IBILBIDEAREN NONDIK NORAKOA |
lBERNEDO |
Altuera : 710m |
Distantzia : 0,0Km |
Ordutegia : 0h00m |
Kantabria mendien iparraldeko magalean dago Bernedo, goigune batean.
Ur asko dago inguruan, eta iturrietako batetik jaiotzen da Ega ibaia.
Nafarroako ibaia zen, Errege Katolikoek Gasteizen esku utzi zuten arte.Bernedon
frontoia dagoen plazatik irten, eta Nª Sª de Okon baselizara
doan bidea hartuko dugu; hantxe gara 15 bat minutuan. Aparkalekuan bertan
ikusiko dugu seinale bat, S.Tirsoko igoera adierazten duena. Ezkerrera
jo, fruta-arbolen tartetik jarraitu, eta, bide estu batean zehar, Bernedotik
datorren bidera irtengo gara. Hura hartu, eskuinera, eta pagadi sarri
batera sartuko gara. Bidegurutze batera iritsita, Puerto
Nuevora doan igoera ikusiko dugu ezkerretara, Peña Alta deritzan
aldera. guk aurrera egingo dugu, eskuinetara behera doan pista bat alde
batera utzita. Aurreraxeago, beste bide bat topatuko dugu, eskuinetik
datorrena, Villafriatik; hura hartuko dugu, ezkerrera. Bidea estutu egiten
da, eta basoan gora doa sigi-saga. Ezkerretara utzi behar ditugu Palo
eta Kripan mendateetara doazen bideak; horietatik Arabako Errioxara igarotzen
da. Guk aurrera jarraituko dugu. Mendien gainaldetik oso gertu gaude,
eta bidea erraza da, ia gorabeherarik gabea, beti basoaren ertzetik. Tarteka
ikuspegi ederrak agertuko zaizkigu, iparraldeko lurretara. Laster gara
gainean, Bonete de S.Tirso deritzan gune batean; berebiziko monolitoa
ikusiko dugu han, 40 metrokoa, eta eskaladako bide batzuk ikusiko dizkiogu.
Mendien bi aldeetara daukagu ikuspegia; Errioxako zelai zabalak ikusgarri
ageri dira, iparraldeko lur menditsu eta hezeekin kontrastean.
Hurrengo harkaitzaren
ingurutik doan bide estuari jarraiki, erdi parean, leize-zulo baten sarrera
topatuko dugu, horma artifizial batez itxia, eta burdinazko ate lodi ba
ere bai. San Tirsoren baseliza da. Hortik aurrera, bidea oso malkartsua
da, eta batzuetan lauoinka joan beharko dugu Sar Tirso gainera heltzeko.
|
pSAN
TIRSO |
Altuera : 1330m |
Distantzia : 4,5Km |
Ordutegia : 1h30m |
Aurreneko
gailurra; ingurura ikuspegi zabala daukagu, iparraren eta hegoaren desberdintasuna
nabarmentzeko.
Gailurretik bide estu
bat hartuko dugu, gainik gain, ertzaren gainetik edo bestela iparraldera
pixka bat jaitsita, goitik joateko txarra dagoenean. Hegoaldera laban
handiak daude, eta iparraldetik joatera behartzen gaituzten. Aurrera jarraitzen
dugu, ikuspegia gozatuz, eta labarrekin kontuz; laster gara Peña
del León izeneko gailurrean.
|
p PEÑA DEL
LEON |
Altuera : 1395m |
Distantzia : 6,0Km |
Ordutegia : 2h10m |
Erpin geodesikoa dago bertan, eta Cruz del Castillo gainaren ikuspegi
zoragarria. Horra joan behar dugu.Gailurra utzi, bide estu batetik, eta
gainik gain jarraitzen dugu.
Behera gatoz, pixkanaka; eskuinera egiten du
ertzak; ezkerretara amildegi bat daukagu; iparraldera, malkarrean behera
jaitsiko gara, mendi-lepo belazetsu batera iritsi arte. Eskuinaldera jo,
eta iparraldetik behera jarraituko dugu, harkaitz artean; gero, gora itzuliko
gara, pagadi batean barna. Bideak bihurgune asko egiten digu, era guztietako
oztopoak gaindituz; adarrak hain daude behean, non batzuetan landare-tunelak
osatzen baitituzte. Bat-batean, Zezenaren mendatean (Lagran mendatea ere
esaten diote) agertuko gara.
|
][LAGRAN-TORO
MENDATEA |
Altuera : 1210m |
Distantzia : 8,0Km |
Ordutegia : 2h30m |
Lagran
aldeko lurrak eta Biasterikoak lotzen dituen pasabide saihestezina da.
Hegoaldean, Lagranetik datorren bideari Senda de las Carboneras deitzen
diote, pagadian zehar zenbait pasartetan azaltzen baita garai batean nola
egiten zuten egur-ikatza.
Mendi-lepoan, bideak sastraka artean behera egiten
duenean, Hegoaldera, eskuinera doan bidexka bat ikusiko dugu, zuriz eta
horiz margotua; pagadian barrena doa, mendien lerroari jarraituz. Aldapa
gogorra da; basotik irtetean, mendi-lepotik oso gertu gaude, gailurraren
aurrean. Mendi-lepora iritsi, eta harkaitzetan gora igoko gara gailurreraino;
burdinazko gurutze handi bat ikusiko dugu bertan.
|
pCRUZ
DEL CASTILLO |
Altuera : 1443m |
Distantzia : 9,0Km |
Ordutegia : 4h00m |
Berebiziko ikuspegia; ekialdera,
gainik gain egin dugun bidea ikus dezakegu, igo ditugun gailurrekin; urrutien,
Peña Alta, Lapoblación, eta oso urruti Kodes mendi-lerroa.
Mendebaldean, Palomares gailurra oso gertu ikusten dugu, eta hara igotzeko
igaro beharko dugun haitz-tartea. Iparraldean eta hegoaldean, Arabako
haran eta herriak.
Berriro mendi-lepora
jaitsiko gara; iparraldetik, bide estu bat hartuko dugu behera. Ezkerretara
bide bat utzi, Larrasa gainera baitoa, eta malkarrean behera jaitsiko
gara. Beheraxeago, ezkerrera joko dugu, bide batean zehar-zehar, baso
bateraino, eta malkarrean behera jaitsiko gara, haitzarteraino. Hoan,
mendiaren beste aldera igaroko gara, hegoaldera; harrizko bide batean
behera jaitsi behar dugu, kontu handiz, amildegiak baitaude. Beheraxeago,
amildegi arriskutsuago bat dago, eskaladako II. mailako pasabidea baita.
Handik igarota, goitik behera jarraituko dugu, harri artean. Harriak amaitu,
eta ezpela hasten denean, eskuinera jo behar dugu, harrizko bidea utzi
eta bide estu bat hartuta (ia ez da ikusten), harresien ertzetik. Beste
aldean, bidea harritsua da, eta aurrerago belazetsua; aurrera jarraituz,
mendi-lepo batera iritsiko gara. Gainik gain jarraituko dugu, ertzaren
zailtasunak iparraldetik igaroz, beste mendi-lepo batean Laziturrira igotzen
den bidea aurkitu arte; pinu beltz berezi baten ondoan dago. Bidean aurrera
jo, eta haitz handi batera iritsiko gara: Palomares gailurra da. Hara
igo, eta burdinazko bota baten itxura duen postontzia ikusiko dugu gailurrean.
|
pPALOMARES |
Altuera : 1446m |
Distantzia : 10,5Km |
Ordutegia : 5h20m |
Atzera itzuli (bidean arrasto zuri-horiak daude), eta pinu beltzera
iritsiko gara; lehenago, alde batera utzi dugu bide bat, malkartsua, ezkerretara
doana beheko bideraino. Bidea basoan sartzen da, eta handik jarraituko
dugu, ia Pipaonaraino. Arrastoei jarraituz, bidea sigi-saga doa, malda
handiarekin; beherago, ezkerrera egiten du, eta pixka bat igo. Goian alde
batera utzi dugun bidea topatuko dugu, eta eskuinera jaitsiko gara, malda
handian behera, arrastoei jarraiki. Bide estua da, eta tarte batzuetan
oso malkartsua; mendebalderantz garamatza, baso barnetik, bide zabal bat
topatu arte; han, GR-1eko arrasto zuri-gorriak ikusiko ditugu, Laziturriko
iturriaren seinalearen ondoan.
Ibilbide hori bide historikoa da, Ampuriesen, Gironan, hasi eta Fisterran,
A Coruñan amaitzen dena, herrialde bakoitzeko aztarna historikoak
bisitatuz. Zati hau Bernedotik Urizaharraraino doa, Kantabria mendien
iparraldeko pagadietan barna.Ezkerrera jarraituko dugu, GRren arrastoen
atzetik, eta aurreraxeago bitan banatzen da bidea, berriro gailurretara
igotzeko, Errezilla eta Cervera gainetara. Guk eskuinera joko dugu, behera,
bidezidorretik, beste pista bat topatu arte, borda baten ondoan. Arrastoei
jarraituz, ezkerrera, burdinazko hesi bat igaro, eskuinera jo, eta argiune
batera irtengo gara. Aurrera egin, eta pista bat hartuko dugu; Semendia
lepoan bihurgune bat egiten du pistak. Pisten bidegurutze batean, aurrera
jarraituko dugu, burdinazko hesi bat igaro, eta kilometro baten ondoren
Pipaonara iritsiko gara.
|
lPIPAONA |
Altuera : 840m |
Distantzia : 15,5Km |
Ordutegia : 7h15m |
Lagran udalerriko herrixka bat da, mendiz eta basoz inguratua;
ekintza kultural asko egiten dira bertan, eta museo etnografiko bat ere
badute.
|