AIZKARDI  
Mendizale Elkartea

37. IBILALDIA

2005eko APIRILAK 3
IZEN EMATEA
(DOHAINIK)
l IZENA EMATEKO FORMULARIOA - ITXITA - CERRADO
l TFNO.: 943 69 44 58 - ITXITA - CERRADO
l ATERATZEKO EGUNEAN

 
   

IRAUPENA : 10 ordu (ggb)
LUZERA : 43km. (ggb)


Irteera ordua : Goizeko 6.30etan

Irteera lekua : AIZKARDI Mendizale Elkartean - VILLABONA

* 4. Euskal Herriko Iraupen Luzeko Ibilaldien Zirkuitorako baliagarria
* Bukaeran, dutxa zerbitzua egongo da
* Jan edanak norberaren kontu
* Ibilaldia bukatzen duten partaideen artean, mendiko tresnaz osatutako opariak zozketatuko dira.
* Antolakuntzak gela bat prestatuko du koltxonetekin bezperan bertan lo egin nahi dutenentzat. Zerbitzu hau erabili nahi dutenek, mesedez, antolakuntzari jakinarazi telefonoz edo e-mailez.

IBILBIDEA
DESNIBELA
ARAUTEGIA
EGURALDIA
HASIERA

 


IBILBIDEA

 

ARAUTEGIA

Ø 1. artikulua: AIZKARDIKO IBILALDIA
AIZKARDI Mendizale Elkarteak antolatutako zeharkaldi hau mendian egindako ibilbide herrikoia da, eta kirol- eta kultur-arloko helburuak ditu: mendizaletasuna bultzatzea eta Villabona inguruko leku eta ibilbideak erakustea, betiere natura erabat errespetatuz.
Zeharkaldi hau baliozkoa da Euskal Herriko Iraupen Luzeko Martxen 4. Zirkuiturako.

Ø 2. artikulua: ERANTZUKIZUNAK
Parte-hartzaileek garbi izan behar dute zeharkaldi hau mendi-ibilbide bat dela, eta kirol-jarduera horren arriskuak dituela. AIZKARDI Mendi Elkarteak ez du bere gain hartzen parte-hartzaileei ibilbidean edo ibilbidearen ondorioz gertatutako istripuen, galdutako objektuen edo izandako min eta lesioen ardura. Parte-hartzaileek uko egiten diote elkartearen kontra erreklamazioak jartzeari edo indemnizazioak eskatzeari. Mendi-jarduera hau edo gainerakoak egiteko federatuta egotea gomendatzen da.
Elkarteak jarduera hau bertan behera uzteko edo atzeratzeko eskubidea du, eguraldia edo bestelako arrazoiak tarteko.

Ø 3. artikulua: IBILBIDEA
Aizkardiko 37. Ibilaldia 2005eko apirilaren 3an egingo da. Villabonan hasi eta amaituko da, eta gutxi gorabehera 43 km-ko ibilbidea izango du, honako hau hain zuzen: VILLABONA - ZIZURKIL - ADUNA -ANDATZA gailurra (kontrola) - LASARTE-ORIA -SANTA BARBARA gailurra (kontrola) - HERNANI -ONDDI gailurra (kontrola) -ADARRA gailurra- LAPURTXULO (kontrola) - LEIZARAN (Otita zubia) - SAN ESTEBAN - LASTUR - AMASA - VILLABONA. Guztira, 2050 metroko desnibela izango du ibilaldiak, eta HAMAR ordu inguru iraungo du.

Ø 4. artikulua: IZEN-EMATEA
Izen-ematea DOAKOA da, eta ondoren azaltzen diren bideak erabiliz egin daiteke:
- Telefonoa (lanegunetan): 943.69.44.58
- Interneteko helbidea: www.aizkardi.galeon.com
- E-posta: aizkardi@hispavista.com.
- AIZKARDI Mendi Elkartearen lokalean, ostegunetan 21:00etatik 22:00etara.
- Zeharkaldiaren egunean bertan.
Izena emateko behar diren datuak: izena eta bi abizen, federatuta zauden ala ez, eta federatuta baldin bazaude, klubaren izena.

Ø 5. artikulua: ZERBITZUAK
Elkarteak lokal bat prestatuko du koltxonetekin, bezperan bertan lo egin nahi duten guztientzat. Zerbitzu hori erabili nahi dutenek izena ematean jakinarazi beharko dute. Zeharkaldia bukatzean, parte-hartzaileek udal-dutxak erabili ahal izango dituzte, Villabonako Olaederra Kiroldegian.

Ø 6. artikulua: IRTEERA
Zeharkaldia goizeko SEITERDIETAN hasiko da, eta era mailakatuan emango da irteera, gutxi gorabehera 20 parte-hartzaile minutuko. Irteeran txartel pertsonalizatua emango zaio parte-hartzaile bakoitzari, izen-ematearen hurrenkeraren araberako zenbakiarekin.

Ø 7. artikulua: KONTROLAK
Parte-hartzaileek goian azaldutako ibilbidea egin behar dute, eta derrigor igaro behar dute ezarritako kontroletatik. Kontrol horietan martxa-txartela erakutsi beharko dute, zigilua jartzeko. Kontrolak txartelean adierazitako gutxieneko eta gehieneko denbora-tartean egongo dira zabalik.

Ø 8. artikulua: BALIZAK
Ibilbidea plastikozko zinten bidez markatuta egongo da. Antolaketako kideek azken parte-hartzailearen atzetik egingo dute ibilbidea, zintak jasoz eta zeharkaldiari amaiera emanez.

Ø 9. artikulua: HORNIDURA
Parte-hartzaileei jarduera hau egiteko beharrezko diren elikagai eta edariak ekartzea gomendatzen zaie. Antolaketako kideek gutxieneko hornidura jarriko dute Santa Barbara eta Lapurtxuluko kontroletan. Ibilbidean dauden iturri naturalak: Bidegurutzeta (18. km) eta Txertota (38. km).

Ø10. artikulua: ERRETIRADA
Ibilbidean zehar erretiratzen diren parte-hartzaileek antolaketako kideei eman behar diete txartela, edo bestela 649.71.71.82 telefono-zenbakian jakinarazi. Erretiratzeko punturik egokienak Lasarte eta Hernani dira.

Ø11. artikulua: BUKAERA
Ibilbidea egiten duten parte-hartzaileei, martxa gehienez HAMAIKA orduren buruan egin dutela ziurtatzen duen martxa-txartela erakutsiz gero, diploma banatuko zaie helmugan.
Arratsaldeko BOSTERDIETAN, beti bezala, mendiko materiala zozketatuko da proba amaitu duten parte-hartzaileen artean.