EUSKAL HERRIKO HIRIBURUAK UZTARTUZ 2003-2004-2005 | |||
6. SEKTOREA: | GASTEIZ ... BILBO | ![]() |
AIZKARDI Mendizale Elkartea |
2. ETAPA: | ZUBILANA ... URDUÑA | VILLABONA | |
![]() |
IBILBIDEAREN LABURPENA | |||||||
Etapa honetan Arkamu mendi-lerroa zeharkatuko dugu, Koartango haranaren (iparraldean) eta Lazkomonte haranaren (hegoaldean) artean, Tetxa haitzartetik abiatuta (Baias ibaiak egin du tarte hori. Mendi horiek zeharkatu eta gero, Delika mendartearen muturreraino jaitsiko gara; handixe jausten da Nerbioi ibaia. Gero, Gibijo mendiak zeharkatuko ditugu, mendartearen ertzetik, Artomaña herrira jaisteko, Urduñako ibarraren ertzean. Oharra |
Altuera | Km | Ordutegia | ||
ZUBILANA | 537 | 0 | 0:00 | |
Kotorrilo | 1085 | 6,0 | 1:45 | |
Azkorri | 1088 | 7,5 | 2:00 | |
Montemayor | 1103 | 8,0 | 2:15 | |
Kruzeta | 1172 | 13,5 | 3:45 | |
Portilloko Putzua | 1070 | 16,0 | 4:15 | |
Erea gaina | 1110 | 18,0 | 4:45 | |
Delikako Urjauzia | 825 | 23,5 | 6:00 | |
Bertzeta | 811 | 26,0 | 6:40 | |
Untza | 670 | 29,0 | 7:15 | |
ARTOMAÑA | 330 | 32,0 | 7:50 | |
![]() |
IBILBIDEAREN NONDIK NORAKOA | |||
l ZUBILANA | Altuera : 537m | Distantzia : 0,0Km | Ordutegia : 0h00m |
Trenbidea tunel bihurgunetsu batetik zeharkatu eta berehala, eskuinera joko dugu, hormigoiz estalitako kale batean zehar, aldapa gogorrean gora, eliza bateraino, mendiaren haitzartearen ondoan; hantxe dago hilerriaren sarrera. Handik aurrera, artadi sarri batean sartuko gara, oso aproposa inondik ere basurdeak ehizatzeko. Ehiztariek margotutako bidezidor batean aurrera jarraitu, eta bizkor igoko gara, beti ere eskuinera joz, haitzartearen ebaki aldera. Haitzaren ertzetik jarraituz, ehizaleku batzuetaraino iritsiko gara, eta handik berriro basoan sartuko, bide zabalago batera heltzeko, iparralderantz goraka, beste pista bat mendebaldera doana topatu arte. Handik joko dugu, baina laster utzi eta eskuinera hartuko dugu, mendiaren ebakira iritsi arte, Tetxa haitzartera bidean; berriz ehizaleku bat topatuko dugu. Sartu baso itxian berriro, bide estu batetik, eta basotik irtetean bizkor joko dugu aurrera, paisaia argi eta garbi ikusiz, Tetxa haitzartearen beste aldean Badaia mendi-lerroa, eta behean Koartango harana. Mendiaren ertzari jarraituko diogu, bide leunez, bide zabal bat topatu arte Ontsate pasabidean. Eskuinera jo, mendi-bizkar batzuk inguratuz, haranera jotzen duten zelai batzuetan barna, eta gero gora egingo dugu, Kotorriloko erpin geodesikoa ikusi arte; hara igoko gara, harrizko hesi bat, txarrantxa eta guzti, lan handi samarrarekin zeharkatuta gero. |
|||
p KOTORRILLO gaina | Altuera : 1085m | Distantzia : 6,0Km | Ordutegia : 1h45m |
Gailurretik mendebaldera
Azkorri mendiko antenak ikusiko ditugu, eta harantz joko dugu, belazean
behera jaitsiz, Onzejo mendatera iritsi arte; handik igarotzen da Koartango
haranetik datorren bidea, Jokano, Ulibarri eta Aprikano herrietatik. Bide
zabal bat hartu, eta gora joko dugu, gaineraino, eta han antena bat ikusiko
dugu 1088 metrora; beste aldera igaro eta behera hartuko dugu. Bide zabala
mendebalderantz doa, baina berehala eskuinera joko dugu. seinale batean,
Montemayor gailurrera igotzeko (1103m). Gailurretik, belazean behera jaitsiko gara, berriro ere bide zabaleraino. Hari jarraituko diogu, beti ere iparraldeko amildegietatik gertu; zorua aldakorra da, baina gehienbat harkaitza dago. Bidean aurrera, bitan banatzen den puntura iritsiko gara. Belazean aurrera jo dezakegu, ezkerreko bizkarretik, Peña Alta ed Escaños gailurreko erpin geodesikoa jo arte (1122 m). Handik hegoaldera Valgobeako gailur handiak agertuko zaizkigu. Aurrera ere jo dezakegu, otso-zulo zahar bateko lurrak zeharkatuz, harresi bateraino, eta haren ondotik jo, ia amildegiraino; handik mendebalderantz egingo dugu, hurrengo bizkar harritsuraino (Krutzeta gaina), eta bertan kairn handi bat ikusiko dugu. |
|||
p KRUZETA | Altuera : 1172m | Distantzia : 13,5Km | Ordutegia : 3h45m |
Gailurretik iparraldeko amildegiaren ertzetik jaitsiko gara, aurrena mendi-lepo batera eta gero Melaria lepora, amildegi ikusgarrien albotik; harkaitz batean begi natural bat ere ikusiko dugu, Bujero Orao edo Ojo de Ruciribai deritzana. Behean, Arriano herria daukagu, Koartango haranean. Mendebaldera jaitsi, zelaietara, eta han Pozo Portillo izeneko putzu handi bat topatuko dugu. Hegoalderago, mendi-lerro bat ikusiko dugu, nagusitik bereizia, non baitago Arkamuko gailurrik altuena, Repiko (1187m); hara joko dugu. Putzutik iparraldera jarraituko dugu, Era Bazterra izeneko lur zelaietara, Luquillo amildegiaren ondoan; eskuinetara utziko dugu Peña Colorada haitza, Melariatik jaisten diren amildegiekin. Bide zabalean aurrera jarraitu eta beste putzu handi batera helduko gara, Pozo Largo izenekora. Handik belazean zehar jarraituko dugu, Erea gainerako; han ere erpin geodesiko bat dago. |
|||
p EREA gaina | Altuera : 1110m | Distantzia : 18,0Km | Ordutegia : 4h45m |
Gailurretik belardian behera jaitsiko gara, iparralderantz, eta gero mendebaldera joko dugu, bide zabal bat topatu arte, hark iparralderantz eramango gaitu, goi-lautadaraino, otso-zuluaren eta Urduñako mendatetik (Santiagoko iturrian barna) datorren pistaren mailaraino. Puntu hori da Delika mendartearen lekurik itxiena, eta hantxe dago Nerbioi ibaiaren urjauzia. Hortxe eraiki dute Nerbioiren Urjauziko Ikustokia, eta horrantz joko dugu. |
|||
l DELIKAko URJAUZIA | Altuera : 825m | Distantzia : 23,5Km | Ordutegia : 6h00m |
Hortik aurrera, haitzartearen iparraldeko ertzetik aurrera joko dugu (Gijibo mendi-lerroaren hegoaldea da, hain zuzen). Horretarako, ikustokitik irtenda, kontuz jaitsiko gara ibaiaren bideraino, eta ura erortzen den gune berera helduko gara. Beste aldean gora hartu, eta Peñas Nerbinas (831m) igoko dugu; pasabidea zeharkatu eta bide zabal bati jarraituko diogu, haitzartearen ertzetik, iparralderantz. Bide horretatik urjauzia bete-betean ikusiko dugu; laster gara erpin geodesiko baten aurrean, Bertzeta gainean (811m). Handik aurrera, amildegiaren ertza utzi eta haran batera sartuko gara, Bertzetaren eta Alto de los Caminos gailurraren tartetik; handik mendi-lepo batera iritsiko gara, Portillo de Bagate izenekora; handik Untza herria ikusten da, eta hara joko dugu. Aurrerago, pista bat ikusiko dugu ezkerretara, Garinduri pasabidera doana, eta handik Delika herrira; guk, ordea, aurrera jarraituko dugu jaisten, herria eskuinetara utzi, eta bide zabalean aurrera segituko dugu, La Barrerilla mendaterantz. Beste bi pista topatuko ditugu, eskuinetara herrira doazenak; bigarrena hartu, ezkerrera jo eta Untza pasabidea igaroko dugu, Menako bide ahaztua hartzeko, hark eramango gaitu-eta Artomañaraino. Bidea mendiaren gerritik doa, pixkanaka jaitsiz, bi muino biribiletara iristeko; haietatik herrira jaitsiko gara zuzen-zuzen. |
|||
l ARTOMAÑA | Altuera : 330m | Distantzia : 32,0Km | Ordutegia : 7h50m |
Urduña da bailarako buru; urrunxeago dago, mendiz inguratutako ordeka batean erdian. Hegoaldeko gailurretan amildegi handiak ikusten dira, 400 metroko baino gehiagokoak, eta han haize-korronteak sortzen dira, parapentean ibiltzen direnen gozagarri. Urduña Bizkaikoa da, Arabako lurren barnean; Trebiñorekin gertatzen den antzera, hura ere Araban egonik Burgoskoa baita. Dagoen lekuan egonik, hasieran gotorlekua izan zen (horixe adierazten dute kaleen inguruan dauden harresiek, Erdi Aroan bezala egituratuak baitaude, plazaren inguruan izarraren itxuran. Urduñako Harria zeharkatzen duen bidea ireki zenean, aduana garrantzitsua bihurtu zen, Gaztelaren eta Bilboren arteko merkataritza guztia handik igarotzen baitzen. |
![]() |