EUSKAL HERRIKO HIRIBURUAK UZTARTUZ 2003-2004-2005 | |||
6. SEKTOREA: | GASTEIZ ... BILBO | ![]() |
AIZKARDI Mendizale Elkartea |
1. ETAPA: | GASTEIZ ... ZUBILLANA | VILLABONA | |
![]() |
IBILBIDEAREN LABURPENA | |||||||
Etapa honetan, zirkulu erdi itxurako bidea egingo dugu, Gasteizko Mendien mendebaldeko gailurrak zeharkatuz, eta berdin Tuio mendi gehienak. Armentia herritik abiaturik, herri hori Ezkibelgo Gazteluarekin lotzen duten gailurrak igaroz joango gara. Gain horietako antenen ondotik igaro eta gero, Santio bidean behera jaitsiko gara, Argantzun arte, eta handik berriro gora egingo dugu, Tuioko mendiak zeharkatzeko. San Vitores lepotik Zubilanaraino jaitsiko gara, malkarrean behera. Oharra |
Altuera | Km | Ordutegia | ||
GASTEIZ | 550 | 0 | 0:00 | |
Ezkibel gaina | 815 | 4,0 | 1:00 | |
Portillo Zumeltzu | 880 | 7,5 | 2:00 | |
Busto | 978 | 8,0 | 2:15 | |
Portillo Biarrate | 905 | 9,0 | 2:30 | |
San Miguel | 944 | 9,5 | 2:40 | |
Portillo San Miguel | 870 | 10,0 | 2:50 | |
Argantzun | 490 | 16,0 | 4:15 | |
Tuio gaina | 805 | 20,0 | 5:20 | |
Portillo los Robles | 826 | 21,0 | 5:35 | |
San Vitores | 891 | 23,0 | 6:10 | |
ZUBILLANA | 537 | 27,5 | 7:15 | |
![]() |
IBILBIDEAREN NONDIK NORAKOA | |||
l GASTEIZ | Altuera : 550m | Distantzia : 0,0Km | Ordutegia : 0h00m |
Berriro bide zabal batera iritsiko gara, eta handik ezkerrera igoko gara, hegoalderantz. Ezkibel mendia inguratuz, laster gara Ezkibel auzoko baserrietan, eta han zutabe bat ikusiko dugu seinaleekin. Eskuinera jo (Gaztelu jartzen duen bidetik) eta bide estu batetik baso batera igoko gara. Azkar goaz goraka, eta gailurra jo aurretik, ikustoki natural bat topatuko dugu, handik ikuspegia ikusteko. Laster gara gailurrean; antzinako dorre zahar baten hondakinak ikusiko ditugu. |
|||
p EZKIBEL gaina | Altuera : 815m | Distantzia : 4,0Km | Ordutegia : 1h00m |
Basora sartzen bidetik joko dugu, goitik behera, ezkerrerantz. Gora datorren bidearekin topo egin aurretik, eskuinera bide estu bat hartuko dugu, hegoaldera jaisteko, bide zabal batera heldu arte. Han, ezkerrera jo, belarrez estalitako bide zabal batean zehar, harizti batean zehar. Ezkerretara pista bat utzi (Ezkibelgo baserrietara baitoa) eta harrizko pistan barrena joango gara, Arenal gaina harrapatu arte; handik Zaldiaran gainaren (975m) iparralde zuhaitzez estalia ikus dezakegu, antena handi eta guzti; gurutze bat ere badago. Bide zelaian barrena jarraitu, eta eskuinera jiratzean, pagadi batera sartuko gara. Gailurrera doan bidea utzi, eta iparraldea inguratuz, Gasteizko Mendien gailu-segidara iritsiko gara, Santa Gadea bizkarrera. Ezkerretara, Zaldiaran gaina dugu; guk eskuinera joko dugu, eta Zumenltzu lepora jaitsiko gara. Bide zabala eskuinetara utzi, eta pago handien artetik igaroko gara, aldapa gogorra igoz, iparraldea inguratuz, antenaraino iristeko; hara bide labur bizkorretik igoko gara. |
|||
p BUSTO | Altuera : 978m | Distantzia : 8,0Km | Ordutegia : 2h15m |
Busto eta San Migel gainak lotzen dituen bide zabalean barrena joango gara, eta bidean ez aspertzeko, hura utzi eta beste estuago bat hartuko dugu, amildegiaren ertzetik, pixkanaka iparraldera hurbiltzeko. Orain beste zuhaitz batzuk topatuko ditugu, arteak; haien azpitik igarotzeko batzuetan makurtu egin beharko dugu. Biarrate mendatetik igarota, aldapa belazetsuan gora San Miguelera iritsiko gara. |
|||
p SAN MIGUEL | Altuera : 944m | Distantzia : 9,5Km | Ordutegia : 2h40m |
Amildegiaren ertzetik hego-mendebalerantz joko dugu, lur zabalean, gero San Miguel mendatera jaisteko. Hurrengo mendi-bizkarrera igo, eta handik Gaztelu Handi eta Txiki izeneko azken bizkarrak ikusiko ditugu, eta beherago mendi-lepoa; handik igarotzen ziren Erdi Aroan merkatariak eta erromesak, Conchas de Argantzuko pasabide arazotsutik ez igarotzearren. Mendi-lepo horretara jaitsiko gara, eta, gainik gain joateari utzita, eta hegoalderantz joko dugu, Santiobideko arrasto horien atzetik. Azkar jaitsi, eta Villanueva de Oca herritik gertu beste bide bat hartuko dugu eskuinera; argi-indarraren kableen azpitik eta ur-biltegi baten ondotik igaroko gara; biltegia baso eta saien marrazkiz apainduta dago. Mendebalderantz goaz, pista bat topatu arte; han ezkerrera jo, eta Argantzunera doan errepidera irtengo gara. Hura zeharkatu, eta hegoaldera doan pista bat hartuko dugu; 200 bat metrora utzi, eta eskuinera bide bat hartuko dugu, bi soroen artean barrena. Argantzundik gertu, bidea estuagoa da, eta soroaren ertzetik joan beharko dugu, autobidea egiten ari diren puntura iritsi arte. Ezkerrera, pista batek Argantzun sarreraraino eramango gaitu, baina aurrena errepidea zeharkatu beharko dugu, aurrera alde batera eta gero bestera, eta trenbidea ere zeharkatu beharko dugu. |
|||
l ARGANTZUN | Altuera : 490m | Distantzia : 16,0Km | Ordutegia : 4h15m |
Kalean aurrera, elizaraino iritsiko gara. Haren aurrean, Zadorra ibaira doan bide bat hartuko dugu, zubi gainetik igaro (handik doan errepidea Tuioraino iristen da). Beste aldean atsedenleku bat dago, zerbait jateko. Errepidean aurrera jo, futbol-zelaiko sarrera ezkerretara utzi, eta eskuinetara dagoen pista ere utzi egingo dugu. Eskuinetara agertuko den hurrengo pista hartu behar dugu, errepidea utzi eta Tuioko mendietara abiatzeko. Pistak eskuinera egiten duenean (mendiak inguratu eta Las Conchas aldera joateko), guk ezkerretara joko dugu bide zabal bat hartuta, eta borda batera iritsiko gara; oilategi bat dauka. Handik gora jarraituko dugu bide zabalean zehar, lepora iritsi arte, gailurraren eskuinetara. Mendi-lepoan, pista utzi eta bide estu bat hartuko dugu, basoan barrena, alanbre-hesi bateraino. Beste aldera igaro eta ezkerrera joko dugu; aurreraxeago, pista gurutze bat ikusiko dugu, eta han eskuinera joko dugu, gailurraren inguruetara doan pista hartuta. Bide labur bat egin, eta erpin geodesikora helduko gara. |
|||
p TUIO GAINA | Altuera : 805m | Distantzia : 20,0Km | Ordutegia : 5h20m |
Pistara itzuli eta ipar-mendebaleko bidea hartuko dugu, iparraldera dagoen amildegiaren ertzetik. El Canto lepora iritsiko gara, hesi bat zeharkatu eta hurrengo bizkarreraino jarraituko dugu. Harripilak ikusiko ditugu, bidea seinalatuz; pista bat ezkerretara utzi eta aurrera jarraituko dugu San Vitores gaina harrapatu arte. |
|||
p SAN VITORES | Altuera : 891m | Distantzia : 23,0Km | Ordutegia : 6h10m |
Bi estu batean aurrera jarraituko dugu, harripilez seinalaturik, basoan sartu, ezkerrera jiratu eta pista batera jaitsiko gara. Eskuinera igo, eta berriro gaina hartuko dugu. Behera jarraitu, artadi batera sartu eta sigi-saga jarraituko dugu mendi-leporaino (mugarri zuri bat dago). Gainaldea utzi, eta iparraldera jaitsiko gara, harri tartean beheraka, bide zikin batean barrena, alanbre-hesi batera heldu arte. Haren ondotik behera jarraituko dugu, baso itxian hori baita bide bakarra. Azkenean, aska batera helduko gara, eta beste aldean pista bat aurkituko dugu. Alanbre-hesia igaro eta pistan behera jarraituko dugu, Langraiz eta Pobes lotzen dituen errepideraino. Zeharkatu, eta pistan aurrera jarraituko dugu, Armiñon-Bilbo autobidera iritsi arte; azpiko tunel batetik zeharkatu, eta beste aldean eskuinera bide bat hartuko dugu, Zubilanako elizara heltzeko. |
|||
l ZUBILLANA | Altuera : 537m | Distantzia : 27,5Km | Ordutegia : 7h15m |
|
![]() |