaren bigarren zatia egingo dugu. Ollogoienen hasteak paraje zoragarri bat ezagutzeko aukera ematen digu, Ollobarren Zuloa alegia, eta mendia hegoaldetik iparraldera zuzen samar zeharkatzekoa. Corrales de Lander deritzan lekuan, Lana haranaren punturik altuenak joko ditugu, gainik gain, berriz ere amildegietara iristeko; haien ondotik joango gara gailur nagusiraino: Otzamendi. Jaisteko, Arabaren muga jarraituko dugu, amildegi estu batean behera, landare ugariren artean, Eztunigara bidean. Oharra |
Altuera | Km | Ordutegia | ||
OLLOGOIEN | 610 | 0 | 0:00 | |
Ollobarrengo Lezea | 850 | 2,0 | 0:40 | |
Balsa de la Cruz de Hierro | 930 | 5,5 | 1:30 | |
Corral del Lander | 970 | 7,0 | 1:50 | |
Raso de Biloria | 1051 | 8,5 | 2:20 | |
Zikilamendi gaina | 1090 | 10,5 | 2:50 | |
Narkueko mendatea | 1130 | 13,5 | 3:35 | |
Otzamendi (Monte Santo) | 1258 | 17,0 | 4:30 | |
Arnaba | 1255 | 17,5 | 4:40 | |
Mojón Largo mendatea | 1009 | 21,5 | 5:30 | |
Beata Sis Baseliza | 625 | 26,0 | 6:30 | |
ZUÑIGA | 575 | 27,5 | 6:45 | |
![]() |
DESCRIPCION DEL RECORRIDO | |||
lOLLOGOIEN | Altuera : 610m | Distantzia : 0,0Km | Ordutegia : 0h00m |
Bestaldean, harri handiko paraje bat ikusiko dugu, horma handien ondoan; leku ederra da benetan, Huerto de La Raposa izenekoa. Harrien artean aurrera, hormen ondotik gora, punturik altuenera iritsiko gara, Lokiz mendian; handik Ollogoien ikusten da, eta entzutetsuak diren boilur sailak ere bai. Basoan barne, ipar-mendebalderantz jarraituko dugu, bidegurutze bateraino. Arrastoak aurrera doaz, Ollogoien mendatetik Lokizko Santio baselizara doan bidearekin bat egitera. Eskuineko bidea baselizara doa zuzenean, Sardegi gainaren ondotik igarota. Eskuinera joko dugu, bada, arrastoak utzita, baina hirurehun bat metrora bide zabal hori utzi eta basoan sartuko gara; mapetan bada bide bat, baina hasieran oso zaila da topatzea, batere zaindu gabe baitago baina laster zabalagoa bihurtzen da, eta baso itxian aurrera eramango gaitu, pista nagusiraino, zuzen-zuzen. Pista zeharkatu, eta aurrera jarraituko dugu, bide zabal batean, landare ugariren artean (lehen bezain itxia ez da baina). Bihurgune bat kenduta, gainerakoa zuzen-zuzen doa, erregelaz egina balego bezala. Beste bide zabal bat zeharkatu, eta aurrera jarraitzen dugu. Bizkar soil batera igotzen da bidea, harri artean, eta kontuz ibili behar da ez galtzeko. Ikuspegia garbia da, eta aurrean (behean) Cruz de Hierro deritzan putzua ikusiko dugu; baina, hara iristeko, eskuinera hartu beharra daukagu, gero ezkerrera jaitsiera hobea izateko, inguruka.
Leku zelaia da, belazetsua, eta iparraldera ikuspegi ederra dago, Ameskoa harana eta San Martin herria aurrean ditugula, Ameskoako mugetako mendiaren gainean, hondoan Aizkorri mendiarekin. Hara iritsita, Barindanotik eta Aramendia mendatetik datorren bidearekin egingo dugu topo; hura ezkerrera hartu, ipar-mendebalderantz, eta Bagoandi zelaietara iritsiko gara. Putzuaren ondoan, gutxi gorabehera, eskuinetara, Raso de Biloria izeneko parajean dagoen erpina ikus dezakegu. Bidea utzi, eta gora egingo dugu zuzen, azkenean malda gogorrean, gailurra jo arte. |
|||
pRASO DE BILORIA | Altuera : 1051m | Distantzia : 8,5Km | Ordutegia : 2h20m |
Hego-mendebaldera jaitsiko gara, basoak egiten duen arrastoan. Hurrengo mendi-lepoan, bizkarrera igo ordez, basoan barrura sartu, iparrerantz, eta, bidezidor batean aurrera, Mendibela zelaira helduko gara. Hura zeharkatu, berriro basoan sartu, eta, irtetean, Zikilamendiko muinoak ikus ditzakegu, etxola berde bat gorenean dutela. Behegune bat eskuinetik inguratu, eta, bizkarrera igota, etxolara iritsiko gara; suteak zaintzeko behagune bat da. Behean, ezkerretara, haranean, Ulibarri urtegia ikus dezakegu, eta izen bereko herrira doan bidea, lana haranean. Ipar-mendebaldera
jaitsi, Ramiroren ukuilu ondotik igaro, eta haranera sartuko gara; bide
zabalean aurrera jarraitu, eta mendi-lepora hurbilduko gara, eta bide
bat hartu ezkerrera. Mendebaldera, zuhaitzez estalitako Irasabela gailurrera;
mendiko amildegien artean dago. Bizkarretik gertu, bidea hirutan banatzen
da; ezkerrekoa hartuko dugu, pixkanaka gora. Bideak ezkerrera egiten du,
amildegi aldera. Bide zabala basoaren ondoan utzi, eta bidezidor bat hartuko
dugu ezkerrera, eta handik erraz iritsiko gara Narkue mendatera, amildegian
bertan; izen bereko herrira joateko igarobide bat da, haranean. Hortik,
bide estu bat abiatzen da, Hiru Haritzen Bidezidorra izenekoa, Otzamendi
gailurrera doana (amildegien ertzetik); hasieran bidea atsegina bada ere,
aurrerago landaredia sarria da, eta zail egiten da aurrera jarraitzea;
jende asko doanerako ez da egokia. Narkue mendatetik, basoan utzi dugun bide zabalera itzuliko gara berriro, eta han aurrera jarraituko dugu. Basotik irten, eta artaldeak ibiltzen diren paraje batera helduko gara; Bagozabala zelaietan gaude. Aurrerago, bideak behera egiten du; beste pagadi batera sartu, eta Otzamendi putzura helduko gara; Zilarte mendatearen ondoan dago, basoaren soilgune batean. Beste pixka bat gehiago jaitsiko gara, alanbre-hesi bat jo arte. Gainetik igaro, eta ezkerrera igoko gara, hegoalderantz, malkar batean gora, pagadi batean, bide jakinik gabe. Arrasto hori batzuk ikusten dira zuhaitzetan, eta haiei jarraituz behegune batera sartuko gara, malda gogorrean, akats handi batera iritsi arte. Orduan, basotik irtengo gara, belaze batera (Lana haranera ematen duen amildegi baten gainean dago). Otzamendi gaina eskuinetara dugu; erpin geodesiko bat eta gutunontzi zahar bat landare artean ezkutaturik daude. |
|||
pOTZAMENDI MONTE SANTO | Altuera : 1258m | Distantzia : 17,0Km | Ordutegia : 4h30m |
Gailurretik jaisteko, mendebaldera jo eta basoan sartuko gara, harripila batzuen arrastoei jarraituz; gailurreko akatsa iparralderantz inguratuz, basotik irtengo gara, zelai zabal batera (Ernabako amildegiaren gainean dago, ezkerretara. Amildegiaren ertzetik jarraituko dugu, Arnabako gutunontzira iritsi arte. Handik, ikuspegia are hobea da. Mendebalderantz jaitsiko gara, behegune batera, eta gero berriz gora, eta hego-mendebaldera joko dugu. Alanbre-hesi bat igaro, eta bide zabal batean behera jaitsiko gara, amildegien ondotik. Leku horretatik, Lana haranera ikuspegi osoa dago, eta Arnabako amildegiak ere eder ageri dira. Lana harana Euskal Herriko txokorik ezkutuenetako bat da; oraindik ere ikazkinak aritzen diren leku bakarrenetakoa, Montxo ArmendarizenTasio filman ikusi genuenaren antzekoa. Hegoaldera doazen amildegiak utzi, eta hego-mendebalderantz joko dugu, mendiaren bizkarrean behera, bide garbian. Aurrean, Aldako Gurutzea gailurreko antena handia ikus dezakegu. Ezkerretara, pagadi baten muga; hara joan behar dugu. Basotik irtetean, arrasto zuri-gorriak dituen bide bat ikusiko dugu; Mojon Largo deritzan bidea da. Ezkerrera jarraituko dugu bide horretatik. Bideak bihurgune handi bat egiten du, eskuinera itzultzeko eta Mojon Largo edo Berrabia izeneko mendi-lepora iristeko. |
|||
][ MOJON LARGO MENDATEA | Altuera : 1009m | Distantzia : 21,5Km | Ordutegia : 5h30m |
Hegoaldera doan bide zabal bat hartuko dugu;
aurreraxeago, eskuinetara dagoen bidea utzi, eta jaisten jarraituko dugu,
bidegurutze bat topatu arte. Han, ezkerrera jaitsiko gara, erreka bat
zeharkatu, eta basoan barrena alanbre-hesi bateraino iritsiko gara, mendiaren
beste aldean; lekurik egokienetik igaroko dugu hesia. Hesiaren bestaldean,
bide zabal bat dago; hura hartu behar dugu; aurreraxeago, ezkerretik gora
datorren bidea hartu gabe, aurrera jarraituko dugu hesiaren ondotik. Amildegiak
behera egiten du, baina guk gainari eutsiko diogu. Amildegiaren oinetik jarraituko dugu. Bidea gero eta zabalagoa da, eta, irteeratik gertu, Berrabia zelaietan, eskuinetara dugun alanbre-hesia zeharkatuko dugu, hesi berde batetik. Bide zabalean aurrera, lursail batzuen ondotik jarraituko dugu, etxola bateraino; iturria ere badago han. Muro deitzen dioten amildegiaren ondotik jarraitu, erreka bat zeharkatu, eta zelai txiki batera helduko gara; amildegia utzi, eta gora egingo dugu, beste bide bateraino; bideak Santa María de Beatasis baselizara eramango gaitu. Errepidea ikusiko dugu (Eztunigatik Lana haranera doa, Gastiain mendatea igarota). Errepidean aurrera egingo dugu, hego-ekialdera, eta, kilometro eta erdi barru, herrian gara. |
|||
lZUÑIGA | Altuera : 575m | Distantzia : 27,5Km | Ordutegia : 6h45m |
![]() |
![]() |